{"id":16380,"date":"2020-09-17T06:42:12","date_gmt":"2020-09-17T06:42:12","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16380"},"modified":"2020-09-17T06:42:14","modified_gmt":"2020-09-17T06:42:14","slug":"giza-bizarra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/09\/giza-bizarra\/","title":{"rendered":"Giza bizarra"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2020\/09\/16\/giza-bizarra\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Juan Ignacio P\u00e9rez Iglesias \/ 2020-09-16 \/ 520 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik duen pauma arrak halako isatsa? Ikusgarria da benetan, emearena baino askoz handiagoa eta koloretsuagoa. Zer hautespen presiok eragin du halako zerbait, hain handia, deigarria eta kolorez betea? Zaila da tamaina horretako apaingarri bat mantentzea, eta zailtasun hori beste behar batzuk betetzearen kalterako da.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p><strong>Paumaren isatsa, beste ezaugarri asko bezala \u2013gehienetan, maskulinoak\u2013, ugalketa bikotekideek \u2013oro har, emeek\u2013 aukeratu izan dutelako garatu da animalien munduan<\/strong>. Nolakotasun horiek oztopo dira arraren biziraupenerako eta ugalketa ahalmenerako, eta, horregatik, halako ezaugarriak dituzten banakoek osasun eta forma fisiko bikaina izan behar dute. Horregatik, banako hori \u00abegokia\u00bb dela adierazteko balioko lukete (terminologia darwindarrean,&nbsp;<em>fitness<\/em>a); beraz, horrelako ezaugarriak modu guztiz nabarmenean dituzten arrekin parekatuko lirateke emeak.&nbsp;<strong>\u00abGene onenak\u00bb dituzten arrak dira, nolabait esateko, beren ondorengoei ondare biologikorik onena utziko dietenak<\/strong>. Jakina,&nbsp;<strong>hori ez da modu kontzientean gertatzen. Automatikoki diharduten mekanismoak dira. Prozesu horri&nbsp;<em>hautespen sexual<\/em>&nbsp;deritzo<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p>Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zergatik garen hain desberdinak gizonak eta emakumeak aurpegiko ilearen dentsitateari dagokionez?\u00a0<strong>Espezie baten ezaugarri jakin bat oso desberdina denean arrengan eta emeengan, espezie horrek dimorfismo sexuala duela esaten dugu<\/strong>. Bada, gure espeziean dimorfismo sexuala dago aurpegiko ileari dagokionez. Egin dezagun orain galdera hori bera beste modu batean: Galdetu al diozu noizbait zeure buruari zergatik duten gizonek bizarra eta emakumeek ez?<\/p>\n\n\n\n<p>Baliteke zure erantzuna izatea gizakion bizarra hautespen sexualaren ondorio dela, paumaren isatsarekin gertatzen den bezala. Agian, uste duzu emakume heterosexualek nahiago izaten dituztela gizon bizardunak bikotekide gisa.&nbsp;<strong>Baina bizarra izateak eragozpenak ere sortzen ditu<\/strong>: janari hondarrak pilatu daitezke, parasitoak erakartzen ditu eta, kasu batzuetan, komunikazioa oztopatzen du. Hala ere, gizon bizardunak bizarra moztuta daukatenak baino maskulino, menderatzaile eta oldarkorragoak direla hauteman ohi da. Darwinek, izan ere, bizarra hautespen sexualaren adibide bat zela uste zuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Ziurrenik, ez dugu baztertu behar bizarra mekanismo horren arabera sortu zenik. Hala ere, badaude aukera alternatiboak. Indarkeria fisikoa askoz ohikoagoa da gizonen artean emakumeen artean baino, eta, bi gizon borrokan ari direnean, aurpegia izan ohi da kolpeen helburua. \u00abAurpegia hautsiko dizut\u00bb esaldia entzun izan duzu, ezta? Izan ere, ustez, horrexegatik da sendoagoa gizonen aurpegiaren hezur anatomia emakumeena baino.<\/p>\n\n\n\n<p>Horregatik, agian, bizarrak babes fisikoa ematen duelako ideia kontuan hartu da. Eta esperimentuen bidez horixe ikusi da, hain zuzen ere,&nbsp;<strong>bizarrak masailezurra babesten duela<\/strong>; masailezurra hautsi ohi da errazen bi gizabanakoren arteko borroketan; eta halako hausturen ondorioak, kirurgia modernoa iritsi aurretik, hilgarriak izan zitezkeen. Azpiko ehunen gaineko inpaktuaren indarra murrizten duelako babesten du aurpegia bizarrak, kolpearen energia xurgatu, eta sakabanatu egiten baitu. Inpaktu baten bidez transferitutako energiaren % 30 xurgatzera ere irits daiteke aurpegiko ilea, eta murrizketa hori erabakigarria izan daiteke masailezurra ez hausteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Dena den, ondorio horiek zuhurtziaz hartu behar dira. Izan ere, faktore baten baino gehiagoren efektua ezin da beti mugatu. Eta hori bereziki egia da agian aldi berean jardun zuten \u2013edo, beharbada, denboran zehar bata bestearen atzetik gertatu ziren\u2013 balizko hautespen presio batez baino gehiagoz ari bagara.<\/p>\n\n\n\n<h3>Erreferentzia bibliografikoa:<\/h3>\n\n\n\n<p>Beseris, E.A., Naleway, S.E., Carrier, D.R. (2020). Impact Protection Potential of Mammalian Hair: Testing the Pugilism Hypothesis for the Evolution of Human Facial Hair.&nbsp;<em>Integrative Organismal Biology,<\/em>&nbsp;2(1), obaa005. DOI:&nbsp;<a href=\"https:\/\/doi.org\/10.1093\/iob\/obaa005\">https:\/\/doi.org\/10.1093\/iob\/obaa005<\/a><\/p>\n\n\n\n<hr class=\"wp-block-separator\"\/>\n\n\n\n<hr class=\"wp-block-separator\"\/>\n\n\n\n<h3>Egileaz:<\/h3>\n\n\n\n<p>Juan Ignacio P\u00e9rez Iglesias (<a href=\"https:\/\/twitter.com\/Uhandrea\">@Uhandrea<\/a>) UPV\/EHUko Fisiologiako katedraduna da eta Kultura Zientifikoko Katedraren arduraduna.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image is-style-default\"><a href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\"\/><\/a><figcaption> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.  <\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Ignacio P\u00e9rez Iglesias \/ 2020-09-16 \/ 520 hitz Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik duen pauma arrak halako isatsa? Ikusgarria da benetan, emearena baino askoz handiagoa eta koloretsuagoa. Zer hautespen presiok eragin du halako zerbait, hain handia, deigarria &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/09\/giza-bizarra\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,5718,5505,5493,5500,70,7876],"tags":[9002],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16380"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16380"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16380\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16381,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16380\/revisions\/16381"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16380"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16380"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16380"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}