{"id":1975,"date":"2013-01-21T08:06:10","date_gmt":"2013-01-21T08:06:10","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=1975"},"modified":"2013-01-21T08:06:10","modified_gmt":"2013-01-21T08:06:10","slug":"gartxot-liburu-interaktiboa-sarean-salgai-jarri-dute-somugak-eta-elkarrek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/01\/gartxot-liburu-interaktiboa-sarean-salgai-jarri-dute-somugak-eta-elkarrek\/","title":{"rendered":"&#8216;Gartxot&#8217; liburu interaktiboa sarean salgai jarri dute Somugak eta Elkarrek"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-01-18\/034\/001\/gartxot_liburu_interaktiboa_sarean_salgai_jarri_dute_somugak_eta_elkarrek.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2013-01-18 \/ 391 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Gartxot, konkista aitzineko konkista&#8217; liburua du oinarri, baina, haren aldean, oparoagoa da edukietan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Agortzen ez den iturria da Gartxoten istorioa: Arturo Campionek idatzitako <i>El bardo de Izalzu<\/i> ipuina izan zen lehenik, 1917an; Benito Lertxundiren <i>Itzaltzuko bardoa<\/i> kantua gero, 1981n; Asisko Urmeneta, Jokin Larrea eta Marco Armspachen <i>Gartxot<\/i> komikia 2003an; Juanjo Elordiren <i>Gartxot<\/i> filma eta Edorta Barrutabe\u00f1a eta Asisko Urmenetaren <i>Gartxot, konkista aitzineko konkista<\/i> liburua 2011n. Orain, iPaderako liburuaren bertsio interaktiboa jarri dute eskuragai Somuga ekoiztetxeak eta Elkar argitaletxeak sarean, 5,99 euroan, Apple Store denda birtualaren bidez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nahiz eta funtsean <i>Gartxot, konkista aitzineko konkista<\/i> (Elkar, 2011) liburuaren bertsio bat izan, paperezko liburuan leku faltagatik kanpoan geratutako eduki ugari biltzen ditu <i>Gartxot<\/i> liburu interaktiboak. Liburuaren irakurketaz gozatzeko \u00abbeste era bat\u00bb eskaintzen du, Juanjo Elordi <i>Gartxot<\/i> filmeko zuzendari eta Gartxot liburu interaktiboaren ekoizleak adierazi duenez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abPaperezko liburuan, ahalegin berezi bat egin genuen historiako gaiak modu atalkatu batean lantzeko, zatikatuta eta irudiz lagunduta, irakurtzeko erraza izango zen liburu bat osatzeko\u00bb, azaldu du Edorta Barrutabe\u00f1ak, <i>Gartxot<\/i> filmaren gidoilari eta <i>Gartxot<\/i> liburu interaktiboaren edukien koordinatzaileak. \u00abLiburu interaktiboaren kasuan, filosofia berberarekin, irakurlearengana erraz iritsiko den zerbait egiten saiatu gara, nabigazio erraz bat egiteko aukera eskaintzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Era askotako irudiak <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Paperezko liburuan, gai bakoitza ilustratzeko erabilitako irudi kopurua askoz mugatuagoa da, eta batez ere irudien alderdi horretan da liburu interaktiboa oparoagoa: argazkiak, marrazkiak, bideoak, grafikoak, mapa biziak, 3Dko animazioz egindako dekoratuak\u2026 \u00abIa-ia filmaren argumentu osoa jarrai daiteke liburu interaktiboko irudien bidez\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abKasu batzuetan irudiak ez dira osagarri soilak\u00bb, Barrutabe\u00f1ak azaldu duenez. \u00abZenbaitetan, erabateko laguntza ematen dute. Animazio lan bat egiteko eman behar diren pausoei buruzko atala da horren adibidea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eduki gehiago eskuratzeaz gain, beste abantaila bat ere izango du bertsio interaktiboaren erosleak: horretarako berriro ordaindu gabe jaitsi ahal izango ditu haren bertsio zuzenduak edo berrargitalpenak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak IKTrako emandako laguntzak baliatu ditu Somuga ekoiztetxeak <i>Gartxot<\/i> liburu interaktiboa ekoizteko, eta Elkar argitaletxeak argitaratu du. Munduko edozein lekutan eskura daiteke <i>Gartxot<\/i> liburu interaktiboa, Apple Store denda birtualean egotea ere lortu baitute. \u00abEz da erraza horrelako lekuetan egotea eta, zortez, lortu dugu liburua hor kokatzea\u00bb, esan du Juanjo Elordik. Nahiz eta soilik iPaderako izan, Mac eta PC ordenagailuen bidez ere eskura daiteke, iTunes Storen eskuratzeko moduan baitago; iPadetik zuzenean ere eros daiteke, iBook Storeren bidez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bihar eta etzi Gartxoten istorioa gogoratuko dute Itzaltzun (Nafarroa), Gartxot taldeak antolatutako hainbat ekitaldiren bidez. Horietako lehena, Elkorretarainoko ibilaldia izango da, bihar, 09:30ean, Itzaltzutik abiatuta.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2013-01-18 \/ 391 hitz &#8216;Gartxot, konkista aitzineko konkista&#8217; liburua du oinarri, baina, haren aldean, oparoagoa da edukietan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,3,188,898,58,5073,899],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1975"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1975"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1975\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1985,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1975\/revisions\/1985"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1975"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1975"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1975"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}