{"id":200,"date":"2012-03-15T13:19:09","date_gmt":"2012-03-15T13:19:09","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=200"},"modified":"2012-03-15T13:19:09","modified_gmt":"2012-03-15T13:19:09","slug":"krimena-aitzakia-baino-ez-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/03\/krimena-aitzakia-baino-ez-da\/","title":{"rendered":"Krimena aitzakia baino ez da"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-03-15\/034\/001\/krimena_aitzakia_baino_ez_da.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2012-03-15 \/ 418 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>I\u00f1aki Irasizabalek genero beltzari eutsi dio &#8216;Orbe auziaren ingurukoak&#8217; bere azken eleberrian<\/em><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Irrati batean iragarpen bat egin du Joseba Orbe idazleak: kontu politiko eta sexualak kontatuko dituen eleberri eskandalagarria idazten ari da. Esandako horrek zurrunbilo bat sortuko du, eta handik gutxira idazlea hilda agertuko da. Hari horri tira eginez osatu du I\u00f1aki Irasizabalek (Durango, 1969) <em>Orbe auziaren ingurukoak<\/em> (Elkar) eleberria. Aurrez argitaratutako liburuetan bezala, honetan ere, \u2014 \u00abia-ia beti bezala\u00bb, egilearen esanetan\u2014 genero beltzari eutsi dio. Halere, Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen ustez, krimena aitzakia baino ez da, \u00abbeste gauza askotaz hitz egiteko\u00bb. Adibidez, ardura etiko eta penalen arteko aldeei buruz hausnarketa bat egin nahi izan du Irasizabalek. Edo guraso eta seme-alaben arteko harremanez.<\/p>\n<p>\u00abLaburra eta azkarra\u00bb da eleberria, egilearen iritziz. Eta atzo, Donostian egindako aurkezpenean ere, azkar eman zuen <em>Orbe auziaren ingurukoak<\/em>-en hasierari buruzko beste pista bat: \u00abGazte batzuek, drogen eraginpean daudela, gauza lazgarri bat egiten dute\u00bb. Ekintza hori izan daiteke egileak aipatutako bi hausnarketa horietako baterako abiapuntua. Izan ere, Irasizabal saiatzen da \u00abalboko istorioak kontatzen, erdikoa kontatu beharrean\u00bb. Gainera, iruditzen zaio genero beltzeko eleberriek elkarren antza izaten dutela, eta hori \u00abmuga bat\u00bb dela idazterakoan. \u00abEsango nuke nirea ez dela ohiko genero beltzeko eleberria\u00bb. Mendigurenen aburuz, genero beltzaren \u00abidazle emankorrenetako baten gisa\u00bb ari da finkatzen Irasizabal euskal letretan.<\/p>\n<p>Hausnarketarako bazka eman diote, aldi berean, guraso eta seme-alaben arteko harremanek. \u00abOso literarioak iruditzen zaizkit. Idazle estatubatuarrek landu dute gai hori, batez ere. J. D. Sallingerrek, Raymond Carverrek&#8230;\u00bb. Irasizabalek, ordea, ez du urrutira jo bere pertsonaiak eta egoerak kokatzeko orduan. Hurbileko eta eguneroko paisaia sozial eta fisikoak erabili ditu. \u00abEzagutzen ditudan agertokiak baliatzen ditut. Gernika, Zornotza, Bilbo, Durango..\u00bb. Eta elementu horiekin, eleberria \u00absinesgarri\u00bb egiten ahalegindu da. \u00abHemen ez da Harlemik, ez New Yorkik, ez 15 milioi biztanleko hiririk, ez mafia handirik&#8230; Edo guk, behintzat, ez dugu horren berririk\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abEgoera batzuen inguruan\u00bb antolatzen ditu eleberriak. Horiek irudikatzeko ,\u00aberrealitatetik, zinematik edo telebistatik\u00bb edaten du, besteak beste. \u00abPlagioa oso ona eta aberasgarria da, harrapatzen ez bazaituzte. Ideia on bat ematen badizu eta testuak hobetzeko balio baldin badu&#8230;. Nik ez dut kontzientzia txarrik, plagio bat egiteagatik\u00bb. Eskema moduko bat edukitzen du buruan, baina bukaera \u00abirekita\u00bb uzten du, \u00abbestela, aspertu egiten bainaiz\u00bb.<\/p>\n<p>Genero beltzean ohikoak izaten dira pertsonaia finkoak eleberriz eleberri errepikatzea. Detektibeak, adibidez. Irasizabalek ez dauka horietako bat sortzeko asmorik. Gainera, iruditzen zaio pertsonaia finko horiek \u00abantzeko istorioak\u00bb idaztera behartzen dutela idazlea, eta berak \u00abdiferenteak\u00bb kontatu nahi ditu. Neurriari dagokionez [114 orrialde], \u00absobera dagoena\u00bb kentzen, eta \u00abahalik eta laburren idazten\u00bb saiatzen da. \u00abGustatuko litzaidake zerbait luzeagoa idaztea. Baina, saiatu naizen arren, istorioak bukatzen zaizkit\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2012-03-15 \/ 418 hitz I\u00f1aki Irasizabalek genero beltzari eutsi dio &#8216;Orbe auziaren ingurukoak&#8217; bere azken eleberrian<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[9,3,112,5073,113],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/200"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=200"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/200\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":202,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/200\/revisions\/202"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=200"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=200"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=200"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}