{"id":2001,"date":"2013-01-21T11:20:13","date_gmt":"2013-01-21T11:20:13","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=2001"},"modified":"2013-01-21T11:21:06","modified_gmt":"2013-01-21T11:21:06","slug":"festa-tartarekin-baina-zu-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/01\/festa-tartarekin-baina-zu-gabe\/","title":{"rendered":"Festa tartarekin, baina zu gabe"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-01-20\/036\/001\/festa_tartarekin_baina_zu_gabe.htm\" target=\"_blank\">Alex Gurrutxaga \/ 2013-01-20 \/ 461 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li>\n<h4><strong>Izenburua:<\/strong> Urtebetetze festa<\/h4>\n<\/li>\n<li><strong>Egilea: <\/strong>Castillo Suarez<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Elkar<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Castillo Suarezen azken poema liburuaren irakurketa, ezer baino lehen, sorpresa ona izan da. Sorpresa, barruan ez dudalako aurkitu liburuaren itxura ikusita espero nuena. Azalean ezpainetako barra gorria dator; kontrazaleko poeman (<i>Ez naiz inoren ama<\/i>) gizartearekiko leku-hartze bat da klabea, agerian uzten duena emakumeari egotzi izan zaion ama rola deseraikitzeko nahia. Poema fina izan arren, feminismoak 70etatik egin duen aldarria da poetak bere egiten duena (\u00abInori ez entzuteko umeak ekartzeko etorri naizela\u00bb) eta, kontrazalerako interesgarria izan daitekeen arren, ez da poema horren tonua liburuan nagusitzen dena; berak esana da: \u00abNik ez dut emakumezkoen literaturari buruzko gogoetarik egiten, eta ez dut egin nahi\u00bb. Eta garrantzitsuena, esango nuke poema klase horrek ez duela agertzen irakurleak liburuaren barruan aurkituko duen ahots poetikoaren izaera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lau atal ditu liburuak, aipu banarekin hasieran, eta bi gai nagusi: bakardadea eta desamodioa. Horrez gain, gaiak bustitzen dituzten bi baldintza daude: feminitatea eta idazletza.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Begirada poetiko indartsua du poetak: ironikoa da, garratza, eta mingarria ere bai maiz. Hain zuzen, lehen ataletik bertatik suntsitzen du urtebetetze festaren irudi liluragarria; festaren aurrean bakarrik dagoen pertsona jartzen digu, festara gonbidatu ez dutena. Modu efektiboan adieraziak daude munduan bere tokia aurkitzen ez duenaren abandonua eta desolazioa. Halaxe ageri da poeta, aparte eta tokia aurkitu ezinik (\u00abGure askatasun eremua erraietara murrizten da\u00bb, 22); ulergaitz eta bakarrik (\u00abGuk, bitartean, giltzak nahita galtzen ditugu, zure etxean har gaitzazun iluntzean\u00bb, 52); eta ihesa (idazkuntza) mingarri zaio (\u00abNire samintasunak enbarazu egiten du. Batzuetan, baina, konbentzitu egiten dut eta poema bilakatzen da\u00bb, 51).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bakardadeari lotuta maitasuna ageri da, edo zehatzago, desamodioa eta maitasunerako ezina. Esanguratsua da I\u00f1igo Aranbarriren aipua: \u00abMaitasunari buelta emanda ez da gorrotoa agertuko, banatzea baizik. Bereiztea, ez herra\u00bb. Maitasunaren ifrentzua ere bada, beraz, bakardadea. Aipatzekoa da maitasunaz ari denean \u00abzu\u00bb bati mintzo zaiola ni poetikoa (poetak lehenago ere egin izan duen bezala): \u00abZu maitatzeko giroa dago, baina nahiago dut beste baten tokian egon\u00bb (29).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Formalki, Castillo Suarezen poesia narratiboa da, mezua ematen zuzena, ornamentazio gutxikoa eta hizkera arruntean hondua. Nabaria da, halaber, poemak ixteko era, aforismo itxurako esaldi borobiltzaileekin (\u00abLeku gehiegi daukat\/ eta sobera gauza botatzeko\u00bb, 59). Bere-bereak dituen ezaugarriokin batera, <i>Urtebetetze festa<\/i>-n formari buruzko gogoeta agerikoa da; izan ere, poema gehienak narrazioak bezala justifikatuta daude. Egia da Castillo Suarezen poesiak ez duela hainbeste jarraitzen lerroen erritmoa, baizik eta esaldiarena, eta horregatik, poemen erritmoaz jabetzeko, ez dagoela aparteko alderik. Hori bai, badago pentsaketa bat poesia narratiboaren eta prosa poetikoaren mugaz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kontrazala irakurrita, sorpresa positiboa izan da, bai, <i>Urtebetetze festa<\/i>-ren irakurketa. Izan ere, iruditzen zait Castillo Suarezen poemen puntu indartsua autoironian dagoela (nahiz berak esan ez duela nitasunetik idazten), distiratsuena dela ironia garratza ni poetikoari berari zuzentzen zaionean. Intentsitate handiko poesia egiten du orduan eta irakurlearengan sentipen latzak sortzeko gai da: \u00abZain nauzu urtebetetze tartari begira.\/ Aulki hutsak daude inguruan\u00bb (71).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alex Gurrutxaga \/ 2013-01-20 \/ 461 hitz Izenburua: Urtebetetze festa Egilea: Castillo Suarez Argitaletxea: Elkar<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,521,3,641,188,5073,642],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2001"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2001"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2001\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2013,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2001\/revisions\/2013"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2001"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2001"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2001"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}