{"id":16609,"date":"2021-03-17T07:46:24","date_gmt":"2021-03-17T07:46:24","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=16609"},"modified":"2021-03-17T07:46:26","modified_gmt":"2021-03-17T07:46:26","slug":"baserria-polemika-iturri-oparo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2021\/03\/baserria-polemika-iturri-oparo\/","title":{"rendered":"Baserria, polemika iturri oparo"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1876\/028\/002\/2021-03-17\/baserria-polemika-iturri-oparo.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Juan Luis Zabala \/2021-03-17 \/ 293 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><em>Polemika iturri oparo eta etengabea izan da ETB1eko\u00a0Baserria\u00a0saioa sare sozialetan, eta ez motibo bakarrarengatik. Hasieran, baserritarren eta kaletarren arteko bereizketaren egokitasuna jarri zuten zalantzan batzuek, aditzera emanez gaur egun bereizketa horrek ez duela oinarri errealik, ez dagoelako hainbesteko alderik batzuen eta besteen bizimoduen artean<\/em><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Ildo beretik, euskarazko&nbsp;<em>reality<\/em>&nbsp;bat egiteko agertoki moduan baserria aukeratu izanak euskara baserriarekin estuegi lotzen duen topiko zaharkitua berritzen duela aipatu zuten beste batzuek. Eta izan da saioak baserriari buruz eman duen irudia gaur egun baserria denarekin bat ez datorrela salatu duenik ere, horretan ere topiko zaharkituetan sakondu duela saioak. Zentzuzkoak iruditu zaizkit hiru ikuspegi kritiko horiek, are gehiago kontuan izanda ETB1ek aspalditik duen joera ia-ia patologiko baten ondorio eta erakusle direla.<\/p>\n\n\n\n<p>Azken orduan beste polemika bat piztu da, lehiakide bat AEBetako Blue Lives Matter mugimendu poiliziafiloaren aldeko jertsea jantzita agertu zelako joan den igandean platoko \u00abnegutegian\u00bb. Kasu horretan, jertseak islatzen duen ideologiari edo ikuspegiari buruz pentsa dezakeguna gorabehera, ez legoke polemikarako inolako aitzakiarik&#8230; aurretik beste aldarrikapen batzuk zeuzkaten jantziak debekatu edo zentsuratu izan ez balira ETB1en, hala nola&nbsp;<em>Altsasukoak aske<\/em>&nbsp;eta&nbsp;<em>Cabacas justizia<\/em>. ETB1ek aspalditik duen beste joera ia-ia patologiko bat islatzen du auzi honek.<\/p>\n\n\n\n<p>Polemikak aparte utzita, beste ikuspuntu batetik begiratuta interesgarria irudi zait&nbsp;<em>Baserria<\/em>, hainbat lekutako eta hainbat adinetako baserritarren euskara erakutsi duelako pantailan. Egiaztatu da oraindik ere \u2014Bizkaian eta Gipuzkoan behintzat, akaso Nafarroan ere bai\u2014 baserritarren euskara kaletarrona baino berezkoagoa edo senezkoagoa dela \u2014oro har eta salbuespen ugari izan daitekeela onartuta\u2014, baina alde hori gero eta txikiagoa dela eta izango dela aurrerantzean, baserritar gazteenen eta kaletar gazteenen arteko aldea ez delako hain nabarmena arlo horretan, beste arlo batzuetan ere ez den bezala.<\/p>\n\n\n\n<p>Amaitzeko, etorkizunerako proposamen apal bat EITBrentzat: zer moduz hurrengo urtean ETB2ko\u00a0<em>reality-<\/em>a Euskal Herriko baserri batean egiten bada eta ETB1ekoa Karibean?<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image is-style-default\"><a href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/\"><img src=\"https:\/\/i.creativecommons.org\/l\/by-sa\/4.0\/88x31.png\" alt=\"Creative Commons lizentzia\"\/><\/a><figcaption> lan hau<a rel=\"noreferrer noopener\" href=\"https:\/\/creativecommons.org\/licenses\/by-sa\/4.0\/deed.eu\" target=\"_blank\">&nbsp;Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia<\/a>&nbsp;baten mende dago.  <\/figcaption><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/2021-03-17 \/ 293 hitz Polemika iturri oparo eta etengabea izan da ETB1eko\u00a0Baserria\u00a0saioa sare sozialetan, eta ez motibo bakarrarengatik. Hasieran, baserritarren eta kaletarren arteko bereizketaren egokitasuna jarri zuten zalantzan batzuek, aditzera emanez gaur egun bereizketa horrek ez duela &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2021\/03\/baserria-polemika-iturri-oparo\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[5718,7,5505,5497,5493,6818],"tags":[5537,6117,58],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16609"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=16609"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16609\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":16610,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/16609\/revisions\/16610"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=16609"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=16609"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=16609"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}