{"id":1968,"date":"2013-01-21T08:05:33","date_gmt":"2013-01-21T08:05:33","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1968"},"modified":"2013-01-21T08:05:33","modified_gmt":"2013-01-21T08:05:33","slug":"sarrionandiaren-estrategiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/01\/sarrionandiaren-estrategiak\/","title":{"rendered":"Sarrionandiaren estrategiak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-01-18\/033\/002\/sarrionandiaren_estrategiak.htm\" target=\"_blank\">Irune Berro Urrizelki \/ 2013-01-18 \/ 313 hitz<\/a><\/p>\n<p>Idazlearentzat itzulpena \u00absorkuntzarako beste baliabide bat\u00bb dela azaltzen duen tesia aurkeztu du Aiora Jakak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Joseba Sarrionandiak euskal literaturara \u00abitzulpena ulertzeko, definitzeko eta gauzatzeko modu berritzaile bat\u00bb ekarri duela erakutsi du Aiora Jakak, Euskaltzaindiaren Iker bildumaren barruan argitara emandako liburuan, hots, <i>Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan<\/i> obra mardulean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jakak esan duenez, sorkuntzarako beste baliabide bat da Sarrionandiarentzat itzulpena. \u00abBehin eta berriz azpimarratu du fideltasuna ez dela bere irizpide nagusia, uste duelako ezinezkoa dela testu batekiko fidela izatea. Hala, testu bat itzultzean, nahitaez gai berberari buruzko testu desberdin bi izango ditugula uste du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aldiz, Sarrionandia baino lehenagoko itzultzaile gehienek oso bestela pentsatzen zutela gogorarazi du Jakak. \u00abItzultzea zen erreproduzitzea, eduki finko eta aldaezin bat beste hizkuntza batera transferitzea. Fideltasuna zen haien irizpide nagusia\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Sarrionandiak diskurtso hori eten zuela esplikatu du Jakak, ia 500 orrialdeko tesian. Literatur ikerlariaren iritziz, Sarrionandia berritzailea da ez soilik itzulpena ulertzeko moduan. \u00abItzuliko duen obra aukeratzeko baliatzen duen irizpidea ere apurtzailea da\u00bb, Jakaren arabera. \u00abHaren aurrekoek, erlijio testuez gain, Mendebaldeko tradizioko testu kanonikoak itzuli zituzten, batez ere. Sarrionandia Europako zirkulu itxi horretatik atera da. Eta bost kontinenteetara joan da testuen bila\u00bb. Horrenbestez, \u00abliteratura handietan ezagunak diren autoreekin batera, literatura txiki eta ezezagunetako testu anonimoak nahiz autore madarikatu eta bazterrekoak itzuli ditu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jakak argi du: \u00abMunduko literaturaren beste bertsio bat eskaini nahi die Sarrionandiak euskal irakurleei\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Itzulpena egiteko Sarrionandiak baliatzen duen modua, halaber, \u00abberritzailea\u00bb dela azaldu du Jakak: \u00abApokrifoen erabilera da horren adibidea. Hau da, bere itzulpen antologietan berak sortutako testuak tartekatzen ditu. Horrelako estrategiekin saiatzen da erakusten testu itzuliek eta sorkuntzazkoek antzeko ezaugarriak dituztela\u00bb. <i>Autore-itzultzaile<\/i> bereizketa zurruna higatzeko xedea du idazleak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Mo Yanen ipuin bilduma bat<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horretarako aukera izango du Jakak berak ere. Arrasate Euskaldun Dezagun elkartearen eta Elkar argitaletxearen Jokin Zaitegi lehiaketa irabazi du Maialen Marinekin batera; eta ondorioz, Mo Yan azkeneko Nobel saridunaren ipuin bilduma bat itzuliko dute txineratik euskarara. Urtea amaitu aitzin aterako du Elkarrek.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irune Berro Urrizelki \/ 2013-01-18 \/ 313 hitz Idazlearentzat itzulpena \u00absorkuntzarako beste baliabide bat\u00bb dela azaltzen duen tesia aurkeztu du Aiora Jakak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,651,337,492,895],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1968"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1968"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1968\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1983,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1968\/revisions\/1983"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1968"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1968"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1968"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}