{"id":194,"date":"2012-03-15T12:52:23","date_gmt":"2012-03-15T12:52:23","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=194"},"modified":"2012-03-15T12:52:23","modified_gmt":"2012-03-15T12:52:23","slug":"segida-zaila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/03\/segida-zaila\/","title":{"rendered":"Segida zaila"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-03-14\/038\/001\/Baserritik_hirira.htm\" target=\"_blank\">Irene Arrizurieta \/ 2012-03-14 \/ 1.279 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Euskal Herriko gizartea aldatu ahala, herri kiroletan aritzeko modua ere aldatu egin da. Lehen baserrian arituz ikasten zena orain horretarako sortutako eskola edo elkarteetan ikasten da.<\/em><!--more--><\/p>\n<p>Hamarkada gutxian asko aldatu da baserriko bizimodua Euskal Herrian. Horrek herri kiroletan ere aldaketak ekarri ditu. Askotan, belaunaldiz belaunaldi era naturalean egiten zen transmisioa zaildu egin da. Nekazaria eta herri kirolaria ez doaz gehiago uztar beretik. Baserriko lanetan lortzen zen eskarmentua orain kirol horietan trebatzeko eskoletan edo taldeetan lortzen da. Gutxiengo batek praktikatzen dituen kirolak direla jakinda ere, garrantzitsuena erreferenteak sortzea dela diote horretan lanean ari direnak.<\/p>\n<p>Aizkora, sega, harri-jasotzea, sokatira, trontza, txinga eramatea&#8230; asko dira herri kirol modalitateak Euskal Herrian. Baina kirol horietan aritzea, maiz, ez da erraza. Sarritan trabak gogoak baino handiagoak izaten dira. Ez dago material egokirik, ez nork irakatsia, ez eta dirurik azpiegitura sendo bat egituratzeko. Herri kirol federazioek borondatea bai, baina laguntza gutxi izaten dituzte. Aldagai horiek aztertuak ditu Xabier Etxepare gorputz heziketako irakasleak segari buruz egin zuen tesian. <em>Segaren bilakaera 1955tik 2005era Gipuzkoan: orduko eta gaurko segalariak<\/em> izeneko doktore tesian aipatu hamarkada horietan Gipuzkoako segalarien egoerak, testuinguruak eta ezaugarriek izandako \u00aberabateko\u00bb aldaketa aztertu zuen. \u00abLehen, nekazari segalari estatusa zuten, eta, orain, segalari kirolari estatusa dute segan aritzen direnak. Lehen, baserritarrak aritzen ziren sega lanean, eta, noizbehinka, kirol moduan egiten zuten. Orain, berriz, baserritarra izateari utzi diote, eta kirolari dira soilik\u00bb. Aldaketa horrek arazo asko eragin ditu azken urteetan segan hasten diren segalari gazteengan, hiru nagusiki: sega egokia lortzea, entrenatzeko belardiak topatzea eta segak egoki pikatzen eta zorrozten jakitea. \u00abEntrenatzeko tokia, tresnak, irakasteko irakasleak baserrian zeuden. Aitonarekin edo aitarekin ikasten zuten, baina gaur egun ez da horrelakorik gertatzen\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Elkarteen lana<\/strong><\/p>\n<p>Beste kirol batzuetan gertatu den moduan, aurrera egiteko klub baten beharra azpimarratu du. Herri kirolen kluba baserria izan da, baina orain desagertu egin da, eta kirol horiek mantentzea zaila da. Segaren kasuan lan hori, besteak beste, Zaldibiko (Gipuzkoa) Almitza sega elkarteak betetzen du. Klub batean bezala, eskolak, materiala eta entrenatzeko eremua lortzen saiatzen da.<\/p>\n<p>Duela hamabi urte sortu zen Almitza elkartea, eta segan aritzeko nazioarteko era gehiago bultzatu dute Euskal Herriko segakera baino. Nazioartekoa lan motzagoa izaten da, eta azkartasuna eta txukuntasuna hartzen dira aintzat. Euskal Herrian antolatzen dituzten ekitaldietan 30-35 segalari ibiltzen dira. Europako beste herrialde batzuetako segakera aukeratzea gazteak erakartzeko apustua izan zela dio Tomas Aldasorok, Almitza sega elkarteko kideak. \u00abSegalaritza zein egoeratan dagoen ikusita, ia desagertzear, lan motza egiten den Europa aldeko segakera aukeratu genuen. Gaztea erakartzeko errazagoa da, eta jende gehiago hurbiltzen da gurera\u00bb. Dena den, jendeari eustea zaila dela dio. \u00abBehar dituzu tresnak, entrenamenduak negu partean, eta lanabesarekin lan egiteko belardi egokiak, eta hori dena lortzea oso zaila da. Gaztea etortzen da eta probatzen du, baina gero beste kirol batzuetara joaten da\u00bb.<\/p>\n<p>Belardiez aparte, erakusleak, erremintak eta horiek egoki prestatzeko jendea falta da. \u00abGazteei dena erakutsi egin behar zaie. Lehen gazteek baserrian ikasten zuten, eta bazekien erremintak jartzen eta zorrozten ere\u00bb.<\/p>\n<p>Beste herri kirol batzuk bultzatzeko ere sortu dira, han eta hemen, eskolak eta elkarteak. Patxi eta Donato Larretxea anaiek Baztan-Bidasoako Gure Kiroletako kluba sortu zuten duela hamabost urte. Aizkoran, harri jasotzen, Iparraldeko jokuetan eta trontzan nola ari erakusten dute Oronoz-Mugairin (Nafarroa) duten etxabe batean. \u00abIxilean eta berezian prestatzen zen jendea, inori deus esan gabe. Hori aldatu nahi izan genuen\u00bb, dio Patxi Larretxeak. Bortzirietako eta Baztango hainbat gazteri erakusten diete, eta neskak ere badituzte arpanan eta txinga eramaten aritzen direnak. Lanetik atera, eta, astean behin biltzen dira entrenatzera, bizpahiru orduz. \u00abEgiten dugun lana ez du beste inork egiten, ez dago dirurik. Egurra, erremintak, arpanak&#8230; oso garestiak dira, eta gure poltsikotik ateratzen da dena. Udan erakustaldietan euro batzuk berreskuratzen ditugu\u00bb. Dirurik ez, baina gogoa eta borondatea ez zaizkie falta horretan ari direnei. Mikel Lasarte Sakanako harrri-jasotze eskolako zuzendaria da, eta elkarteek eta eskolek egiten duten lana goraipatu du. \u00abZailtasun asko dago herri kiroletan. Erreferentzia bat sortzeko asmoarekin sortu zen eskola. Kirol horiek ez dira futbola bezalakoak, eremu urrikoak dira, baina eskolak lortu du arrakasta. Azken urteetan pasatu dira gazteak\u00bb, dio baikor. Egun sei lagun biltzen dira astero entrenatzera. \u00abAri gara lanean, eta harri-jasotzaile berriak sortzen. Dedikazio handia behar du teknika ikasi arte, harri ezberdinak eta teknikak erakusten dituzten zentroak behar-beharrezkoak dira\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Lekukoa hartzen<\/strong><\/p>\n<p>Arazoak arazo, transmisioa gertatzen ari dela uste dute honetan ari direnak. Edozein jakintzaren transmisioa poliki-poliki gertatzen den gauza da. \u00abFutbolak edo pilotak izugarrizko indarra dute. Haurren arreta handiagoa erakartzen dute kirol horiek, baina beti hurbiltzen zaigu norbait. Hemen badu erreferentzia bat materiala aurkitzeko eta teknikak ikasteko\u00bb, azpimarratu du Lasartek. Egiturak errazten du transmisioa, eta gero eta egitura gehiago ari dira sortzen. Horren adibide da Berriozarko herri kirol elkartea ere. Oier Aizkorbek hamahiru urte darama bertan. Sokatira eta trontzalari ikasle izaten hasi, eta irakasle eta entrenatzaile bihurtu. Beste kirol batzuek bezala eskaintzen dituzte herri kirolak Berriozarko kiroldegian. \u00abBeste kirol eskola baten gisa funtzionatzen du\u00bb, dio Aizkorbek. Egun berrogei haur daude eskolan, eta horietatik hamabost neskak dira. Hamar urtetan hasten dira; hasieran denetarik probatzen dute, eta hamabost urterekin-edo aukeratzen dute nahi dutena.<\/p>\n<p>\u00abEgitura izanez gero, transmisioa erraztu egiten duzu\u00bb. Iritzi berekoa da Etxepare, baina herri kirol eskolak edo klubak herrietan bultzatu behar direla uste du. \u00abEtorkizuna herri txikietan dago. Hor badira oraindik herri kiroletan aritzen direnak. Oraindik badago lotura bat ikusi egiten delako\u00bb.<\/p>\n<p>&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;-<\/p>\n<p><strong>Alazne Oroz. Berriozarko sokatira taldeko kidea: <\/strong>\u00abEzin dudan arte jarraituko dut\u00bb<\/p>\n<div>\n<section>Alazne Orozek hogeita sei urte ditu; irakaslea da Iru\u00f1eko Mendigoiti ikastetxean, eta bost urte darama sokatiran Berriozarko sokatira taldean. Sokatira aritzea gogorra dela onartu du, baina ahal duen arte jarraituko du. Atzetik datozenei ere erakusteko prest dago.<\/p>\n<p><strong>Zergatik hasi zinen sokatiran?<\/strong><\/p>\n<p>Euskal kulturarekin lotura handia duen zerbait dela iruditzen zait, eta horrek erakarrita hasi nintzen. Eskoletan ere lantzen da kirola, baina herri kirolak bazterrean uzten ditugu. Heziketa sisteman ere sartu beharko litzateke.<\/p>\n<p><strong>Horrelako ahaleginik egin da?<\/strong><\/p>\n<p>Bai. Joan den urtean Iru\u00f1eko Amaiur ikastolan aritu nintzen. Euskal aste bat egiten dute. Taldeko hiru neska joan ginen, nesken sokatirak Nafarroan eta Euskal Herrian duen indarra azaltzera. Proba konbinatu bat ere prestatu genuen. Aurten Mendigoiti ikastetxean badugu antzeko zerbait egiteko asmoa.<\/p>\n<p><strong>Noizbait izan duzu sokatira uzteko tentazioa?<\/strong><\/p>\n<p>Bai.<\/p>\n<p><strong>Zergatik?<\/strong><\/p>\n<p>Gogorra delako; batez ere, entrenamenduengatik. Lehen bi egunetan entrenatzen ginen, eta orain hiru egunetan aritzen gara. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, zazpietatik bederatzietara entrenatzen gara. Astelehenean lan fisikoa egiten dugu, eta beste bi egunetan tiraldiak eta lan fisikoa uztartzen ditugu.<\/p>\n<p><strong>Teknika ikastea asko kostatzen da?<\/strong><\/p>\n<p>Bai. Hamabi neska hasi ginen sokatiran, baina inork ez genekien tiratzen. Lau hilabete kosta zitzaigun teknika ikastea, eta guk geuk gure pisuari eustea. Orain etortzen diren berriak dakigunon artean sartzen dira, eta teknika segituan harrapatzen dute.<\/p>\n<p><strong>Zer behar da sokatiran aritzeko?<\/strong><\/p>\n<p>Talde lana, prestakuntza fisiko on bat, eta burua hotz. Beste taldea tiraka datorrenean, zure taldeak joan behar du mantso-mantso, eta ongi sinkronizatuta. Urduritzen bazara, bakoitzak egiten du ahal den indar guztia, baina sinkronizaziorik gabe alferrikako lana da. Taldean lan egiten duenak irabazten du beti.<\/p>\n<p><strong>Noiz arte jarraitzeko asmoa duzu?<\/strong><\/p>\n<p>Ezin dudan arte jarraituko dut. Haurdun gelditzen naizenean-edo utziko dut. Ondorengoei ere erakusteko asmoa dut.<\/p>\n<p><strong>Zergatik?<\/strong><\/p>\n<p>Kulturarekin zerikusia duen zerbait izateaz gain, asko ikasten da talde lanean aritzean. Sortzen den giroa ere asko gustatzen zait. Sokatirak harrapatu egiten zaituela esan daiteke.<\/p>\n<p><strong>Nola ikusten duzu sokatiraren etorkizuna?<\/strong><\/p>\n<p>Sokatiran hasi ginenean Nafarroan baginen sei talde: Lesakan; Iru\u00f1ean, Txantrea eta Amaiur; Sakanan; Basaburua-Imotzen; eta Berriozarren. Egun bi talde bakarrik gelditzen gara. Nafarroako eta Euskal Herriko txapelketetan parte hartzen dugu eta udan erakustaldietan. Etorkizuna nahiko kaskar ikusten dut. Hasi ginenean mutil gutxiago ari ziren, eta orain mutilak gehiago daude.<\/p>\n<p><strong>Transmisioa zaila da?<\/strong><\/p>\n<p>Talde oso berria gara. Han eta hemen jarri ditugu kartelak eta iragarkiak, jendea gurera etortzeko. Jendea hurbiltzen da, probatzen du, baina oso zaila dela esaten du, eta utzi egiten du. Aurten hiru neska berri hasi dira. Eskerrak Berriozarko Kirol Elkarteak baduen harrobia, eta hor badaude neska gazteak gure lekukoa hartuko dutenak.<\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irene Arrizurieta \/ 2012-03-14 \/ 1.279 hitz Euskal Herriko gizartea aldatu ahala, herri kiroletan aritzeko modua ere aldatu egin da. Lehen baserrian arituz ikasten zena orain horretarako sortutako eskola edo elkarteetan ikasten da.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7],"tags":[9,107,3,106,104,105],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/194"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=194"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/194\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":195,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/194\/revisions\/195"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=194"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=194"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=194"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}