{"id":16199,"date":"2020-04-06T07:52:14","date_gmt":"2020-04-06T07:52:14","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16199"},"modified":"2020-04-06T07:54:13","modified_gmt":"2020-04-06T07:54:13","slug":"autorik-gabeko-hiriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/04\/autorik-gabeko-hiriak\/","title":{"rendered":"Autorik gabeko hiriak"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2020\/04\/06\/autorik-gabeko-hiriak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\" aria-label=\"Juan Ignacio P\u00e9rez Iglesias \/ 2020-04-05 \/ 410 hitz (opens in a new tab)\">Juan Ignacio P\u00e9rez Iglesias \/ 2020-04-05 \/ 410 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>2003an, auto ilaren tarifa \u2013hirigunetik sartu, ibili  edo irteteagatik ordaintzea\u2013 sartu zen Londresen, eta eragin handia  izan zuen. Baina ez da kasu bakana izan; aitzitik, gero eta hiri  gehiagok hartzen dituzte neurriak barne errekuntzako ibilgailuen  errepideko zirkulazioa murrizteko. Zenbait hiritan, gainera, deuseztatu  ere egin dute erdialdeko hiri-eremuetan, salbuespenak salbuespen.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Trenbideko garraioak \u2013metroa edo trena, alegia\u2013 pertsona  kopururik handiena eramaten du denbora unitateko eta erabilitako  hiri-azalera unitateko; ildo horretan, automobil pribatuak baino hamar  bidaiari gehiago garraiatzen ditu. Mugitzeko beste modu batzuek bi mutur  horien arteko tarteko eraginkortasunak erregistratzen dituzte.  Ingurumena ere hartu behar dugu aintzat.<strong> Errepideko zirkulazioak  eragindakoari \u2013kedarra, nitrogeno oxidoak eta karbono monoxidoa\u2013,  gutxienez, 184.000 heriotza goiztiar egozten zaizkio urtero munduan,  gehienak bihotzeko edo biriketako gaixotasunak direla eta<\/strong>. Automobilak eragindako istripuetan, bestalde, <a href=\"https:\/\/www.who.int\/features\/factfiles\/roadsafety\/es\/\">milioi bat hildako<\/a> baino gehiago izaten dira urtero, eta laurogei milioi zauritu inguru.<\/p>\n\n\n\n<p>Autoa erabiltzeak nabari gutxitzen du jarduera  fisikoa, eta, hori da, hain zuzen ere, gure garaiko osasun arazorik handienetako bat. Ikerketa batzuen arabera,<strong> trafikoaren  zarataren eraginpean egoteak depresioa pairatzeko aukera handitzen du  helduen artean, eta arreta arazoak sortzen ditu haurrengan<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Hiri\n handietan automobilak gutxiago erabiltzeko neurriek emaitza positiboak \nizan dituzte. 2018. urteko irailaren 14an autorik gabeko laugarren eguna\n ospatu zen Parisen, eta % 40 gutxitu zen nitrogeno dioxidoak eragindako\n kutsadura trafiko handieneko bideen inguruan. Bruselan, % 80 murriztu \nzen atmosferako kedarra egun horretan bertan. <strong>Stockholmen 2006an auto ilaren tasa ezarri zenetik, haur asmaren intzidentzia txikitu egin zen<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrez gain,<strong> jarduera fisiko handiagoa egiten dute errepideko trafikoa mugatu den eremuetako bizilagunek<\/strong>.\n 1960tik aurrera, hirigunean automobilak erabiltzea mugatzen hasi zen \nKopenhage: 2015ean, erdigunean aparkatzea debekatu zuen, errepide ugari \nbidegorri bihurtu zituen eta trenbide sarea handitu zuen. Harrezkero, \ngero eta jende gehiago mugitzen da bizikletaz hirian zehar, eta gaur \negun biztanleen % 60 dira. Agidanez, trafikoa otzantzea lortu du \nPontevedrak, 84.000 biztanleko hiriak (65.000 hirigunean). 1999az \ngeroztik, oinezkoentzako eremuak areagotu ditu, baita espaloiak ere, 30 \nkm orduko gehienezko abiadura ezarri du erdigune osoan eta bederatzi \ndisuasio aparkalekuko sarea sortu du, 16.000 tokirekin. Egun, eskola \numeen % 80 baino gehiago oinez joaten dira ikastetxeetara, eta ez da \nizan trafiko istripuen ondoriozko heriotzarik.<\/p>\n\n\n\n<p>Zentzuzkoa\n denez, errepideko trafikoa mugatzearen aurka agertu dira hainbat \nsektore. Hiritar ugariren aburuz, norberaren askatasunaren aurkako muga \nonartezinak dira. Argudiooi osasuna zaintzearen garrantzian oinarritzen \ndirenek egiten diete aurka. Aurkakotasuna arintze aldera, askotan \npixkanaka aplikatu izan dira muga horiek. Eztabaida publikoa ildo \nhorretan doan arren, mugikortasuneko adituek aintza hartzen dituzten \naukerak trafikoa mugatzeko modalitateei, neurri osagarriei eta ezartzeko\n epeei buruzkoak dira. Ezin uka daiteke komenigarriak direnik.<\/p>\n\n\n\n<p>\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014\u2014-<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egileaz:<\/strong> Juan Ignacio P\u00e9rez Iglesias (<a href=\"https:\/\/twitter.com\/Uhandrea\">@Uhandrea<\/a>) UPV\/EHUko Fisiologiako katedraduna da eta Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-container-1 wp-block-group\"><div class=\"wp-block-group__inner-container\">\n<figure class=\"wp-block-image\"><a href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\" \/><\/a><figcaption> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.  <\/figcaption><\/figure>\n<\/div><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Ignacio P\u00e9rez Iglesias \/ 2020-04-05 \/ 410 hitz 2003an, auto ilaren tarifa \u2013hirigunetik sartu, ibili edo irteteagatik ordaintzea\u2013 sartu zen Londresen, eta eragin handia izan zuen. Baina ez da kasu bakana izan; aitzitik, gero eta hiri gehiagok hartzen dituzte &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/04\/autorik-gabeko-hiriak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5493,12,61,7876],"tags":[9069,9002,9068],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16199"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16199"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16199\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16200,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16199\/revisions\/16200"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16199"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16199"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16199"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}