{"id":2244,"date":"2013-02-08T08:56:07","date_gmt":"2013-02-08T08:56:07","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=2244"},"modified":"2013-02-08T08:56:07","modified_gmt":"2013-02-08T08:56:07","slug":"paperezko-eros","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/02\/paperezko-eros\/","title":{"rendered":"Paperezko Eros"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-02-06\/038\/001\/paperezko_eros.htm\" target=\"_blank\">Maialen Unanue \/ 2013-02-06 \/ 1464 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Fifty Shades of Grey&#8217; trilogiaren arrakastak lehen planora ekarri du literatura erotikoa. Euskaraz ere irakur daiteke literatura mota hori, batez ere Txalapartaren Literotura sailari esker.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Gazte ederra eta negoziogizon arrakastatsua da Christian Grey; Anastasia Steele, berriz, unibertsitatean graduatu berri den neska gaztea. <i>Fifty Shades of Grey<\/i> trilogiako protagonista nagusiak dira. Patuak euren bizitzak lotu ditu, Steelek Grey elkarrizketatzen duenean. Hala hasi du Erika Leonard James idazleak (1963, Erresuma Batua) munduan milioika irakurleren jakin-mina piztu duen trilogia erotikoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Denbora gutxian, J. K. Rowlingek <i>Harry Potter<\/i> lana baino gehiago saldu du Jamesek: 60 milioi ale baino gehiago 2011ko maiatzaz geroztik. Datuen arabera, emakumeak dira liburuon erosle nagusiak, gazte zein heldu. <i>Fifty shades<\/i> fenomenoaz hitz egiten da gaur egun, eta iritzi asko daude arrakastaren giltza zein izan daitekeen zehazteko orduan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Salmentek ez dute gezurrik esaten: zalantzarik gabe, arrakasta lortu du <i>Fifty shades<\/i> fenomenoak munduan. Kalitatezko literatura den edo ez, hori beste kontu bat da. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak ez du irakurri, baina ingurukoei entzunda, ez zaio gogo handirik piztu: \u00abIrakurri dutenek literarioki oso pobrea dela esan didate, ideologikoki oso erreakzionarioa dela, eta oso ikuspegi matxista transmititzen duela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Edorta Jimenez da gaur egun Txalapartaren Literotura bildumaren arduraduna, eta harrituta dago trilogiaren arrakastarekin: \u00abEmakumeei sekreturen bat kontatu die; bete ez duten fantasiaren bat dakar, antza\u00bb. Jimenezek lehenengo alea irakurri du, ingelesez, eta liburuak duen maila literarioa <i>Harry Potter<\/i> -enaren parekoa dela uste du. \u00abHorregatik da arrakastatsua. Inor gutxietsi gabe, baina, nire ustez, badira kioskoetan hau baino liburu hobeak eta merkeagoak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Juan Martin Elexpuru Literotura bildumaren sortzailea eta arduraduna izandakoak ere entzun du horren inguruan: \u00abSumatzen dudanez, sadomasokismoaren gaia da arrakastaren gako nagusia: irakurterraza da, baina ez ditu eszena gordinegi edo esplizituegiak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina zer da erotismoa? Jimenezek Boris Vianen hitzak ekarri ditu gogora: \u00abHark zioen erotismoa zer den ezin dela definitu, baina une jakin batean denok dakigula esaten zer den eta zer ez den erotikoa\u00bb. Hala, zenbait obra literario erotikok epel utz dezakete irakurlea, tenperatura igotzen hasi bai, baina une jakin batean gorago joan gabe. Jakina, badira muga hori gainditzen dutenak ere, Elexpururen ustetan. \u00abBadira obra erotiko lizun askoak, literatura aldetik ere inoren inbidiarik bakoak: esaterako, Saderen <i>Filosofia apaingelan<\/i>. Literoturan itzulitakoen artean, estimu berezia diot Joao Ubaldo Ribeiroren <i>Buda zoriontsuen etxea<\/i> nobelari\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Biak euskarara itzulita daude, Literotura bilduman: lehena Elexpururen eta Bego\u00f1a Montorioren artean itzuli zuten, eta bigarrena Karlos Zabalak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskaraz, gaitzat erotismoa duten liburuak asko ez badira ere, azken urteetan egin dira ahalegin batzuk erotismoa ere euskaraz idazteko eta irakurtzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Elexpururen ekimenez sortu zen, adibidez, Literotura saila Txalaparta argitaletxearen barruan, 1998an, eta ordutik hemeretzi lan argitaratu dituzte sail horretan. \u00abSusmoa genuen gure artean izango zela jenderik gauza hauek euskaraz erdaraz bezain gustura hartuko zituenik\u00bb, azaldu du Elexpuruk. Itxaropena ere bazuten hasiera hartan idazleek sail berrian parte hartzeko. \u00abUste genuen izango zela gure artean idazlerik genero berdea landuko zuenik, hartarako ortu egokia izanez gero\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ez zebiltzan oso oker, bildumak aurrera egin du urte hauetan eta hogeigarrena, Anais Ninen <i>Venusen delta<\/i>, bidean da. Saileko liburu guztiak irekitzen ari den kremailera batek ezaugarritzen ditu. Euskaraz sortutako originalak ere biltzen ditu. Lehenengo bi tituluak, izatez, halakoak ziren: <i>Euskal idazleen ipuin erotikoak<\/i> (hemezortzi egileren ipuinak biltzen ditu) eta <i>Krabelina beltza<\/i> (Elexpururena), 1998koak biak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Urte batzuk lehenago, Elkar argitaletxeak ere egin zion tarte bat literatura erotikoari. Joxean Sagastizabalen <i>Jolasean<\/i> (1987), eta Joxi Basterretxeak Joane Barolo ezizenez sinatu zuen <i>Falo zantarra<\/i> (1988) izan ziren horietako bi. Mendiguren Elkarren sartu aurretik hasi ziren literatura erotikoa argitaratzen, baina urte batzuk beranduago bertan behera uztea erabaki zuten. \u00abMomentu jakin batetik aurrera arazo izan zen ez zela euskarazko lanik sortzen bilduma horretarako; edo arazoa ez dakit, baina errealitatea behintzat bai. Zaila zen inor konbentzitzea horretarako idazteko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eleberriak ez ezik, bestelako lanak ere argitaratu izan dira Euskal Herrian erotismoarekin zuzenean edo zeharka lotuta. Esaterako, Ramon Etxezarretak <i>Hiztegi erotikoa<\/i> idatzi zuen 1983an. Mendigurenek gogoan du Etxezarretak <i>Kamasutra<\/i> euskarara itzultzea erabaki zuen garaia. \u00abInuzente egun batez, Espainiako irrati <i>fatxa<\/i> batean barrez aritu ziren, esanez euskara ez zela gai halako gauzetarako eta. Bada Elkarretik eskakizuna egin genion Etxezarretari, eta hurrengo urtean, 1987ko inuzente egunean, argitaratu genuen <i>Kamasutra<\/i> euskaraz\u00bb. Gaurtik gertuago, Aitor Aranak <i>Gay hiztegia<\/i> argitaratu zuen 2005ean, Txalapartarekin. Elexpururen ustez, Arana da gaur egun literatura erotikoaren bultzatzaile nagusiena.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Aldizkarigintzan presente<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">1990eko hamarkadan aldizkarigintzan erotismoa lantzeko joera egon zen Euskal Herrian. Horietako bat izan zen Bixen Gil de Paulesek 1991n sortu zuen <i>Zuku festa<\/i> aldizkaria. Aranak, berriz, EHGAMen laguntzarekin, <i>Xut<\/i> aldizkari erotikoa abiatu zuen 1992an.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jon Arano zen umorea euskaraz egiten zuen <i>Ostiela!<\/i> aldizkariaren (1996-2006) bultzatzaileetako bat, eta 26. zenbakiarekin batera <i>Pornolore<\/i> sortu zuten, lehenengo euskal aldizkari erotikoa, haien hitzetan: \u00abBeste euskal aldizkari batzuek euren edukietan pornoa sartu ohi dute, baina hau da inprimategitik harpidedun eta erosleengana, kioskoetara, zirkuituan sartzen den lehen euskal aldizkari erotikoa, osotasun batean egina\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aldizkari erotikoen artean Jon Mirande eta Txomin Peillenen <i>Igela<\/i> ere (1962-63) entzutetsua izan zen. Elexpururen iritziz, \u00abaitzindariak izan ziren\u00bb euskal literatura modernoan. Inork bertan argitaratutakoak irakurri nahi balitu, Literatur Aldizkarien Gordailuan aurkituko ditu. Mirande da, batik bat, Mendigurenek eta Elexpuruk eremu erotikoan erreferentetzat daukaten idazlea. Honela dio Elexpuruk: <b>\u00ab<\/b>Miranderen <i>Hiru putattoak<\/i> edo <i>Pigalle<\/i> poemak, besteak beste, benetako ardi galduak dira orduko artalde puritanoan. <i>Haur besoetakoa<\/i> liburua ere harribitxia da\u00bb. Mendigurenek ere begirune berezia dio olerkariari: \u00abMiranderen intentzioa, haren poemetan, neurri batean probokazioa zen; azken batean, euskal kultura eta literaturako giroa oso elizkoia zen. Eta Mirandek begitan hartuta zeuzkan eta gorroto zituen moralistak eta kontserbadoreak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gerora begira, genero erotikoak zer bide hartuko duen ikusteko dago. Oraingoz, literatura erotikoak presentziarik badu Txalapartari esker duela uste du Mendigurenek, baina ez da oso baikor ageri: \u00abIdazleek nolabaiteko prestigioa izan nahi dute, presentzia, komunikabide eta literatur txokoetan. Literatura erotikoa subgenerotzat hartua izan da, eta inork ez du subgeneroko idazletzat klasifikatua izan nahi\u00bb. Elexpuruk ere antzeko iritzia du: \u00abIdazle gehienek izan dute obra erotikoren bat idazteko tentazioa, baina gutxi erortzen dira. Ez omen da arrazoi moralengatik, estetika kontua omen da: deskribapen zehatz eta gordinak ez dira literaturazale mokofinentzat: izen handiko idazlea izan nahi baduzu, eutsi tentazioari\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8211;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>Agurtzane Ormaza. Sexologoa: \u00abSexuarekiko puntu lotsati hori gozagarria izan daiteke\u00bb<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Agurtzane Ormazak 20 urte inguru daramatza sexologo modura lanean. Bilbon du sexologia eta psikologia zentroa. Literatura eta erotikaren inguruan hitz egin digu, baita trilogiaren arrakastaz ere.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Gutxitan lortzen du nobela erotiko batek honek lortu duen bezainbesteko arrakasta.<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Han eta hemen irakurri ditut kritikak, baina ez dakit zehatz zer pasarte dituen liburuak. Oro har, baina, uste dut emakumeentzako idatzitako literatura erotikoa gero eta arrakastatsuagoa dela, bi arrazoigatik. Batetik, emakumeok gero eta gehiago berba egiten dugulako horren inguruan, gero eta gehiago bilatzen ditugu halako liburuak eta gero eta informazio gehiago pasatzen diogu elkarri. Bestetik, esango nuke literatura honek oso merkatu handia duela: bertan lan egiten dutenek badakite emakumeok irakurle amorratuak garela eta horrelako literaturan murgiltzea asko gustatzen zaigula.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Zure ustez, zer dela-eta gustatzen zaie hainbeste emakumeei literatura erotikoa?<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bide desberdinetatik sartzen gara gizon eta emakumeok erotikara. Ikerketa batzuek diote gizonezkoak modu bisualetik sartzen direla erotikara \u2014hau guztia orokortzea da; beraz, datuok oso kontuz hartu behar ditugu\u2014. Hala, emakumearen irudia oso landuta dago, gizonezkoentzat kitzikagarria izateko. Baina emakumearen kitzikatzearen eremuan jarri nahi dut arreta: emakumeok sormen eta irudimenarekin gehiago esperimentatzen dugu, eta irakurtzeak parte hartzen du prozesu horretan. Dena eginda ematea baino, nahiago dugu kontatzen digutenetik abiatuta fotogramak sortzea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Zer bilatzen dugu literatura erotikoan?<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Batzuetan, nik ez dakit zer bilatuko dugulakoan gaude, eta uste dut askotan itxaropen gehiegi izaten dugula literatura erotikoan aurkituko dugunarekin. Batzuek, jarrera jakin batzuen bila joaten dira; beste batzuek, lagunekin hitz egiteko gai bat; beste batzuek, jakin nahiko dute ea zer joera dituen jendeak&#8230; Literatura erotikoa, bestalde, esku bakarrarekin irakurtzekoa da, baina zer gertatzen da? Batzuetan eskuak oso lotuta dauzkagula. Kosta egiten zaigu gure gorputza lasaitzea, bestelako helburu barik. Norberak bere eskuari zein oztopo jartzen dizkion ikusteko modu bat izan daiteke, ea zelan kostatzen zaidan irakurtzen dudan hori nire gorputzera, nire fantasiara eramatea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Lotsa ematen digu sexuak?<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Oraindik baietz esango nuke, baina ez nuke guztiz kenduko. Puntu lotsati hori gozagarria izan daiteke, zerbait esaten badizute gorritzea bezala. Nire ustez, gure historia propioarekin lotuta doa, eta ez da ezabatu behar. Ez dadila izan blokeatzen gaituen zerbait, hor hasten baitira arazoak, egin gura dugunari bidea ixten badio. Gehiago edo gutxiago, guztioi kostatzen zaigu gure intimitateaz hitz egitea. Baina besteekin partekatu nahi ez dugulako izan dadila, eta ez lotsa ematen digulako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Zer-nolako ekarpena egin diezaioke literatura erotikoak gizarteari?<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Literaturak, oro har, egiten dio ekarpena gizarteari. Idazleak gizartearen barruan daude, eta euren esperientzietatik abiatuz idazten dute. Beraz, nahi eta nahi ez, ekarpenak egiten dituzte: bai pentsatzeko, bai dibertitzeko, bai kitzikatzeko, beste era batzuk ikusteko&#8230; Edozertarako. Luma bakoitzak badu bere modua horretarako. Kontsultan, adibidez, beti erabiltzen dugu literatura, dela lantegiak egiteko, dela hitzaldiak antolatzeko. Literatura beti da baliabide on bat geure barrenari buruz gogoeta egiteko eta bidea emateko gure pasio batzuei, adibidez. Irakurle bakoitzaren ikuspuntua garrantzitsua da: non dagoen bakoitza eta nora joan nahi duen. Liburu batzuekin besteekin baino errazagoa izango da hori, edo, agian, nire pentsaera kolokan jar dezakete.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maialen Unanue \/ 2013-02-06 \/ 1464 hitz &#8216;Fifty Shades of Grey&#8217; trilogiaren arrakastak lehen planora ekarri du literatura erotikoa. Euskaraz ere irakur daiteke literatura mota hori, batez ere Txalapartaren Literotura sailari esker.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[792,3,962,5082,548],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2244"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2244"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2244\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2287,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2244\/revisions\/2287"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2244"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2244"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2244"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}