{"id":2177,"date":"2013-02-04T13:27:37","date_gmt":"2013-02-04T13:27:37","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=2177"},"modified":"2013-02-04T13:27:37","modified_gmt":"2013-02-04T13:27:37","slug":"eskola-kaleari-kateatuta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/02\/eskola-kaleari-kateatuta\/","title":{"rendered":"Eskola, kaleari kateatuta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2013-01-31\/021\/001\/lege_info.htm\" target=\"_blank\">Maite Asensio Lozano \/ 2013-01-31 \/ 469 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Euskararen erabilera aztertuta, eta azken hiru hamarkadei begiratuta, ikasleen inguruko egoera soziolinguistikoak eta aisialdi ohiturek eragin handia dutela berretsi dute irakasleek.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Ezin eskola eta kalea bereizi. Ikasgelatik kanpoko bizitzak eragin zuzena du ikasleen hizkuntza ohituretan, eta irakasleek gero eta gehiago \u00abborrokatu\u00bb behar dute haur eta gazteak euskaraz mintza daitezen. Oro har, bat datoz <i>Arrue<\/i> ikerketarekin, baina tokiko egoeraren araberako \u00f1abardurak egin dituzte, azken hiru hamarkadetako bidea aztertuta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>ARANTZA ZUGAZAGASTI <i>Santo Tomas Lizeoko irakasle ohia<\/i> <i>(Donostia): <\/i>\u00abHaurrak euskara erabiltzen trebatu behar ditugu\u00bb<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">D eredua orokortu eta nagusitzeak eman die erronka irakasleei: erdaldunak euskalduntzea. \u00abLehen euskaldunen umeak etortzen ziren; orain denenak datoz\u00bb, esan du Donostiako Santo Tomas Lizeoko irakasle ohi Arantza Zugazagastik. Bezeroen bilakaerak metodologia aldaketa ekarri duela erantsi du, praktikarantz: \u00abOrain arte haurrak entzule izan dira, baina euskara erabiltzen trebatu behar ditugu, bestela beste hizkuntza batera joko dutelako\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek euskara gehiago erabiltzen dutela ere berretsi du: \u00abTxikiengan inguruak oraindik ez du eragin handirik\u00bb. Hortik aurrera, beste kontu bat da: \u00abKanpoko aldagaiak ez daude gure alde. Eskolak esfortzu izugarria egin du; gizarteak ere egin behar du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>MARIBEL MENTXAKA <i>Eleizalde ikastolako irakaslea<\/i> <i>(Bermeo): <\/i>\u00abLehen argi zuten ikastolan euskaraz hitz egin behar zela\u00bb<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Atzera egin izandako irudipena du Maribel Mentxakak. Bermeoko (Bizkaia) Eleizalde ikastolan egindako 32 urteetan ikusi du ikasleen sendiak aldatu diren neurrian jaitsi dela euskararen erabilera. Han ere irakasleek lana moldatu dute: lehen, zeregin nagusia idatzizkoan trebatzea zen, ahozkoa bermatuta zegoelako; orain, ezagutza gramatikala bainoago, erabilera lehenesten dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gero eta hutsune handiagoa ikusten baitu ahozkotasunean. \u00abLehen nahiko bereizita zegoen eskola: ikasleek argi zuten hemen euskaraz hitz egin behar zutela\u00bb. Baina gero eta leku gehiago du gaztelaniak. Kultura kontsumoa ezinbesteko du Mentxakak: \u00abAisiak gaztelaniara eramaten ditu. Euskara beti dago bigarren lekuan, eta norberak aukeratu egin behar du. Horrek eragina du hizkuntzaren erabilgarritasunean\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>JOSEAN BUENO<\/b> <i>Koldo Mitxelena Institutuko irakaslea<\/i> <i>(Gasteiz)<\/i><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>\u00abIkasle askorentzat eskola da erreferente nagusia\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eskola \u00abzaindu\u00bb behar dela dio Josean Buenok. Gasteizko Koldo Mitxelena Institutuko irakaslea da, eta euskararen normalizazio arduraduna. Gizartea eta eskola eskutik doazela erantsi du, elkar elikatzen dutelako: \u00abIkasle askorentzat eskola da erreferente nagusia, bere inguruan euskarak leku gutxi edo batere ez duelako\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dena den, ikerketaren emaitzak \u00aberlatibizatzea\u00bb hobetsi du: \u00abUme eta gazteekin lan egitea, batez ere, ereitea da; gutxitan jasotzen da uzta. Hizkuntzan ere hala dela uste dut: eskola ez da lekurik onena bere fruituak ezagutzeko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>PELLO EGUREN <i>Amaiur Ikastolako zuzendaria<\/i> <i>(Iru\u00f1ea): <\/i>\u00abGazteek euskara uzten dute, baina berreskuratzen dute\u00bb<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nafarroan ere erabilerak kezkatzen ditu irakasleak. \u00abEsparru akademikoan ez dago arazorik. Erronka dago eguneroko erabilera ez-formalean: pasabidean, jantokian, jolastokian&#8230;\u00bb, azaldu du Pello Egurenek. Iru\u00f1eko Amaiur ikastolako zuzendaria da, eta NIZE zuzendarien elkarteko kidea. Gurasoen %90 erdaldunak izateak eragina duela esan du, baina adinaz aritu da DBHko joeraz aztertzean: \u00abEuskaraz hitz egitera behartzen ditugula ikusten dute, eta nerabezaroko iraultzan obligazioetatik ihes egiten dute. Euskara uzten dute, baina gero berreskuratzen dute, hezkuntza sistematik ateratzen ez direnak\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maite Asensio Lozano \/ 2013-01-31 \/ 469 hitz Euskararen erabilera aztertuta, eta azken hiru hamarkadei begiratuta, ikasleen inguruko egoera soziolinguistikoak eta aisialdi ohiturek eragin handia dutela berretsi dute irakasleek.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,34,38],"tags":[792,926,3,5078,5079,66],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2177"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2177"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2177\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2179,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2177\/revisions\/2179"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2177"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2177"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2177"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}