{"id":1837,"date":"2013-01-14T09:55:30","date_gmt":"2013-01-14T09:55:30","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1837"},"modified":"2013-01-14T10:57:14","modified_gmt":"2013-01-14T10:57:14","slug":"mugarik-ez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/01\/mugarik-ez\/","title":{"rendered":"Mugarik ez"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2013-01-13\/010\/001\/mugarik_ez.htm\" target=\"_blank\">Anjel Lertxundi \/ 2013-01-13 \/ 127 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Laurogeita hamabost urte ondo beteak ditu emakumeak. Haren gorputzak adinaren ajeak izan arren, sasoi handiz eusten dio buru argitasunari. Orain gutxi, bizitzan izandako esperientziez galdetu zioten. Zer zuen gogokoen, zer ez lukeen errepikatuko. Kopetako zimurrak are zimurrago jarri, eta pentsatzen egon zen pixka batez. Gero, penaz mintzatu zen. \u00abBihar hobeto, bihar hobeto!\u00bb esanez pasatu zuela bizi osoa, eguneko pozak baztertu eta etorkizun hobeago baten balizko esperantza bazkatzen irakatsi ziotela txikitatik. Baina atzera egin eta berriro bizitzen hasteko aukera balu, \u00abgaur ondo, gaur ondo!\u00bb esanez biziko litzatekeela, egunean eguneko etekintxoak gozatuz eta bizitzari esker ona erakutsiz opari apalongatik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bera ohartzen ez bada ere, \u00abgaur ondo!\u00bb esanez bizi du zahartzaroa. Ehun urte betetzeko bidean dela gogorarazten zaion aldiro, emakumeak haserre antzean egiten du protesta: \u00abmesedez, niri ez mugarik jarri!\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Anjel Lertxundi \/ 2013-01-13 \/ 127 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,7,8],"tags":[792,80,5086,3,5071],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1837"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1837"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1837\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1840,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1837\/revisions\/1840"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1837"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1837"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1837"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}