{"id":2216,"date":"2013-02-06T10:49:00","date_gmt":"2013-02-06T10:49:00","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=2216"},"modified":"2013-02-06T10:49:00","modified_gmt":"2013-02-06T10:49:00","slug":"zatiek-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/02\/zatiek-bat\/","title":{"rendered":"Zatiek bat"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-02-03\/036\/001\/zatiek_bat.htm\" target=\"_blank\">Alex Gurrutxaga \/ 2013-02-03 \/ 465 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> Paper-festa<\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> Anjel Lertxundi<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Alberdania<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Hainbeste nobela idatzita eta haien sona saiakerena baino handiagoa izanik, akaso diskrezio gehiagorekin pasatzen da Anjel Lertxundi saiogilea. Aldarrika dezagun.<\/p>\n<p>Hainbat obra interesgarri idatzi ditu eta Espainiako Saiakera Sari Nazionala (2010) irabazia da. Modu askotan landu du saiakera Lertxundik: gogoratu, esaterako, hain desberdinak eta hain onak, <i>Piztiaren izena<\/i> (1995), <i>Mentura dugun artean<\/i> (2001) edota <i>Eskarmentuaren paperak<\/i> (<i>EP<\/i>) (2009). Oraingoan, azken horren ildotik jarraitu du, liburuaren azpitituluak dioen bezala, <i>minimalian<\/i>. Paper-festa antolatzen ez du lan gutxi, aidanez. <i>EP-<\/i>ekin dituen antzekotasunak direla-eta, \u00abhaurrideak dira, baina ez bikiak\u00bb esan du Lertxundik berak; hain zuzen, testu klase berbera bildu du bietan, eta gai eta egitura aldetik ere badago parekotasunik.<\/p>\n<p>Julio Ramon Ribeyrok <i>Prosas ap\u00e1tridas<\/i> (1975) liburuan sartu zituen aberririk ez zuten testuak. Lertxundi honela mintzo zen <i>EP<\/i>-en liburu horri buruz (<i>Paper-festa<\/i>-n ere aipatzen du liburua): \u00abEz dira prosazko poemak. Ezta egunkari bateko hausnarketak ere. Ezta zirriborroak ere. Oso testu laburrak dira; testu bakoitzak bere batasuna du&#8230;\u00bb (<i>EP<\/i>, 138). Antzeko zerbait esan daiteke Lertxundiren lanaz, baina perutarraren lanean ez bezala, adabakiak josteko borondatea agerikoa da hemen. \u00abBateratasun zatikatua\u00bb duela zioen Mikel Ayerbek <i>EP<\/i>-egatik; <i>Paper festa<\/i>-gatik ere esan daiteke eta, gainera, kasu honetan sendoagoak dira liburuari aurrera eginarazten dioten hariak (lau gai eta lau atal nagusi, <i>EP-<\/i>eko zortzien aldean), eta, tarteka, segidako adabakiek ere erlazioa dute.<\/p>\n<p>Atal berritzaileena lehena da akaso (<i>Lubakiak, barne-muinetan<\/i>), gerraren inguruko hainbat pasadizo eta gogoeta biltzen dituena. Esango nuke egiatzat ematen direnak zalantzan jartzeko asmoa dagoela, etikaren esparruan mugituz hainbatetan, barne-muinetan gertatzen diren gatazkei begira batez ere: hor daude identitatea (<i>Identitatea<\/i>), aberria (<i>Aberria buruan<\/i>) edota memoria (<i>Memoria eta kaleak<\/i>). Bigarren atalak (<i>Bizitza hizpide<\/i>) bizitza arruntaren kontuak lantzen ditu, eta hirugarrenak, aurrekoaren ifrentzua balitz bezala, bizitzaren eskarmentuari literatura jartzen dio aurrean. Kontrasteak ongi funtzionatzen duela esango nuke. Azken atalean, <i>Heriotza, oinazearen aita<\/i> da gai nagusia (<i>EP<\/i>-n bezalaxe), baina baita ironiaz lantzen diren denbora, gaitza eta erlijioa ere. Gai horrek itxi egiten du nolabait liburuaren ibilbidea: gerra, bizitza eta literatura, heriotza.<\/p>\n<p>Aipagarria da testuen forma aniztasuna: azalpen motzak nahiz luzeak, elkarrizketak, aipuak, mikroipuinak, zerrendak, apunteak, eta abar. Bestalde, narratzaile desberdin asko dago: haurrak, gezurtiak, eroak, eta abar. Formalki ez ezik, estilo aldetik ere denetarik aurki daiteke: narrazio tragikoak, umoretsuak, ironikoak, baita kutsu kafkarra duenik (adb. <i>Zoruan zeru<\/i>) edo Raymond Queneauren estilo ariketen gisara (aditzik gabe edo <i>a<\/i>-rik gabe) osaturik ere. Halere, nekez aurkituko du irakurleak jolas edo artefaktu hutsa den atalik.<\/p>\n<p>Lertxundiren saiakera liburuetan, idazle behatzailea ez ezik, irakurlea eta pentsalaria ere nabarmentzen dira: testuan zehar literaturari eta errealitateari buruzko gogoeta ezin hobeki lotzen dira. Badaude zati ahulak, eta liburuaren arriskua horretan dago, hain zuzen: puskaren batek hotz utziko du irakurlea, anekdota sinpleegi bat irakurri balu bezala. Alabaina, oro har, gaiak lantzen eta mezuak transmititzen liburuak funtzionatu egiten du: gogoetak modu labur, eragingarri eta dotorean transmititzea luma trebe eta zailduaren emaitza da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alex Gurrutxaga \/ 2013-02-03 \/ 465 hitz Izenburua: Paper-festa Egilea: Anjel Lertxundi Argitaletxea: Alberdania<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,193,521,80,3,5073,957],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2216"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2216"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2216\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2225,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2216\/revisions\/2225"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2216"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2216"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2216"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}