{"id":189,"date":"2012-03-15T12:41:49","date_gmt":"2012-03-15T12:41:49","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=189"},"modified":"2012-03-15T12:46:48","modified_gmt":"2012-03-15T12:46:48","slug":"xxi-mendeko-anaia-handia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/03\/xxi-mendeko-anaia-handia\/","title":{"rendered":"XXI. mendeko Anaia Handia"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-03-14\/036\/002\/lege_info.htm\" target=\"_blank\">Adrian Garcia \/2012-03-14 \/ 621 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Interneteko etxe askok erabiltzaileen datuak biltzen dituzte, errentagarritasun ekonomikoa ateratze aldera. Enpresa horietako askok ez dute errespetatzen datuak babesteko Europako legedia.<\/em><!--more--><\/p>\n<p>E zer ez da doan bizitzan. Are gutxiago Interneten. Taberna batean, baso bat ardoren truke, bizitza pertsonalari buruzko xehetasunik emango al luke inork? Bada, horixe gertatzen da Interneteko zerbitzu eta produktu askorekin. Interneteko etxe erraldoiak doakotasunean ezkutatzen direnez, erabiltzaileek haien esku uzten dute euren intimitatea eta pribatutasuna, egiten dutenaz guztiz ohartu gabe, askotan.<\/p>\n<p>\u00abGooglek hobeto ezagutzen zaitu zure bikotekideak baino. Informazioa boterea da, eta, horren arabera, Google munduko enpresarik boteretsuena da\u00bb. Alejandro Suarezen hitzak dira horiek. <em>Desnudando a Google<\/em> liburuaren (Google biluzten) hirugarren argitalpena kaleratu berri du, arrakasta handiarekin. Sortu zenetik ezagutzen du Suarezek Interneteko erraldoia. Haren barruan sartu, eta erabiltzaileen datuekin egiten dituen gehiegikeriak salatu ditu bere lanean.<\/p>\n<p>Interneteko produktuak kontratatzean, oso gutxik irakurri ohi dituzte erabiltzeko baldintzak. \u00abGmailen kontu bat irekitzean baten batek baldintzak osorik irakurriko balitu, ziurrenik ez luke sekula kontua irekiko\u00bb, dio Suarezek. Googlen posta elektronikoko bat irekita, erabiltzaileak enpresari baimena ematen dio idatzi eta jasoko dituen mezuak irakurtzeko, enpresak bezeroa segmenta dezan, publizitateari begira. Baldintzak onartzean, erabiltzaileak uste du produktua doan erabiltzen duela. \u00abEz da horrela; gure pribatutasunarekin eta datu pertsonalekin ordaintzen ditugu zerbitzuok\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Informazioa diru iturri<\/strong><\/p>\n<p>Konpainiatik konpainiara aldea dago, eta pribatutasunaren ikuspegi desberdin bat dauka bakoitzak. Suarezen arabera, Microsoft eta Yahoo etxeek ez dituzte datuak ustiatzen Facebookek eta Googlek bezain era erasokorrean. Halere, bi etxe horien artean aldea nabaritu du Suarezek. \u00abFacebook sistema itxi bat da; zerbitzua utziz gero, datuak emateari uzten diozu. Googleri datuak emateari utzi nahiko bazenio, Internet erabiltzeari utzi beharko zenioke, sistema guztietan baitago\u00bb.<\/p>\n<p>Googleko bilatzailean egindako arakatzeak, erabiltzaile bakoitzaren kokapen geografikoa, Youtuben ikusitako bideoak, Picasa argazki zerbitzuan eskegitako irudiak, Gmail posta zerbitzuko mezuak, <em>smartphone<\/em> sakelakoetan eginiko bilaketak eta abar: datu piloa uzten du Interneteko erabiltzaileak sareko etxe erraldoi horren esku.<\/p>\n<p>\u00abGooglek ez ditu datuak saltzen, alokatu baizik. Horrela, edozein iragarlek interesa dakigukeen edozein publizitate sar diezaguke\u00bb. Interneteko AEBetako etxe horrentzat, erabiltzaileen datu pertsonalak dira negozioaren oinarria. Erabiltzaile bat, Interneten Londreserako hegaldi bat hartzen duenean, hotel, jatetxe eta antzeko beste zerbitzuen iragarkien helburu bilakatzen da.<\/p>\n<p>Sarearen erabileraren inguruko kontzientziazio falta dago arazoaren muinean. \u00abAlemaniako gizarteak, adibidez, askoz ere susmo txar handiagoz begiratzen die gauzoi\u00bb.<\/p>\n<p>Iritzi berekoa da Jon Ari\u00f1o, Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoko presidentea (EKE). Elkargoan, salaketa gutxi jasotzen dituzte Interneteko datuen babesaren inguruan. \u00abErreklamazioen ehuneko oso txikia dagokio Interneteko datuen babesari: %0,3 inguru, 40 bat erreklamazio urtean\u00bb, azaldu du. Ari\u00f1oren ustetan, gizartean ez dago sareko datuei buruzko kontzientziazio nahikorik. \u00abGazteak ere ez dira benetan jabetzen Interneten ibiltzeak eskatzen duen erantzukizunaz\u00bb.<\/p>\n<p>Espainian, datuen babesaren alorrean indarrean dagoen legedia egokia da. \u00abBeste kontu bat da ez dagoela mekanismorik legea betearazteko\u00bb. Uste du kontrol eta ikerketa mekanismo batzuk beharko liratekeela. \u00abNeurriak aldez aurretik hartu beharko lirateke urraketarik izan ez dadin, eta ez gero, erabiltzaileen eskubideak urratzen direnean\u00bb.<\/p>\n<p>Interneteko enpresek ez dute betetzen pribatutasunari dagokion Europako legedia. AEBetako enpresak izaki, hango legedia \u2014askoz ere malguagoa\u2014 besterik ez dute betetzen. Gainera, legedi horren arabera, behartuta daude AEBetako Gobernuari ematera munduko edozein erabiltzaileren datuak, epaile baten baimenari itxaron gabe. \u00abAEBek ez diote inoiz mugarik ezarriko Googleri. Munduko datu baserik handiena dute, doan. Gainera, AEBek mundua kulturalki eta ekonomikoki konkistatzeko erabiltzen dute tresna hori\u00bb, dio Suarezek.<\/p>\n<p>Europako administrazioek ez dute interes handirik agertzen etxe horiei legea betearazteko. \u00abKalean protestarik egon ezean, berdin jarraituko dute\u00bb.<\/p>\n<p>Nahiz eta Googlek hitzeman ez dituela datuak salduko, arrisku handia dakar horrenbeste datu pertsonal esku gutxitan pilatzeak. \u00abEdonoiz alda ditzakete erabilera baldintzak, edo langile desleial batek etekin pertsonalen bat lortzeko erabil ditzake datuok konpainiaren baimenik gabe\u00bb.<\/p>\n<p>Suarezen ustez, orain arte datuei buruzko kontzientziazio txikia izan den herrialdeetan indartuz joango da pribatutasunaren kontzeptua. \u00abEtxe horien arteko lehiakortasuna dela eta, gero eta marra gorri gehiago gurutzatzen ari dira, eta jendea horretaz ohartzen ari da\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Adrian Garcia \/2012-03-14 \/ 621 hitz Interneteko etxe askok erabiltzaileen datuak biltzen dituzte, errentagarritasun ekonomikoa ateratze aldera. Enpresa horietako askok ez dute errespetatzen datuak babesteko Europako legedia.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65,28],"tags":[9,100,3,5083,5076,101],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/189"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=189"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/189\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":193,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/189\/revisions\/193"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=189"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=189"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=189"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}