{"id":16193,"date":"2020-04-01T10:28:35","date_gmt":"2020-04-01T10:28:35","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16193"},"modified":"2020-04-01T10:28:36","modified_gmt":"2020-04-01T10:28:36","slug":"koronabirusa-eta-kirolarien-elkartasun-keinuak-guztiak-heroi-zakuan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/04\/koronabirusa-eta-kirolarien-elkartasun-keinuak-guztiak-heroi-zakuan\/","title":{"rendered":"Koronabirusa eta kirolarien elkartasun-keinuak: Guztiak \u201cheroi\u201d zakuan?"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/blogak\/jon-torner\/2020\/03\/31\/koronabirusa-eta-kirolarien-elkartasun-keinuak-guztiak-heroi-zakuan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Jon Torner Zabala \/ 2020-03-31 \/ 716 hitz (opens in a new tab)\">Jon Torner Zabala \/ 2020-03-31 \/ 716 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Makina bat dira, koronabirusaren aurkako borrokan laguntzea xede, diru  ekarpenak egiten ari diren kirolariak. Pau Gasol saskibaloi jokalariak  eta Rafa Nadal tenislariak, adibidez, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, <a href=\"https:\/\/elpais.com\/deportes\/2020-03-26\/nadal-y-gasol-se-alian-objetivo-recaudar-11-millones.html\">11 milioi euro biltzeko kanpaina<\/a> abiatu dute. Hainbat kirolarik heldu diote jada erronkari.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Ez da gure asmoa gisa horretako keinuak epaitzea. Ez gaurkoan \nbehintzat. Aurrerago hitz egingo dugu \u201celkartasun\u201d mota horri buruz, \nzergak atzerrian ordaintzen dituzten kirolarien esku-zabaltasunaz \ntartean, edota osasun-zerbitzu publikoetan murrizketak aplikatu dituzten\n politikariak babestu izanaz\u2026 Gaur, <a href=\"https:\/\/www.elmundo.es\/deportes\/2020\/03\/28\/5e7e580221efa07b0b8b45e3.html\"><em>El Mundo<\/em> egunkariak<\/a> plazaratutako artikulu hau ekarri nahi nuen azalera, eragin didan ondoezagatik: <em>Esconder jud\u00edos, salvar inmigrantes o cantar en \u2018topless\u2019 contra el c\u00e1ncer: otros gestos solidarios antes de Nadal y Gasol<\/em>\n (Judutarrak ezkutatzea, immigranteak salbatzea edo minbiziaren aurka \n\u2018topless\u2019-ean abestea: Gasol eta Nadal baino lehenagoko beste \nelkartasun-keinu batzuk).<\/p>\n\n\n\n<p>Nola demontre ausartu da Orfeo Su\u00e1rez kazetaria keinu horiek guztiak zaku berean sartzen?!<\/p>\n\n\n\n<p>\u201c[Nadalek eta Gasolek] ulertu dute gizarteari itzuli behar diotela  hark eman dien guztia\u201d, dio. \u201cBeste askok halaxe egin zuten, jazartuen alde, diktaduren aurka, immigranteen edota eskolarik gabeko umeengatik,  pertsona desgaituen edo sexu askapenaren alde. Heroiak dira, pandemia  bat noiz heldu zain egon ez zirenak, zeinak gure buruen aurrean paratzen  gaituen guztiok, eta pentsarazi zenbat jarri behar dugun bakoitzak,  guztion etsaia dena garaitzeko\u201d. Gerra-hiztegia.<\/p>\n\n\n\n<p>Gehien dutenen artean  kirolari batzuk daudela dio kazetariak, baina ez zutela eurek erabaki  erreferente izatea. \u201cHala da\u201d, berretsi du Jos\u00e9 Luis P\u00e9rez Trivi\u00f1ok,  Pompeu Fabra Unibertsitateko zuzenbide-filosofia irakasleak. \u201cBaina  haien aberastasuna, gurea bezalako gizarte aberats batean jaiotzearen edota kirol-ibilbidea gurean garatzearen fruitu da. Herrialde txiro batean jaio izan balira, direnak izatera heltzeko aukerak askoz ere  murritzagoak lirateke. Beraz, profesionalki garatzen lagundu dien gizartearekiko justizia arrazoi batengatik, badirudi jada egiten dutena  baino gehiago lagundu beharko luketela. Bereziki ekarpen horrek ez baldin badie termino absolutuetan sakrifizio handirik eskatzen. Ez diote aberatsak izateari utziko, eta ez dute hilabete bukaerara heltzeko zailtasunik izango\u201d. Tira, izan liteke, baina jarrai dezagun aurrera\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>Filosofia irakaslearen hitzetan, gizarte bat hobeagoa izaten \nlaguntzeko modu asko dago, ez derrigor diru ekarpenarekin loturik. \n\u201cKirolaren historian adibide mordoa dago\u201d, dio <em>El Mundo<\/em>-ko kazetariak, eta banan-banan aipatzen ditu:<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.ikasbil.eus\/eu\/artikuloaren-fitxa?articleId=16139916\">Gino Bartali<\/a>,\n II. Mundu Gerran ehundaka judutar salbatu zituen ziklista italiarra. \n2003an, bera hil eta hiru urtera, jakin genuen balentria horren berri.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Max_Schmeling\">Max Schmeling<\/a> boxeolaria. 1938ko azaroan, judutarren aurkako <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Pogrom\">progrom<\/a>\n (Kristal hautsien gaua) erasoa hastean, Berlingo hotel batean bi gazte \njudutar ezkutatu eta AEBetara ihes egiten lagundu zien. Ez ziren \nbakarrak izan.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Jackie_Robinson\">Jackie Robinson<\/a>\n beisbol jokalari estatubatuarra. Beisbol Liga Handietan aritu zen \nlehenbiziko jokalari beltza. Arrazakeriaren aurka eta beltz \nkomunitatearen eskubideen alde borroka egin zuen.<\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/S%C3%B3crates_(futbolista)\">S\u00f3crates<\/a>\n futbolari brasildarra. Demokraziaren aldeko eta Joao Figueiredoren \ndiktaduraren aurkako ekintzailea. Langileen Alderdian militatu eta \n1980ko hamarkada hasieran \u201cCorinthiar Demokrazia\u201d sortu zuen, bere \nklubeko beste zenbait futbolarirekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Marc Gasol saskibaloi jokalaria. Besteak beste, Open Arms erakundearen <a href=\"https:\/\/www.lecturas.com\/esta-pasando\/marc-gasol-ayuda-rescate-camerunesa-que-iba-a-deriva_55253\">salbamendu-operazio batean<\/a> parte hartu zuen 2018an. Emakume kamerundar baten erreskate-lanetan lagundu zuen.<\/p>\n\n\n\n<p>LeBron James saskibaloi jokalari estatubatuarra. Baliabiderik ez \nduten umeei ikasketekin laguntzeko beketara 40 milioi euro bideratu \nditu, eta <a href=\"https:\/\/www.lebronjames.com\/product\/search\"><em>I promise<\/em><\/a> proiektua abiatu du, 1.200 umerentzako ikastetxea sortzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Serena Williams tenislaria. <a href=\"https:\/\/www.bbc.com\/sport\/av\/tennis\/45707179\">I touch mayself<\/a> kanpainarekin bat eginez, bideoa grabatu zuen <em>topless<\/em>-ean,\n bularreko minbizia prebenitzeko beharraz kontzientziatzeko. Halaber, \nerditzeko unean emakume orok laguntza izan beharko lukeela aldarrikatu \ndu hainbatetan, eta helburu hori duten ekimenak lagundu ditu.<\/p>\n\n\n\n<p>Juan Mata futbolaria. <a href=\"https:\/\/www.common-goal.org\/\">Common Goal<\/a>\n proiektua abiatu zuen. Helburua da futbolari eta entrenatzaileen artean\n Hirugarren Munduan lanean ari diren erakundeentzat dirua biltzea, \nbakoitzak bere soldataren %1 horretara bideratuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Vicente del Bosque futbol entrenatzaileak <a href=\"https:\/\/downmadrid.org\/\">S\u00edndrome de Down Madrid<\/a>\n fundazioarentzat dirua biltzeko kanpainetan parte hartzen du. UNICEF \nedota ACNUR bezalako erakundeen ekimen batzuetan ere parte hartu du.<\/p>\n\n\n\n<p>Megan Rapinoe futbol jokalari estatubatuarra, LGTBI kolektiboaren \neskubideen aldeko ekintzailea. 2016az geroztik, beste zenbait kirolarik \negin duen bezala, partida baten atarian bozgorailuetatik AEBetako \nereserkia jarri dutenean, <a href=\"https:\/\/www.nbcsports.com\/washington\/soccer\/uswnts-megan-rapinoe-kneels-during-national-anthem-solidarity-colin-kaepernick\">belauniko jarri da<\/a>,\n Colin Kaepernick futbol amerikarreko jokalariarekin elkartasunez. \n\u2018Quaterback\u2019-ak gisa horretan salatu zuen beltzen aurkako \npolizia-indarkeria.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta, zer nahi duzue esatea, ikustea kazetariak nola lotzen dituen \nGasol eta Nadal, Bartali edota S\u00f3cratesekin\u2026 Bai, tira, egia da diru \nekarpenaz gain kirolariek laguntzen dutela injustiziak azaleratzen, \nkausa zehatzak ikusgarriago egiten eta jende bat erakartzen, baina \nhortik diktaduren aurka borroka egin zuten kirolariekin lotzea, kontuan \nizanik zer jartzen duten jokoan batzuk eta zer besteek\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>Eta, ojo, ez nago kirolarien elkartasun-keinuak epaitzen.  Ongietorriak izan daitezela, esaterako, Osasuna eta Eibar futbol taldeen moduko ekimenak (<a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/osasuna-eta-eibarrek-futbolarientzako-probei-uko-egin-eta-herritarren-esku-utzi-dituzte\">koronabirus-testak herritarren esku uztea<\/a>), baina ez ditzagun guztiak zaku berean sartu, \u201cheroi\u201d etiketapean gainera.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><a href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\" \/><\/a><figcaption> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.  <\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jon Torner Zabala \/ 2020-03-31 \/ 716 hitz Makina bat dira, koronabirusaren aurkako borrokan laguntzea xede, diru ekarpenak egiten ari diren kirolariak. Pau Gasol saskibaloi jokalariak eta Rafa Nadal tenislariak, adibidez, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, 11 milioi euro biltzeko kanpaina abiatu &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/04\/koronabirusa-eta-kirolarien-elkartasun-keinuak-guztiak-heroi-zakuan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5621,5505,5497,5493,5512,5737],"tags":[5923,9067,9053],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16193"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16193"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16193\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16194,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16193\/revisions\/16194"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16193"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16193"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16193"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}