{"id":2061,"date":"2013-01-25T08:59:52","date_gmt":"2013-01-25T08:59:52","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=2061"},"modified":"2013-01-25T08:59:52","modified_gmt":"2013-01-25T08:59:52","slug":"atsoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/01\/atsoak\/","title":{"rendered":"Atsoak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2013-01-25\/004\/003\/atsoak.htm\" target=\"_blank\">Idurre Eskisabel \/ 2013-01-25 \/ 156 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Zer da gizonezkoa gaztaroa esaten diogun bizi sasoia \u2014bidenabar, gero eta luzatuagoa, gero eta amaiezinagoa\u2014 gainditzen duenean? Gizon. Hots, pertsona, jende: gizaren adjektiborik gabeko adierazpena, neutroa, unibertsala; gizakia zer den azaltzeko patroia. Eta gizonen artean izango da onik eta txarrik, halaber, erdipurdikorik, eta bakoitzean-bakoitzean, arduratuko gara zehazteaz. Baina gizon izatea, berez, gauza handia da; pentsa, bestela, nolako sendotasunez esaten duten gure kirol kazetariek \u00abbai gizon aritu dela\u00bb norbaiti egiazko lorea bota nahi diotenean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta zer da emakumezkoa gaztaroa esaten diogun bizi sasoia gainditzen duenean? Ba, horrela, emakumea huts-hutsean oso zera antzemangaitza da: ez da ez ezeren eredu, ezeren definizioa; ez, behintzat, ezer noblearena. Horrenbestez, gehienetan izango da ama. Beste kasu batzuetan, punta-puntako profesionala \u2014politikaria, edo idazlea, edo abokatua, edo zientzialaria; baina, nolanahi, horregatik ezagutuko badute, punta-puntakoa\u2014. Eta askotan eta askotan, andrea, etxekoandrea, atsoa, sorgina: hau da, izaki kontakatilu, ezjakin, muturluze, ozpindu eta erridikulua; jendarteko aurreiritzi eta errezelo itsusienen zakua. Eskerrak maiz-maiz oroitarazten diguten telebistatik: kontuz, atsoak!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idurre Eskisabel \/ 2013-01-25 \/ 156 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,7,8],"tags":[5086,3,5083,239,5071],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2061"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2061"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2061\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2073,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2061\/revisions\/2073"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2061"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2061"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2061"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}