{"id":17980,"date":"2025-05-21T09:49:18","date_gmt":"2025-05-21T09:49:18","guid":{"rendered":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=17980"},"modified":"2025-05-21T09:49:19","modified_gmt":"2025-05-21T09:49:19","slug":"uraren-ospitaleak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2025\/05\/uraren-ospitaleak\/","title":{"rendered":"Uraren ospitaleak"},"content":{"rendered":"\n<p><a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/berriak\/xehetasuna\/uraren-ospitalea\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">BERRIA Ikasgela \/ 2025-05-20 \/ 874 hitz<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Harraskatik eta komun zulotik botatakoa garbitu egin behar da itsasoa ez kutsatzeko, eta horretaz arduratzen dira araztegietan. Prozesu konplexu baten bidez, ura arazten dute, baita lohia sortu ere.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<!--more-->\n\n\n\n<p>Itsasoko ura lurrundu egiten du eguzkiaren beroak, eta, horrela, lainoak sortzen dira. Hodeietako ur partikulek behar baino pisu handiagoa hartzen dutenean, erori egiten dira: euria egiten du, alegia. Mendietatik ateratzen den ura eramaten dute errekek, eta euri urak&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/berriak\/xehetasuna\/uraren-ospitalea#\">emaria<\/a>&nbsp;handitzen die. Errekak ibai bihurtzen dira, eta kostaldean itsasoratu. Itsasoko ur hori berriro lurruntzen da, eta horrelakoa da uraren zikloa behin eta berriro.<\/p>\n\n\n\n<p>Hala ere, menditik itsasora doan ura erabili egiten dute gizakiek, eta, horregatik, edateko uraren zikloa asmatu dute. Ibaiek urez hornitzen dituzte urtegiak, eta kanalen bidez\u00a0<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/berriak\/xehetasuna\/uraren-ospitalea#\">araztegi<\/a>etara bideratzen da ur hori guztia. Araztegietan garbitu egiten dute, araztu, gero edan ahal izateko. Beharrezko tratamenduak eginda, hiri eta herrietako biltegietara garraiatzen da ura. Biltegi horietatik ateratako adarren bidez iristen da ura etxeetako eta industrietako txorrotetara.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/files\/2025\/05\/image.jpeg\"><img loading=\"lazy\" width=\"1024\" height=\"614\" src=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/files\/2025\/05\/image-1024x614.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-17981\" srcset=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/files\/2025\/05\/image-1024x614.jpeg 1024w, https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/files\/2025\/05\/image-300x180.jpeg 300w, https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/files\/2025\/05\/image-768x461.jpeg 768w, https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/files\/2025\/05\/image-500x300.jpeg 500w, https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/files\/2025\/05\/image.jpeg 1200w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/a><\/figure>\n\n\n\n<p>Ura, erabili ostean, harraskatik eta komun zulotik behera joaten da. Euskal Herrian, duela hogei bat urte&nbsp;arte, ur hori itsasora joaten zen zuzenean. Hondakin urak, baina, oso kutsagarriak dira, eta, ingurumena zaintze aldera, horiek ere araztu egiten dira, garbitu. Horretarako daude araztegiak. Hodi biltzaile handien bidez iristen da ura araztegietaraino, eta hondakin urak garbiago ateratzen dira handik.<\/p>\n\n\n\n<p>\u00abHau uraren ospitalea da. Ura herritarren eskuetatik pasatu ondoren, sendatu egiten dugu hemen\u00bb, azaldu du Jose Angel Ertzillak, A\u00f1arbeko Urak sozietate publikoko zuzendariak. A\u00f1arbeko Urak\u00a0<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/berriak\/xehetasuna\/uraren-ospitalea#\">mankomunitatea\u00a0<\/a>eta hura osatzen duten udalak arduratzen dira Gipuzkoako Beterriko udalerri askoren ur horniduraz eta saneamenduaz: zehazki, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Astigarraga.<\/p>\n\n\n\n<p>A\u00f1arbeko Urak sozietatearen&nbsp;araztegia Donostiako Loiola auzoan dago. 2005ean ireki zuten, eta hiru hodi biltzaile nagusitatik iristen dira 320.000 biztanle inguruk sortutako hondakin urak. Kamioi bidez iristen da&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/berriak\/xehetasuna\/uraren-ospitalea#\">estolderia&nbsp;<\/a>garbitzean bildutakoa.<\/p>\n\n\n\n<h5><strong>Litro asko, 24 orduz<\/strong><\/h5>\n\n\n\n<p>Urak bere zikloa du, eta zer esanik ez Loiolako araztegiak. Hiri txiki bat da: urteko egun guztietan egoten da&nbsp;martxan, 24 orduz. Ura bertan sartzen denetik ateratzen den arte \u2014batez beste, segundoko 1.100 litro\u2014, hondakin urak denetariko eraikin eta pasabideetatik igarotzen dira. Bidearen bukaeran, lau irteera daude: ur garbia itsasora joaten da, hondarra eraikuntza sektorearengana, lohi bihurtu ahal izan dena Nafarroako landa eremura, eta lohi bihurtu ahal ezin izan dena, zabortegira. Bosgarren irteera bat ere badago: lohia sortzeko faseetan ateratako ura hasierara itzultzen da.<\/p>\n\n\n\n<p>Hiru putzu handi daude \u2014hodi biltegi bakoitzeko bat\u2014, eta putzu bakoitzak lau\u00a0<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/berriak\/xehetasuna\/uraren-ospitalea#\">bahe\u00a0<\/a>ditu. Bahe zabal samarrak dira: lautik birekin 150 milimetroko zabalera duten hondakinak\u00a0<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/berriak\/xehetasuna\/uraren-ospitalea#\">arbastatzen<\/a>\u00a0dituzte, eta beste biekin, hirurogei milimetrokoak. Arbastatze lodia da lehen pausoa. Irina galbahe batetik pasatzen den bezalaxe egiten dute hondakin urekin, baina teknologia ez da bera, inondik inora.<\/p>\n\n\n\n<p>Handitik txikira egiten dute lan. Baheak putzuetan sartzen dituzte, eta haiek pilatutako zikinkeria \u2014dimentsio handienekoa\u2014 bi eratara kentzen dute uretatik. Batetik, zarata handia egiten duten makina batzuen bidez automatikoki kentzen dituzte dimentsio handiko solidoak: erretiratutako zikinkeria zabortegietara bidaltzen dute, eta araztu den ura hurrengo eraikin batera joaten da,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/berriak\/xehetasuna\/uraren-ospitalea#\">ponpatu<\/a>ta \u2014hortik aurrera, grabitatearen bidez garraiatzen da ura araztegi osoan, Kantauri itsasora iritsi arte\u2014.<\/p>\n\n\n\n<p>Solido handiak argi bereiz daitezke. \u00abToallatxo higienikoak oso erraz geratzen dira beste hondakin batzuekin trabatuta, eta horregatik gelditzen dira hemen geldirik. Kontzientziazio kanpaina asko egiten ditugun arren, ikusten dugu oraindik jendeak segitzen duela halakoak botatzen. Olioa, medikamentuak, janariak&#8230; Bakoitzak, bere komuneko isiltasunean, argi dago ez duela egoki erabiltzen\u00bb, azaldu du Iban Zubeldia A\u00f1arbeko komunikazio arduradunak. \u00abNorberari iruditzen zaio berak egin dezakeenak ez duela hainbesteko eraginik, baina denok gauza bera egiten badugu, arazo horiek sortzen dira\u00bb, ohartarazi du Ertzillak.<\/p>\n\n\n\n<p>Eraikin horretan usain onik ez dago, baina kiratsik ere ez.&nbsp; \u00abLehenago kiratsak arazoak ematen zizkigun, baina orain eraikin askotako aire zikina garbitu egiten dugu, eta garbia atera\u00bb, azaldu du Zubeldiak.<\/p>\n\n\n\n<p>Solido lodiak eta finak araztu ostean, koipea eta hondarra kentzeko garaia iritsi da. Beste putzu sare batean egiten dute hori. Difusore batzuen bidez oxigenoa sartzen dute uretan, eta, horrela, hondakin uretan dagoen hondarra hondoratu egiten da, eta koipea azaleratu. Arraspa batzuekin eramaten da koipea alde batera, eta hondarra beste batera.<\/p>\n\n\n\n<h5><strong>Bakterioak, langile<\/strong><\/h5>\n\n\n\n<p>Prozesua biologikoa da, eta bakterioek egiten dute dena. Gizakiek, hori bai, bultzadatxo hori ematen diete. Prozesu horrek kaleko airea behar du, eta horregatik ez dago estalita.&nbsp;Behin bakterioak bapo daudenean \u2014uretako materia organiko guztia jaten dutenean, alegia\u2014,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.berria.eus\/ikasgela\/berriak\/xehetasuna\/uraren-ospitalea#\">dekantazio<\/a>aren txanda iristen da. Teknologia aurreratuaren bidez, uretik bereizten dira geratzen diren azken partikulak.<\/p>\n\n\n\n<p>Azken soberakin horiek lohiak dira, oso likidoak. Ondoren egiten duten prozesuaren helburua da lohiak ahalik eta gehien lehortzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Lohia gora, lohia behera, zer gertatzen da urarekin? Bada, dekantazioaren ostean araztutako ura itsasora joaten dela, garbi. Loiolako araztegitik lurpeko hustubide bat ateratzen da, eta Ulia menditik kilometro inguru batera itsasoratzen da, ur azpian. Gero&nbsp;ur hori lurrundu egiten da, lainoak sortzen dira, euria egiten du, eta buelta urtegira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BERRIA Ikasgela \/ 2025-05-20 \/ 874 hitz Harraskatik eta komun zulotik botatakoa garbitu egin behar da itsasoa ez kutsatzeko, eta horretaz arduratzen dira araztegietan. Prozesu konplexu baten bidez, ura arazten dute, baita lohia sortu ere.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[620,7,5505,9167],"tags":[6783],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17980"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=17980"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17980\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":17982,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17980\/revisions\/17982"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17980"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17980"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=17980"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}