{"id":1634,"date":"2013-01-10T09:53:22","date_gmt":"2013-01-10T09:53:22","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1634"},"modified":"2013-01-10T09:53:22","modified_gmt":"2013-01-10T09:53:22","slug":"olentzero","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/01\/olentzero\/","title":{"rendered":"Olentzero"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2012-12-23\/004\/003\/olentzero.htm\" target=\"_blank\">Idurre Eskisabel \/ 2012-12-23 \/ 159 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Mirenek eta Aitorrek oso garbi dute beren alaba-semeak berdintasunean hazten ari direla. Dena saiatu dira zaintzen: adibidez, niniak zirela inoiz ez zituzten zeru-urdinez edo arrosa-argiz jantzi. Gehiago, lehengusu zaharragoei txiki geratutako arropak sarritan errefusatu zituzten kolore sexista horietakoak zirelako, eta dirutza gastatuta berriak erosi zituzten: berdeak, gorriak, laranjak, moreak.. Orain, beren borroka handienetakoa da gelako beste neskek alabari erantsi dioten gonak janzteko apetari aurre egitea. Hizkuntzarekin, ipuinekin eta ikus-entzunezko kontakizunekin arreta berezia jarri dute: utikan printzesak \u2014baldin eta marimutilak ez badira edo kulero zikinak ez badituzte\u2014 zein printze urdinak, eta gora pailazo iraultzaileak, piratak eta neska-mutiko bihurri kirol eta abentura zaleak. Jostailuak, zer esanik ez, bereziki zaindu dituzte, eta berdintsuak izan dituzte alabak zein semeak: panpinak \u2014besteenganako txera lantzeko\u2014, adimena bizkortzeko jolas didaktikoak, baloi, uztai, patin eta bizikletak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horrenbestez, bihar gauean pozarren utziko dute Euskal Herriko futbol selekzioaren txandala 7 urteko alabaren zapatan. 5 urteko semearen oinetakoan, aldiz, bi gurpileko patinete garestia jarriko dute, gizajoak eskatutako dantzari-soineko tutudunaren ordez.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idurre Eskisabel \/ 2012-12-23 \/ 159 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,7],"tags":[9,5086,3,239],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1634"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1634"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1634\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1671,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1634\/revisions\/1671"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1634"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1634"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1634"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}