{"id":16603,"date":"2021-03-10T08:05:43","date_gmt":"2021-03-10T08:05:43","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16603"},"modified":"2021-03-10T08:05:45","modified_gmt":"2021-03-10T08:05:45","slug":"kolore-morea-eta-koloratzaile-sintetikoen-iraultza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2021\/03\/kolore-morea-eta-koloratzaile-sintetikoen-iraultza\/","title":{"rendered":"Kolore morea eta koloratzaile sintetikoen iraultza"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2021\/03\/08\/kolore-morea-eta-koloratzaile-sintetikoen-iraultza\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Leire eta Ainara Sangroniz \/ 2021-03-08 \/ 507 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em><strong>Zergatik da kolore morea emakumeen berdintasunaren adierazle?<\/strong>\u00a0Zenbait hipotesi daude, tartean ezagunena 1908. urtean\u00a0<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Suffragette\">Ingalaterrako sufragisten mugimenduak<\/a>\u00a0morea aukeratu zuela da, zuriarekin eta berdearekin batera errebindikazio-koloreak bezala. Hala ere, moreak besterik ez zuen aurrera egin eta bera gailendu zen emakumeen borrokaren ikur gisa.<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<h2>Kolore morea: ustekabeko aurkikuntza<\/h2>\n\n\n\n<p>XIX. mende erdira arte, koloratzaileak iturri naturaletatik lortzen ziren, landareetatik zein animalietatik. Koloratzaile gehienak oso garestiak ziren eta gizartean gehiengoak ezin zituen eskuratu kolore horiek zituzten jantziak.<\/p>\n\n\n\n<p>Koloratzaile garestienetariko bat kolore morea ematen zuena zen.&nbsp;<strong>Ordura arte koloratzaile hau Mediterraneoko kostaldeko hainbat barraskilo-maskorretatik lortzen zen<\/strong>. Ehunka barraskilo-maskor behar ziren koloratzaile kantitate txiki bat lortzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere, 1856an koloratzaileen iraultza eragingo zuen ezusteko aurkikuntza egin zuen&nbsp;<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/William_Perkin\">William Henry Perkin<\/a>&nbsp;kimikariak. Perkin oso azkarra zen eta 15 urte besterik ez zuelarik&nbsp;<em>Royal College of Chemistry<\/em>&nbsp;eskola ospetsuan sartu zen.<\/p>\n\n\n\n<p>Garai hartan&nbsp;<a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2020\/11\/02\/malariaren-historia\/\">kinina<\/a>&nbsp;zen malariaren aurkako tratamendu bakarra. Substantzia hau garestia zen, Hego Ameriketako&nbsp;<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Cinchona_officinalis\">kina<\/a>&nbsp;zuhaitzetatik bakarrik lortu baitzitekeen. Ondorioz, beharrezkoa zen kinina modu merkeago batean lortzea.&nbsp;<a href=\"https:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/August_Wilhelm_von_Hofmann\">August Wilhelm von Hofmann<\/a>&nbsp;kimikari ospetsuak konposatu hori laborategian sintetizatzea zuen helburu, eta zeregin horixe jarri zion bere laborategian laguntzaile gisa lan egiten zuen Perkin gazteari.<\/p>\n\n\n\n<p>1856ko Aste Santuko oporretan, Hofmann irakaslea kanpoan zegoela,&nbsp;<strong>Perkin kinina sintetizatzen saiatzen ari zen bere etxeko laborategian<\/strong>. Horretarako,&nbsp;<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Anilina\">anilina<\/a>&nbsp;deritzon konposatua erabili zuen eta potasio dikromatoarekin oxidatzen saiatu zen. Erreakzio hau burutzean lortutako produktua ez zen kinina. Horren ordez, solido beltz bat lortu zuen eta, garbitzen saiatu zenean, disoluzioak kolore morea zeukala konturatu zen.&nbsp;<strong>Koloratzailea anilinan zegoen ezpurutasun bati esker,&nbsp;<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Toluidina\">toluidina<\/a>, lortu zuen.<\/strong>&nbsp;Koloratzaile honek zenbait izen zituen: anilina morea, malba edo Perkinen purpura.<\/p>\n\n\n\n<p>Zenbait erreakzio gehiago burutu zituen eta urte berean produktua patentatu zuen, soilik 18 urte zituela. Bere aita eta anaiekin batera lantegi bat eraiki zuen koloratzailea ekoizteko. Kolore morea modan jarri zen eta horri esker Perkinek etekin ekonomiko handia lortu zuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Modu honetan eman zitzaion hasiera koloratzaile sintetikoen iraultzari eta kolore berriak ekoizteari ekin zioten Erresuma Batuan, Alemanian eta Frantzian. Hurrengo 5 urteetan guztira 28 lantegi hasi ziren koloratzaileak sintetizatzen.<\/p>\n\n\n\n<p>Aipatzekoa da, gainera,&nbsp;<strong>koloratzaile sintetiko honi esker medikuntzan aurrerapauso handiak egin zirela<\/strong>; esaterako,&nbsp;<a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2015\/09\/24\/zelulaz-eta-ii\/\">Walther Flemming<\/a>ek zelulak koloreztatu ahal izan zituen eta mikroskopian aztertu.<\/p>\n\n\n\n<p>Perkin 36 urterekin erretiratu zen kimikan ikertzen jarraitzeko helburuarekin, lantegiaren ardurekin ez baitzuen denborarik. Koloratzaile berriak sintetizatu eta merkaturatu zituen. Horretaz gain,&nbsp;<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Cumarina\">kumarina<\/a>&nbsp;(lurringintzan erabiltzen den konposatua) eta&nbsp;<a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/%C3%81cido_cin%C3%A1mico\">azido zinamikoa<\/a>&nbsp;(sendagaiak, gozagarriak edo anil tindagaia lortzeko erabiltzen den konposatua) lortzeko sintesi bide berriak aurkitu zituen.<\/p>\n\n\n\n<h3>Esker onak<\/h3>\n\n\n\n<p>Egileek eskerrak eman nahi dizkiote&nbsp;<a href=\"http:\/\/elblogdebuhogris.blogspot.com\/\">Juan Jos\u00e9 Iruin<\/a>&nbsp;irakasleari bere laguntzarengatik.<\/p>\n\n\n\n<h3>Iturriak:<\/h3>\n\n\n\n<ul><li>Garc\u00eda Visos, Bibiana (2018).&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.bbvaopenmind.com\/en\/science\/research\/mauve-the-history-of-the-colour-that-revolutionized-the-world\/amp\/\">Mauve: the History of the Colour that Revolutionized the World<\/a>. OpenMind BBVA, argitaratze-data: 2018ko uztailaren 13a.<\/li><li>Hicks, Jan (2017).&nbsp;<a href=\"https:\/\/blog.scienceandindustrymuseum.org.uk\/worlds-first-synthetic-dye\/\">William Henry Perkin and the first synthetic dye<\/a>. Science+Industry Museum, argitaratze data: 2017ko abuztuaren 25a.<\/li><li>Freemantle, Michael (2016). Mauveine. Chemistry World, argitaratzen-data: 2016ko martxoaren 29a.<\/li><li>Iruin, Juan Jos\u00e9 (2013).&nbsp;<a href=\"http:\/\/elblogdebuhogris.blogspot.com\/2013\/12\/el-sr-perkin-y-las-cuentas-de-la-vieja.html\">El Sr. Perkin y las cuentas de la vieja<\/a>. El Blog del B\u00faho, argitaratze-data: 2013ko abenduaren 31a.<\/li><li>Science Museum.&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.sciencemuseum.org.uk\/objects-and-stories\/chemistry\/colourful-chemistry-artificial-dyes\">The colourful chemistry of artificial dyes<\/a>. Argitaratze-data: 2019ko apirilaren 9a.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<hr class=\"wp-block-separator\"\/>\n\n\n\n<h3>Egileez:<\/h3>\n\n\n\n<p><a href=\"http:\/\/www.polymat.eu\/en\/people\/post-doc\/leire-sangroniz\">Leire Sangroniz<\/a>\u00a0eta\u00a0<a href=\"https:\/\/zientziakaiera.eus\/2019\/11\/22\/ainara-sangroniz-estrategia-desberdinak-erabiltzen-ditugu-polimero-biodegradagarrien-malgutasuna-hobetzeko-zientzialari-126\/\">Ainara Sangroniz<\/a>\u00a0Kimikan doktoreak dira eta UPV\/EHUko Kimika Fakultatearen, Polimeroen Zientzia eta Teknologia Saileko ikertzaileak\u00a0<a href=\"http:\/\/www.ehu.eus\/eu\/web\/polymat\/the-institute\">Polymat Institutuan<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image is-style-default\"><a href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\"\/><\/a><figcaption> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.  <\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Leire eta Ainara Sangroniz \/ 2021-03-08 \/ 507 hitz Zergatik da kolore morea emakumeen berdintasunaren adierazle?\u00a0Zenbait hipotesi daude, tartean ezagunena 1908. urtean\u00a0Ingalaterrako sufragisten mugimenduak\u00a0morea aukeratu zuela da, zuriarekin eta berdearekin batera errebindikazio-koloreak bezala. Hala ere, moreak besterik ez zuen aurrera &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2021\/03\/kolore-morea-eta-koloratzaile-sintetikoen-iraultza\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,5505,5493,5500,70,7876],"tags":[9163,1950,9180],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16603"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16603"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16603\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16604,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16603\/revisions\/16604"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16603"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16603"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16603"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}