{"id":16517,"date":"2020-11-23T07:25:10","date_gmt":"2020-11-23T07:25:10","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16517"},"modified":"2020-11-23T07:25:12","modified_gmt":"2020-11-23T07:25:12","slug":"sareen-loturetatik-libratu-nahian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/11\/sareen-loturetatik-libratu-nahian\/","title":{"rendered":"Sareen loturetatik libratu nahian"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1934\/038\/001\/2020-11-21\/sareen-loturetatik-libratu-nahian.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Uxue Gutierrez Lorenzo \/ 2020-11-21 \/ 1243 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Gaur-gaurkoz, gazte gehienek dute, gutxienez, sare sozial batean profila. Hala ez bada, hautu kontziente baten ondorio da erabakia. Hautu hori egin dutenek datuen pribatutasuna izateko eta sareekiko dependentziarik ez izateko egin ohi dute deskonexioaren alde.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Whatsapp, Instagram, Facebook, Twitter, Tiktok, Telegram&#8230; Denak dira komunikabide sozialak, eta, gehienez ere, duela 10-15 urte sortu ziren. Zenbait sare sozial moduan sailkatuta daude, eta beste zenbait bat-bateko mezularitza ahalbidetzeko aplikazioak dira; baina, egun, denek dituzte antzeko funtzioak: sozializazioa eta informazio nahiz askotariko edukien trukatzea eta partekatzea. Ibilbide motza dute aplikazio digital horiek, baina berehala lotu dira herritarrak konexio digitalaren harira. Herritar orok, edo ia, du gutxienez aurretik aipaturiko aplikazioren bat sakelako telefonoan. Baina posible al da hiperkonexioaren eta teknologiaren aroan hortik at bizitzea? Eta, ahal bada, horrek ba al du eraginik norbanakoen bizitzan?<\/p>\n\n\n\n<p>Teknologiaren eta, bereziki, sare sozialen erabilera eta hedadura ezberdina izan daiteke belaunaldi eta bizitzaren aroaren arabera. Egun, haurrak direnak sare sozial andanaz betetako errealitatean munduratu dira. Nerabeak eta gazteak, aldiz, nobedade zirenetik joan dira tresna horiekiko atxikimendua garatzen. Helduagoek, aldiz, trantsizio aro bat bizi behar izan dute, eta adin tartearen arabera bortitzagoa izan da aldaketa. Edonola ere, sare sozialak bizitzaren eta errealitatearen parte bihurtu dira, eta gazteen kasuan, ezohikoa da harreman birtualetatik kanpo egotea. Luze hausnartutako ideia baten ondorio izaten da sare sozialik gabe bizitzeko hautua.<\/p>\n\n\n\n<p>Mikel Arregik \u2014asmatutako abizena da, ez du bere benetako abizena eman nahi\u2014 21 urte ditu, bilbotarra da, eta bizitza osoa eman du sare sozialen atzaparretatik aldendu guran: \u00abEgungo gizartean denbora aprobetxatzearen presio hori etengabea da, eta, logika horri segika, nik nahiago dut nire denbora sare sozialetatik kanpo igaro\u00bb. Hausnarketa hori eginda, eta sare sozialek sortzen duten \u00abmenpekotasunari\u00bb ateak itxi nahian, erabaki zuen pantaila bidezko harremanak alboratzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Iker Perezek ere oso antzeko gogoeta egin zuen, eta egiten du oraindik ere. \u00abEz dut etengabe eskuko telefonoari adi egon nahi; ingurukoak ikusten ditut: ea nork bidali didan mezu bat? Ea nork argitaratu duen argazki bat? Dependentzia izugarria da\u00bb. Perezek beste elementu bat erantsi dio pertsona eta telefonoaren arteko erlazio \u00abtoxiko\u00bb horri: kontrola. Batetik, profil bat sortu edo edukiak partekatzerakoan sortzen diren datuen trafikoa aipatu du; eta bestetik, datu horiekin herritarren kontsumo ohitura edo gizartearen joerak aztertu eta bideratzeko aukera. \u00abKontu digital horien atzean zerbait iluna dagoela iruditzen zait\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Itziar Elosegi gazteak ere luze gogoetatu du sare sozialen izaera, funtzio eta helburuaren inguruan. \u00abNire kasuan, gauzak testuinguruan kokatzea gustatzen zait, eta ingurukoak sare sozialak erabiltzen hasi zirenean, tresna berri horren inguruan arakatzeko beharra sentitu nuen\u00bb. Jakin-min horri erantzuteko bidelagunak izan zituela aipatu du, eta kolektibo batekin gaia lantzeko aukerak eman ziola erabakia hartzeko giltza: \u00abErabakia baldintzatzen dute horren inguruan duzun kontzientzia mailak eta zure harreman sarearen egiturak. Zu baldin bazara bazterretan kokatuko den bakarra, zailagoa egingo zaizu erabaki hori mantentzea\u00bb. Erresistentzia modu bat dela azaldu du Elosegik, eta nahitaezkoa dela egindako hautuarekiko ziurtasuna.<\/p>\n\n\n\n<p>28 urte ditu orain Elosegik, eta 20 zituenean egin zuen lanketa kolektiboa; baina, halere, aurretik ere ez zuen inoiz sare sozialik erabili. Hasitako bidea trinkotu zuen hausnarketan. \u00abAtzera begira jarri ginen hausnarketa hartan; zergatik heldu zaizkigu sare sozial konkretu batzuk? Sare sozialek kapitalismoaren oinarriak babesten dituzte, merkatuak behar duen berritze hori betetzen dute. Guri datorkiguna ez da komunikazioa errazteko orain sortu den zerbait: horretarako sortu zen eta honaino heldu da\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Konexioari ateak irekitzea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Perezek tinko eutsi dio erabakiari, eta Elosegik eta Arregik orain ez asko eta arrazoi ezberdinengatik irmotasunean arrakala bat zabaldu zuten: Whatsapp dute egun. Arregiren kasuan, talde presioa izan zen arrazoi nagusia, eta COVID-19aren pandemiak sortutako distantzia sozialaren albo kalteekin lotura estua du. \u00abKonfinamenduaren ondorioz, unibertsitateko talde lanak aurrera eramateko bide bakarra zen, bertatik komentatzen zuten dena\u00bb. Halere, erabilera neurtzeko mekanismoak jartzen ahalegindu da: \u00abBi telefono ditut; Whatsapp duen&nbsp;<em>smartphone<\/em>&nbsp;bat, etxean bakarrik erabiltzen dudana, eta kalera eramaten dudan nire betiko eskuko telefono zaharra, Interneterako sarbiderik ere ez duena\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Elosegik, berriz, une eta arrazoi oso zehatz batek bultzatuta deskargatu zuen aplikazioa: \u00abMomentu batean, pertsona konkretu batekin hitz egiteko biderik errazena zela erabaki nuen, baina ez nuen hori nire gainerako harremanetara orokortu nahi\u00bb. Bi urte pasatu dira ordutik, eta mezu sistema birtuala erabiltzen jarraitzen duen arren, haren pentsamoldea ez da aldatu: \u00abErabilera mugatua egiten dut; oraingoz kontzientzia izaten segitzen dudala uste dut, eta ez dut galdu nahi\u00bb. Are, ez du baztertzen egindako urratsa berriz atzera bueltatzea: \u00abEz dut uste niretzat ezinbesteko gauza bat denik; noizbait erabakitzen baldin badut berriz deskonektatzea, egingo dut\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bereizgarri bihurtuta<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Sare sozialen eta mezularitza sistemaren inguruko ikuspegi kritikoa duten gazteek, oso ziur dauden arren, erabakiaren ondorioak nabari dituzte. Hautuaren justifikazioa da nabarmendu duten zametako bat. \u00abAskok erdi mespretxuz esaten didate nahiko arraroa naizela; ez dute min egiteko esaten, baina oso errepikakorra denez, karga bihurtzen da\u00bb, azaldu du Arregik. Elosegiren ustez ere pertsona definitzeko ezaugarritzat erabiltzen dute askok; espresuki, sare sozialik bako pertsona identifikatzeko. \u00abDatu horrek ezaugarritzen du pertsona hori, eta horren integratuta ditugunez Whatsapp eta sare sozial batzuk, zaila da hori moldatzea ez dituzten pertsonengana heltzeko. Jendeak uste du pauso bat atzera egitea dela, eta moldaketa besteak hartu duen erabaki batengatik datorrela\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Asier Martinez psikologoak ere gazteek esandakoa berretsi du: \u00abOso nekeza izan daiteke etengabe beren burua justifikatu eta erabakia argudiatzen aritzea; gazte hauek &#8216;sare sozialik ez duen pertsona&#8217; etiketa dute, eta beraien erabakia beti jarriko da auzitan, ez delako sozialki onartuta dagoen hautu bat\u00bb. Martinezen esanetan, horrek erabakiaren inguruko zalantzak eta balorazio subjektiboak piztu ditzake. \u00abGainera, posible da batzuek erabakia ez ulertu eta pertsona horrekiko distantzia bat markatzea\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Erreakzio horren kontrakarrean, Perezek beste erantzun bat identifikatu du zenbaitengan: \u00abGero eta ohikoagoa da jendeak esatea: &#8216;ze inbidia!&#8217; edo &#8216;oso ondo egiten duzu&#8217;, edo bestela: &#8216;nik ere egin beharko nuke&#8217;, baina horraino heltzen da asmoa, ideia abstraktu bat da, sareetatik irtete hori ez da inoiz materializatzen\u00bb. Bestetik, erabat onartuta duten arren, gazteek aipatu dute zenbait gauza \u00abgaltzen\u00bb dituztela. \u00abPosible da azken orduko plan aldaketaren bat, ekitaldi edo manifestazioren bat edo txisteren bat galtzea\u00bb, esan du Arregik.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Nerabezaroan, zailagoa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Izaskun Modenes Barakaldoko (Bizkaia) 28 urteko gaztea da harreman birtualetatik kanpo jarduten ahalegindu diren beste herritarretako bat. \u00ab15 urte nituenean, Facebook kontu bat sortu nuen, lagun baten presiopean, eta garai batean erabiltzen nuen; gaur egun, ia inoiz\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Orain irakaslea da Modenes, eta haren erabakiaz erabat ziur dagoen arren, garbi du geroz eta zailagoa dela. \u00abNik uste dut datozen belaunaldiak autoestimu arazo asko izango dituztela, eta landu behar da; bestela, sakelako telefono bati egongo gara itsatsita urte batzuk barru\u00bb. Modenesek uste du orain nerabea balitz ziur asko Whatsapp edukiko lukeela. Are, Martinezek zehaztu du nerabezaroan sare sozialetatik at egoteak arrasto sakona utz dezakeela: \u00ab13, 14 edo 15 urterekin beren identitatea sortzen ari dira, autoirudia garatzen, eta egun ingurune sozialak digitalizatu direnez, komunitatetik kanpo geratzeko arriskua dago, baita identitate horren bilaketa konplikatzeko arriskua ere\u00bb. Maialen Garmendia soziologoak alde nabarmena ikusten du sare sozialetatik at bizitzea erabakitzen duten belaunaldien artean. Haren ustez, nerabezaroan askoz ere zailagoa eta konplexuagoa da: \u00abSareak elkarrekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzte nerabeek, sozializatzeko. Adinean aurrera doazen heinean, gehiago estimatzen dute pribatutasuna\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Perezek azaldu du sareak erakusleiho moduko bat direla, norberaren bizitza \u00abespektakulu\u00bb bihurtzen dela bertan. Bide horretan kokatzen du Garmendiak gazteen deskonexioa ulertzeko beste gako bat: \u00abBatzuk ohitu dira beraien bizitzaren isla sare sozialen bitartez eskaintzen, eta askotan, hori ez dator bat errealitatearekin; presioa sortzen da, zoriontasuna da balizko irudi bakarra\u00bb. Erdi artifiziala suerta daitekeen bizitzaren isla horretan, Arregik eta Modenesek babes neurritzat dute sare sozialetatik kanpo egon nahi izatea. Modenesek uste du sareetan sustatzen den konparazioa bere autoestimuari kalte egingo liokeela, eta Arregik azaldu du erraz \u00abkatigatzen\u00bb dela, eta hori ekiditeko bidea erabilera eza dela.<\/p>\n\n\n\n<p>Finean, aurrez aurreko hartu-emanei egin nahi diete gorazarre gazte horiek; deskonektatu, konektatu ahal izateko.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image is-style-default\"><a href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\"\/><\/a><figcaption> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.  <\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uxue Gutierrez Lorenzo \/ 2020-11-21 \/ 1243 hitz Gaur-gaurkoz, gazte gehienek dute, gutxienez, sare sozial batean profila. Hala ez bada, hautu kontziente baten ondorio da erabakia. Hautu hori egin dutenek datuen pribatutasuna izateko eta sareekiko dependentziarik ez izateko egin ohi &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2020\/11\/sareen-loturetatik-libratu-nahian\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5514,7,5505,5497,5493,65,28],"tags":[9153,31,8902],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16517"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16517"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16517\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16518,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16517\/revisions\/16518"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16517"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16517"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16517"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}