{"id":16196,"date":"2020-04-03T08:15:44","date_gmt":"2020-04-03T08:15:44","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16196"},"modified":"2020-04-03T08:15:45","modified_gmt":"2020-04-03T08:15:45","slug":"birusak-i","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/04\/birusak-i\/","title":{"rendered":"Birusak (I)"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2020\/04\/01\/birusak-i\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Josu Lopez Gazpio \/ 2020-04-01 \/ 590 hitz (opens in a new tab)\">Josu Lopez Gazpio \/ 2020-04-01 \/ 590 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Egunotan sarritan entzuten dugu birus hitza. SARS-CoV-2 birusaren  ondorioz pairatzen ari garen egoera larri honetan, konturatzen ari gara  gauza \u00f1imi\u00f1o batek zenbat kalte egin dezakeen. Birusaren aurkako  borrokaz hitz egiten da, birusa hiltzeaz, baina, hori posible  al da? Ba al dakigu zer den birus bat? Saia gaitezen argitzen ikuspegi  orokorretik. Jarraian datorrena ez da koronabirus berriari buruz  bakarrik, baizik eta, orokorrean birusei buruz. Jar dezagun argi pixka  bat iluna eta arrotza izan daitekeen gai honetan.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Birusak ez dira bizidunak. Edo bai. Egia esan, <strong>birusak bizidunak diren ala ez eztabaidagaia da zientzialarien artean.<\/strong> Ez da kontu erraza hori argitzea; izan ere, biziduna den ala ez argitzeko, lehendabizi <a href=\"https:\/\/www.bbc.com\/mundo\/vert-earth-38514224\">biziduna izatea zer den definitu behar da<\/a>. Definizio hori lortzea ez da erraza eta hainbat proposamen daude. <strong>Onartuenen artean, hiru bizi-funtzio definitzen dira,<\/strong>\n alegia, bizidunek egiten dituzten gauzak zerrendatzen dira eta, horren \narabera, zerrenda horietako puntuak betetzearen arabera aztertzen da \nbizitza. Bizi-funtzioa hauek dira: ugalketa -antzeko ondorengoak \nsortzeko gaitasuna, espeziearen biziraupena bermatzeko-, nutrizioa \n-kanpoko substantziak hartzeko gaitasuna- eta erlazioa -ekosisteman \ndauden beste elementuekin elkarrekintzak izateko gaitasuna-.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Birusak ez dira gai haien kabuz soilik osotasunean bizi-funtzioak betetzeko.<\/strong>  Azpimarragarriena da birusak ez direla gai ondorengoak sortzeko. Orduan, nola da posible birusak ez desagertzea? Bada, zelula ostalari  bati esker gai dira haien buruaren kopiak egiteko. Birusek ez daukate  gaitasuna birus gehiago sortzeko, ez daukate horretarako beharrezkoa den  makineria biologikoa. Zelula batek, jakina, beharrezkoa den guztia  dauka ugaldu ahal izateko. <strong>Birusak, hortaz, bizitzaren mugan daude<\/strong>: ez dira haien kabuz ugaltzeko gai eta ez daukate metabolismo propioa.<\/p>\n\n\n\n<p>Beraz,  labur esanda, birusak ugaltzeko beste bizidun baten beharra duten  agente infekziosoak dira, parasitoak, bizkarroiak -hala ere, birus guztiek ez dituzte gaixotasunak eragiten-. Horretan, gainera, oso  eraginkorrak dira eta <strong>beste edozein bizidun kutsatzeko gai dira: animaliak, landareak, onddoak eta bakterioak, besteak beste. <\/strong>Ez hori bakarrik. Badaude <a href=\"https:\/\/elpais.com\/sociedad\/2008\/08\/06\/actualidad\/1217973610_850215.html\">birusak beste birus batzuk kutsatzeko gai direnak<\/a>. Antza, bide horretatik birusen arteko material genetikoaren trukaketa gerta daiteke.<\/p>\n\n\n\n<h5><strong>Nolakoak dira birusak?<\/strong><\/h5>\n\n\n\n<p>Birusen egiturari dagokionez, birusen atalik garrantzitsuena material genetikoa da. Material hori azido nukleiko moduan dago, <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Azido_desoxirribonukleiko\">DNA<\/a> zein <a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Azido_erribonukleiko\">RNA<\/a>\n motakoa izan daitekeena. RNA edo DNA hori kate bakarrekoa edo kate \nbikoitzekoa izan daiteke eta, berezitasun guztiak kontuan hartuta, \nbirusak zazpi talde handitan sailkatzen dira <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Clasificaci%C3%B3n_de_Baltimore\">Baltimore-ren sailkapenaren<\/a> arabera -ez galdu sailkapen horren zehaztasunen azalpena eta birusei buruzko beste zenbait kontu <a href=\"http:\/\/www.edonola.net\/2020\/03\/14\/itxialdirako-irakurgaiak-1-birusak\/\">Koldo Garciaren blogean-<\/a>. Hemen fokua material genetikoaren funtzioan jarriko da. <strong>Azido nukleiko horietan, birus gehiago egiteko jarraibideak daude, baina, jarraibideak bakarrik.<\/strong> Pentsa dezakegu tresna bat egiteko gidaliburua dela eta, hortaz, birusari fabrika falta zaio.<\/p>\n\n\n\n<p>Material genetikoaz gainera, <strong>birusek babes-geruza bat dute inguruan, kapside deritzona,<\/strong>\n eta proteinaz osatuta egoten da. Kapsideak hainbat forma desberdin izan\n ditzake: helikoidala, ikosaedrikoa, eta abar. Kapsidea inguratzen ere <strong>lipidoz osatutako geruza bikoitz bat egon daiteke,<\/strong>\n baina, ez kasu guztietan. Hortaz, birusen egitura nahiko oinarrizkoa \nda: material genetikoa eta material genetiko hori babesteko geruzak. \nTamainari dagokionez, birusak bakterioak baino askoz ere txikiagoak \ndira. Salbuespenak salbuespen, birusen tamaina 10 eta 300 nanometro \ningurukoa izaten da. Hain tamaina txikikoak izanik, ezin dira ikusi \nmikroskopio optikoen bitartez eta mikroskopio elektronikoak behar dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Puntu\n honetan, hurrengo galderari erantzuna emateko moduan gaude. Birusek \nmaterial genetikoa dute, alegia, birus gehiago egiteko beharrezkoa den \ninformazioa daramate, baina, beste zelula baten makineria erabili behar \ndute jarraibide horien arabera birus gehiago egin eta ugaltzeko. Nola \ngertatzen da, baina, prozesu hori?<\/p>\n\n\n\n<p>Jarraituko du.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Informazio gehiago:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li><a href=\"https:\/\/elpais.com\/elpais\/2020\/03\/17\/opinion\/1584460548_444592.html\"><em>Todos los virus, y no solo el coronavirus<\/em>, Miguel Pita, elpais.com, 2020.<\/a><\/li><li><a href=\"http:\/\/www.edonola.net\/2020\/03\/14\/itxialdirako-irakurgaiak-1-birusak\/\">Itxialdirako genetika (artikulu-sorta), Koldo Garcia, edonola.net, 2020.<\/a><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2013<br><strong>Egileaz: <\/strong>Josu Lopez-Gazpio (<a href=\"https:\/\/twitter.com\/josu_lg?lang=es\">@Josu_lg<\/a>) Kimikan doktorea, irakaslea eta zientzia dibulgatzailea da. Tolosaldeko Atarian <a href=\"https:\/\/ataria.eus\/komunitatea\/JosuLG\">Zientziaren Talaia<\/a> atalean idazten du eta UEUko Kimika sailburua da.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><a href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\" \/><\/a><figcaption> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.  <\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Josu Lopez Gazpio \/ 2020-04-01 \/ 590 hitz Egunotan sarritan entzuten dugu birus hitza. SARS-CoV-2 birusaren ondorioz pairatzen ari garen egoera larri honetan, konturatzen ari gara gauza \u00f1imi\u00f1o batek zenbat kalte egin dezakeen. Birusaren aurkako borrokaz hitz egiten da, birusa &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/04\/birusak-i\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5493,8528,5500,70,7876],"tags":[8467],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16196"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16196"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16196\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16197,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16196\/revisions\/16197"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16196"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16196"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16196"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}