{"id":16190,"date":"2020-04-01T10:08:03","date_gmt":"2020-04-01T10:08:03","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16190"},"modified":"2020-04-01T10:11:57","modified_gmt":"2020-04-01T10:11:57","slug":"eta-haurrek-zer-diote","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/04\/eta-haurrek-zer-diote\/","title":{"rendered":"Eta haurrek zer diote?"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/2020\/03\/29\/eta-haurrek-zer-diote\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Mikel Garcia Idiakez \/ 2020-03-29 \/ 766 hitz (opens in a new tab)\">Mikel Garcia Idiakez \/ 2020-03-29 \/ 766 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Dagoeneko, etxe askotan dagoen tentsioa xurgatu dute txikienek,  eskolako lanek \u2013eta gero eta handiagoa den arrakalak\u2013 gainditu ditu bat  baino gehiago, eta berrogeialdia hasi zenetik kalea apenas zapaldu duten  gehiengoek. Ze beldur, ze kezka eta ze behar dituzte haurrek krisi  garaiotan? Zeinek galdetu die?<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Hain justu, konfinamenduaren lehenengo bi aste hauetan haurren kezka,  ezinegon eta premiei modu instituzionalean erantzunik ez zaiola eman  kritikatu dute hainbat psikologo, irakasle eta gurasok, ikuspegi oso  helduzentrikotik ari direla agintariak krisia jorratzen, eta umeak  aintzat hartuko dituen begirada bat ere izan beharko luketela krisi honen kudeaketan. Haurrez ari garela, adar ugariri heldu beharko liokete  agintariek:<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Haurren kezka nagusia: \u201cZer egin dezakegu krisi honetan laguntzeko?\u201d<\/strong><br> Norvegian, bertako lehen ministroak, Hezkuntza ministroak eta Haurtzaro  eta Familia ministroak prentsaurreko bateratua eman zuten, haurrei  zuzendua. Umeek galderak bidali zituzten eta agintariek erantzun.  \u201cBeldur pixka bat izatea normala da \u2013esan zien lehen ministroak\u2013, baina  zuetako gehienontzat birus hau ez da arriskutsua\u201d. Azpimarratu zien,  ordea, beraiek etxean geratzea oso lagungarria dela arrisku handiagoa duen jendea ez kutsatzeko eta modu horretan protagonista bihurtu zituzten txikienak, euren berrogeialdiari zentzua emanez.<\/p>\n\n\n\n<p>Galdera ugari bidali zituzten haur norvegiarrek: \u201cUdako oporrik gabe  geratuko gara? Animaliak kutsatzen dira? Lagun gutxirekin bada ospatu dezaket nire urtebetetzea?\u2026\u201d. Baina esanguratsua da zein izan zen galdera ohikoena: \u201cZertan lagundu dezaket krisi honetan?\u201d. Lehen ministroak erantzun zien bakarrik sentitzen diren haiei deitzeko eta  elkarrekin jarduteko, \u201cbakardade hori gainditzen laguntzeko\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Gurean, etxe bakoitzak bilatzen ditu erantzunak, seme-alaben galderen aurrean. Galdera erantzutea bezain inportantea edo inportanteagoa da, halere, etxean sortzen dugun giroa, Maite Elizondo psikologoak <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/apur-bat-primitibo-jarri-behar-gara-gorputzak-eta-buruak-behar-dutena-elikatu\" target=\"_blank\">kontatu digunez<\/a>:  \u201cZer esan garrantzitsua da, baina haurrek bereziki barneratzen dutena da nola esaten diegun; eduki bera urduri edo lasai esan, gauza bat edo  alderantzizkoa transmitituko diegu. Eta berdin haiekin ez gaudenean:  helduon artean hitz egiten duguna, telefonoz besteren batekin komentatzen duguna\u2026 ere barneratzen ari dira umeak, beraiekin zuzenean  aritu ez arren; etxeko giroa berehala xurgatzen dute\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eskola etxean. Egoera anormalean ezin da normaltasunez funtzionatu<br> <\/strong>Haurren ikasketa prozesuan ere mugarria ezarri du krisiak eta  Hezkuntza sailetatik ez da neurri eraginkorrik hartu, hau guztia behar bezala bideratzeko. Alegia, pentsatu behar dugu normaltasunez jarraitu behar dutela irakasle eta ikasleek curriculum (amaigabe)ak lantzen? Nola  da posible panorama normal batean ezartzen den erritmoa mantentzen segitzea egoera honetan? Nola da posible hainbat ikasleri entzutea azterketa klasiko bat egin behar izan dutela etxean, egoera berrian eskema zaharrei eutsiz? Bestelako norabidean ari diren irakasleak ere ez dira gutxi izango, baina borondatez ari dira, ez dago plangintza  orokorrik.<\/p>\n\n\n\n<p>Erritmoa frenetikoa suertatzen zaie ikasle batzuei, eta beste batzuk zuzenean erori egin dira bidean. Ikasleen arteko arrakala gero eta handiagoa dela ohartarazten ari diren ahotsak ugarituz doaz: haur eta  gazte guztiek <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/mikel-garcia\/2020\/03\/16\/ez-ikasle-guztiek-ez-dute-etxetik-ikasteko-aukera\/\" target=\"_blank\">ez daukate ordenagailua etxean<\/a>, edo ez daukate ordenagailu on bat, ez daukate wifia, ez dute lagunduko dituen gurasoa ondoan \u2013arrazoiak arrazoi\u2013, ez dute aukera jendeak  Internetera igotzen duen proposamen andana gauzatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cEtxean egon daitezkeen hutsuneak orekatzen lagundu ohi du  kastetxeak, baina egoera berri honetan hutsuneak areagotu egin daitezke eta horri soluzioa emateak du lehentasuna\u201d, <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/irakasleon-ekarpena-da-faktore-humano-eta-emozionala-eta-jakitea-bakoitzaren-egoerara-egokitzen\" target=\"_blank\">adierazi digu<\/a> I\u00f1igo Beristain irakasleak. \u201cCurriculumean zer den inportantea bereizten hasi behar dugu. Eskolak beste erritmo bat behar du\u201d.<\/p>\n\n\n\n<p>Eusko Jaurlaritzak eta ETBk <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/hezkuntza-saioa-eskainiko-du-etbk-etxetik-ari-diren-ikasleei-prozesua-errazteko\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">hezkuntza saioa<\/a>\n hasiko dute telebista publikoan, haurrei ikaskuntza-prozesuan \nlaguntzeko, eta ez da neurri txarra, baina ez da inondik inora nahikoa, \ngainezka egin duten familien eta atzean geratu diren ikasleen kopurua \nhanditzerik nahi ez badugu.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Balkoirik gabeko etxeetan ere behar dute aire librea arnastu<br> <\/strong>Frantziako Estatuan, egunean ordubetez atera daitezke haurrak etxe ingurura; Espainiakoan, hasieran ezin zuten atera eta gero onartu da erosketak egitera doan gurasoa lagundu dezaketela. Baina sen ona  erabiliz, etxe inguruko patiora edo zelaira, ongi antolatuta eta  beharrezkoak diren distantziak mantenduz, ezin al ditugu haurrak eraman, apur batez arnasa hartu eta aire librean mugitu daitezen? Hori da guraso bati baino gehiagori entzundako kexa. Kaltetuenak, ez  lorategirik, ez terrazarik, ez balkoirik ez duten etxe txikietan bizi direnak, espazio itxi eta itogarrian.<\/p>\n\n\n\n<p>\u201cHaurren osasuna, garapena eta ongizatea\u201d helburu, umeei modu arautu  eta ordenatuan kalera atera ahal izateko aukera eskaintzea eskatu du  Heike Freire psikologo ezagunak: \u201cEzinbestekoa da haiek eta haien familiak haizea hartzera eta tentsioak askatzera atera ahal izatea, gertuko espazioetara\u201d. Berrogeialdiak luze hartuko duela aurreikusten den honetan, birpentsatu beharko da umeak hogeita lau orduz etxean sartuta egoteko araua.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Herria ari da erantzuten<br> <\/strong>Krisi garaiotan, instituzioak ez dira ari haurrak aintzat  hartzen, hori hainbaten salaketa. Herritarrak, baina, ari dira  erantzuten. <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/kalea-izan-da-gure-eragite-esparru-naturala-orain-etxetik-jakintzak-eta-konplizitateak-ehuntzea-dagokigu\" target=\"_blank\">Zaintza sareak<\/a>  ikusi ditugu, besteak beste ordu jakinetan seme-alabez arduratu ezin  daitezkeen gurasoei laguntzeko; etxean internetik ez daukaten haurrei <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/etxean-internetik-ez-daukaten-haurrei-konexioa-eskaintzen-hasi-da-izarcom-operadorea\" target=\"_blank\">konexioa eskaintzen<\/a> hasi da Izarkom operadore kooperatiboa; txikiek sormenaren bidez kontatu nahi dutena zabaltzeko <a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/etxeko-txikien-ahotsa-plazaratzeko-leihoa-zabalik-ekimena-jarri-dute-abian\" target=\"_blank\">Leihoa Zabalik<\/a>  ekimena jarri du martxan Oarsoaldeak\u2026 Modu kolektiboan jardutea eta haurrei entzutea baita bidea, krisi hau ez dadin izan helduen kontua  bakarrik.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><a href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\" \/><\/a><figcaption> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.  <\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Garcia Idiakez \/ 2020-03-29 \/ 766 hitz Dagoeneko, etxe askotan dagoen tentsioa xurgatu dute txikienek, eskolako lanek \u2013eta gero eta handiagoa den arrakalak\u2013 gainditu ditu bat baino gehiago, eta berrogeialdia hasi zenetik kalea apenas zapaldu duten gehiengoek. Ze beldur, &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/04\/eta-haurrek-zer-diote\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5718,5505,5497,5493,65,5512,61],"tags":[1443,9066,9053,5642],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16190"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16190"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16190\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16192,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16190\/revisions\/16192"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16190"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16190"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16190"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}