{"id":2166,"date":"2013-02-04T13:08:42","date_gmt":"2013-02-04T13:08:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=2166"},"modified":"2013-02-04T13:08:42","modified_gmt":"2013-02-04T13:08:42","slug":"buruhaustea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/02\/buruhaustea\/","title":{"rendered":"Buruhaustea"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/iritzia\/2013-01-31\/004\/003\/buruhaustea.htm\" target=\"_blank\">Idurre Eskisabel \/ 2013-01-31 \/ 159 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Umeei zenbateraino gauzak eman. Horra inguruko gurasoengan sumatzen dudan buruhauste nagusietakoa; badakizue, parkeko egonaldietako hizketagai errepikatu eta agortezin horietako bat. Denok bat gatoz ondorioan: gauza gehiegi dituzte, zer duten ez jakiteraino, eta, noski, ez estimatzeraino. Ados gaude, halaber, errua geure gain hartzerakoan: errazegi ematen dizkiegu gauzak, errazkerian ohitzeraino. Eta txarrena, ez diogula erremediorik ikusten: izan ere, denek baldin badituzte 3 urterekin salto egiterakoan argia egiten duten kirol-oinetakoak, 5 urterekin Monsters High-ekoen motxila gurpilduna, 7rekin Euskal Selekzioaren ekipamendu osoa eta 9 urterekin azken aurrerapenak batzen dituen sakelakoa&#8230; denek baldin badute hori guztia&#8230; nork esan ezetz? Nola egingo dugu ba besteak ez bezalakoa gurea? Traumarik sortzeko ere! Galanta buruhaustea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina jar gaitezen, adibidez, hileko 1.200 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familien lekuan \u2014Araba, Bizkai eta Gipuzkoan haurren %16 dira egoera horretan\u2014: nekez ibiliko dira 11 urteko umeari tableta edukitzea komeni zaion eztabaidatzen. Beste bat da buruhaustea: oinarrizko premiak asetzea. Gaitz lotsa-emantzaile baten epidemia balitz bezala isilean zabaltzen ari den buruhaustea, inondik ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idurre Eskisabel \/ 2013-01-31 \/ 159 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[81,7],"tags":[792,5086,3,239,5071,911],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2166"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2166"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2166\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2168,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2166\/revisions\/2168"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2166"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2166"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2166"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}