{"id":16296,"date":"2020-05-27T11:10:02","date_gmt":"2020-05-27T11:10:02","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16296"},"modified":"2020-05-27T11:10:04","modified_gmt":"2020-05-27T11:10:04","slug":"zer-dugun-k-letraren-alde-edo-kontra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/05\/zer-dugun-k-letraren-alde-edo-kontra\/","title":{"rendered":"Zer dugun K letraren alde (edo kontra)"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1892\/019\/002\/2020-05-27\/zer-dugun-k-letraren-alde-edo-kontra.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Blanca Urgell \/ 2020-05-27 \/ 235 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Zertaz idatziko eta K letrari buruz, eskapismo pixka bat egitearren, zure baimenarekin, irakurle. Orain gure artean euskararekin, esan gabe doa, eta idazkera alternatiboekin lotzen da nagusiki, baina ezer ere ez da hain sinplea.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Nik euskaraz nola sartu zen kontatu nahi nuen, eta Leizarragaz (1571), Duhaldez (1783), Juan Bautista Erroz (1806), A\u00f1ibarroz eta <em>Euskal-Erria<\/em> aldizkariaz hitz egin, baina, horrelakoetan nenbilela, ustez ustekabean gauza jakingarri batzuk ikasi ditudanez, ezin golkoan gorde.<\/p>\n\n\n\n<p><em>K<\/em> letra Errenazimentutik aldeztu zuten ortografia arrazionala nahi zutenek; besteak beste, Gonzalo Korreasek bere <em>Ortografia kastellana<\/em>-n (1624). Gaztelaniaz, ordea, halako berrikuntzak gaizki ikusiak izan dira ordutik, eta gutxi egin zuen Espainiako akademiak, ez bazuen alfabetotik deserritu.<\/p>\n\n\n\n<p>XX. mendearen hasieran, ordea, Europako iparraldearen eta hegoaldearen arteko ezberdintasunaren ikur bihurtu omen zen, alemanagatik (<em>Kultur, Kaiser<\/em>). Handik omen datorkio letra honi funtzio subertsiboaren lehen karga: <em>karlistas<\/em> Marx-enak baitziren, izan. Aiei! Deabrua aipatu dut. <em>Luz cat\u00f3lica<\/em> astekariak (1901) San Anselmoren iragarpena gogoratu zuen: zibilizazio kristaua <em>K<\/em> letra Erromara heltzean amaituko da. Aldi berean, <em>K<\/em> letra militarismo germaniarraren ikur bihurtuko da, etsaiak beste lagun eginik.<\/p>\n\n\n\n<p>Espainian aurkakotasuna areagotuz baino ezin zitekeen joan, hiru deabru batu baitziren haren inguruan: On Karl-en karlistak (etorkizunaren ironiak dira hauek), eliza katolikoa eraitsi nahi zutenak eta, nola ez, Arana Goiri. Ez da zaila asmatzen hiru ezinikusi horietatik datorrela, zuzen-zuzenean, erabilera punk eta antisistema.<\/p>\n\n\n\n<p>Poliki kontatzen du hori Juan Francisco Fuentes irakasleak, <em>Usos ideol\u00f3gicos de la letra K en la Espa\u00f1a contempor\u00e1nea<\/em> izeneko artikulu zoragarrian: bilatu sarean, jakin-mina piztu badizu. Osasuna.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\"\/><figcaption>lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.<\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Blanca Urgell \/ 2020-05-27 \/ 235 hitz Zertaz idatziko eta K letrari buruz, eskapismo pixka bat egitearren, zure baimenarekin, irakurle. Orain gure artean euskararekin, esan gabe doa, eta idazkera alternatiboekin lotzen da nagusiki, baina ezer ere ez da hain sinplea.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,7,5505,5493,38],"tags":[2348,9108,9107,9106],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16296"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16296"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16296\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16298,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16296\/revisions\/16298"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16296"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16296"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16296"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}