{"id":2247,"date":"2013-02-08T08:56:33","date_gmt":"2013-02-08T08:56:33","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=2247"},"modified":"2013-02-08T08:56:33","modified_gmt":"2013-02-08T08:56:33","slug":"isilpetik-agertokira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/02\/isilpetik-agertokira\/","title":{"rendered":"Isilpetik agertokira"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2013-02-07\/024\/001\/isilpetik_agertokira.htm\" target=\"_blank\">Aitziber Laskibar Lizarribar \/ 2013-02-07 \/ 1.559 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Euskal gatazkak eragindako ondorioei eta aterabideari buruz ikus-entzunezko asko plazaratu dira azkenaldian. \u00abEz da kasualitatea\u00bb, diote egileek.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Momentua da. Orain arte isilpean izandako minak askatzeko garaia. Bizipenak elkarri kontatu eta elkarri entzutekoa. Bata bestearengana hurbiltzen saiatzekoa. Bestearen sufrimendua ere ulertzekoa. Euskal gatazka gainditzeari begira, herritarrak protagonista bihurtzeko garaia da, euskal auziarekin lotutako hainbat ikuspuntu ikus-entzunekoen bidez azalaraztera murgildu diren zuzendarien hitzetan. Elkarbizitzarako lehen urratsak egiteko premiak eraman ditu gatazkaren ondorioei, muinari eta konponbideari buruzko ikus-entzunekoak egitera, egileen beraien esanetan, eta egia desberdinak plazaratu beharra da azkenaldian horrenbeste dokumental sortu izanaren arrazoia. \u00abEz da kasualitatea\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Su txikian<\/i> antzerkiaren, <i>Barrura begiratzeko leihoak<\/i>, <i>Hablan los ojos<\/i>, <i>Mariposas en el hierro<\/i> eta <i>Memorias de un conspirador<\/i> dokumentalen, eta <i>Gazta zati bat<\/i> filmaren zuzendariekin izan da BERRIA. Baita ikus-entzuneko horietako gehienak bilduta Eraikiz zikloa antolatu duen Errenteriako Udaleko buruarekin ere: Galder Perezekin, Josu Martinezekin, Gorka Espiaurekin, Bertha Gaztelumendirekin, Angel Amigorekin, Jon Maiarekin eta Julen Mendozarekin. \u00abEz da kasualitatea horrenbeste film orain sortu izana\u00bb, diote guztiek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Bukaera, hasiera, jarraipena<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herria gaur egun dagoen garaia aipatzen dute denek loraldi horren arrazoi gisa. \u00abIraganaren eta geroaren arteko banaketa unean gaude\u00bb, dio Galder Perezek. \u00abGertaera handi asko\u00bb izan direla ohartarazi du, ETAk jardun armatua behin betiko amaitu izana zein Aieteko Konferentzia mugarri nagusitzat jarrita. \u00abBukaera bat egon da, hasiera bat izan da, eta jarraipen bat du, ordura artekoa hautsi duena\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abEz da hamarkadatan iraun duen sokaren beste etapa bat gehiago\u00bb, azaltzen du Jon Maiak egungo egoera; \u00abbeste parametro batzuez ari gara. Gatazkaren blokeo egoera ziklikotik atera gara\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abEgoera aldatzera joan den bakoitzean agertu dira halako fenomenoak\u00bb, Josu Martinezen esanetan. Trantsizio garaiarekin alderatu du egoera, orduan ere egoera politiko eta sozialarekin lotutako dokumental eta film mordoa sortu zirela gogoratuta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Adibide bera jarri du Angel Amigok: \u00abTrantsizio hasieran zinema asko egin zen, nahiz eta orduan zinema historikoa zen gehiago; historia ukatua izan genuen, eta mundu guztiak kontatu nahi zuen ordura arte existitzen ez zen historia\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kontatzeko \u00abbeharra\u00bb dagoela dio Bertha Gaztelumendik; \u00abpartekatzeko premia\u00bb duela gizarteak. Egoera politikoa irauli izanak \u00abgauzak aldatzeko gogoa\u00bb eragin duela iruditzen zaio, eta horixe erakutsi duela halako dokumentalek herritarren artean izan duen harrera onak ere: \u00abgiro berriak beharra eta desioa piztu du, eta jendea harrapatu du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gorka Espiauren iritziz, \u00abgauzak beste era batean kontatzeko beharrak\u00bb sortu ditu bizipen pertsonaletatik abiatutako dokumentalak, eta horretan zerikusi zuzena du hedabide handiek ikuspegi batzuk isilarazi izanak. Oraindik ere \u00abkontakizun bakarra inposatu\u00bb nahi dutela dio, eta horren adibidetzat du EITBren jarrera. Alde guztietako biktimak aurrez aurre jarri eta batak bestearen mina ulertuta elkarrengana gerturatzeko esperientzia telebista publikoan plazaratzeari uko egin zion ETBk. Herri dinamikari eutsita, herriz herri erakutsi du dokumentala Espiauk.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Antzeko zerbait gertatu zaie Martinezen eta Amigoren lanei, baina Donostiako Zinemaldiarekin. <i>Barrura begirako leihoak<\/i> \u2014bost euskal presoren bizipenak jasotzen ditu\u2014 zinemaldian proiektatzeari uko egin zioten azken unean, Espainiako Barne Ministroak filma jo-puntuan jarri ostean. Donostiako Udalak dokumentala diruz lagunduko zuela-eta, Bildu legez kanporatuko zuen mehatxua egin zuen. Herritarren ekarpenetik jaso zuen azkenean lana ordaintzeko dirua filmak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Amigoren <i>Memorias de un conspirador<\/i> dokumentalak bake prozesuaren abiapuntutzat jotzen diren elkarrizketak ditu oinarrian bere protagonista nagusietako baten ahotik: Jesus Egigurenek Arnaldo Otegirekin bake beharraz mintzatzen hasi zenetik izandako esperientzia kontatzen du lehen pertsonan, bizipen horiek eragin dizkioten uste eta sentipenak jasota. Hori ere argitara ez eramatea erabaki zuen zinemaldiak. Herrietan antolatutako saioetan aritu da bere lana erakusten Amigo.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Tabu, debeku eta borrokak<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Martinezek argi du: oraindik zenbait gai azaltzeko modu batzuk \u00abtabu\u00bb dira. Hala ere, herritarrak agintarien aurretik daudela dio; urratsak egiteko prestasuna badutela, nahiz eta oraindik \u00abaurreiritziak\u00bb handiegiak direla iruditzen zaion. Edozein kasutan, azkenaldian plazaratutako dokumentalek erakutsi dute, Martinezen hitzetan, \u00abbata bestea aitortzeko prest\u00bb dagoela. Salatu du ez ETBn eta ez Donostiako zinemaldian ez dela hori gertatu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izan ere, debeku horien atzean hegemonia gorde nahia dagoela uste du: \u00abSeme-alabei zein historia geratuko zaien\u00bb erabakitzea. Talde sozial eta politikoen artean \u00abkontakizunaren hegemonia\u00bb izateko borroka handi bat dagoela dio, eta diskurtsoetako bat estaltzen jarraitzen dela oraindik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dokumental politikoak egiten duela hogei urte hasi zen Amigo, eta antzeko interpretazioa egin du: \u00abJasoa geratzen ez den kontakizuna ez da existituko etorkizunean\u00bb. Gabezia handiak ikusten ditu oraindik. Milaka pasarte eta bizipen kontatu gabe daudela ohartarazi du. Ahalik eta dokumental gehien egin behar direla, lehenbailehen. 36ko gerrako testigantzak betiko galtzen ari direla jarri du adibide, garai hartan bizi izan zirenak hiltzen ari baitira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>&#8216;Braveheart&#8217; baten ametsa<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Perezek beste film mota baten falta sumatzen du; ikuslearentzat erakargarriago izango diren eta film itxura izango duten fikziozkoak; \u00aboso periodistikoak dira oraindik egiten direnak; gehiegi\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Maiak euskal gatazkaren inguruko \u00abfilm handien falta\u00bb sumatu du. Mel Gibson aktorea protagonista izan zuen <i>Braveheart<\/i> filmari inbidiaz begiratzen dio: \u00abFuntsezkoa izan zen Eskoziarentzat, bere gatazka mundu osoan zabaldu zelako\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Badaki ez dela erraza halakorik lortzea. Euskal Herrian antzeko zerbait sortzeko industriarik ez dagoela arrazoitu du; \u00abestaturik gabeko hizkuntza gutxitu bat dugu, gainera&#8230;\u00bb. Baina \u00abhalakoetarako garai egokia\u00bb zabaltzen ari dela dio, eta \u00abuste baino lehen\u00bb etorriko direla horiek ere.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Hausnarketarako baliabidea<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herriko gatazkari buruz egiten ari diren dokumentalak ere baliagarriak dira, elkarrizketatu guztien ustez. Bat egin dute filmen emariaren betebeharrari buruz. Guztiek erabili dute \u00abhausnarketa\u00bb hitza.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abGarai berezi batean bizi gara, erreflexioa egiteko garaia da, eta dokumentalak badu hori beste patxada batez egiteko gaitasuna\u00bb, azaldu du Espiauk. Uneotan \u00ab\u00f1abardura\u00bb guztiak biltzeak berebiziko garrantzia duela ohartarazi du; \u00abikuspuntu desberdinak plazaratu behar dira, xehetasunekin\u00bb. Hausnarketa pertsonalei heltzea eta horietako bakoitza- ren alde humanoa jorratzea premiazkotzat du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hedabideek ez dutela horretarako esparrurik eskaintzen adierazi du, eta nagusiak \u00abnarratiba bakar bat ezartzeko ahaleginetan\u00bb murgilduta daudela gainera. \u00abKomunikabide nagusiek narratiba bakar bat inposatzen saiatzen jarraitzen badute, ez da posible izango benetako adiskidetze prozesu bat martxan jartzea\u00bb, ohartarazi du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abBakoitzak barruan duena erakusteko eta hausnarketa sustatzeko\u00bb dira beharrezko eta baliagarri halako dokumentalak, Amigoren ustez; baita Perezen ustez ere. \u00abHerri honetan gorreria eta itsukeria handia izan dugu; ez diogu begiratu aldamenean dagoenari zer gertatzen zaion edo zer sentitzen duen. Baina denok elkarrekin bizi behar dugu, eta itsukeria hori hautsi egin behar da\u00bb. Hortaz, gatazkaren inguruan egiten ari diren film eta antzerkiek horren gainean gogoeta egiteko aukera ematen dutela dio. \u00abEz da ondorioak emateko garaia; hausnartzeko garaia da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Arteak aukera hori ematen duela azaldu dute elkarrizketatuek. Maiaren ustez, \u00abpolitikak ez du politikarien esku soilik egon behar\u00bb, garrantzitsuegia baita horretarako. Hortaz, politikari eta instituzioei guztien etorkizuna baldintzatzen duten horrenbeste gai delegatu ordez, gizarteak berak bere historiaren eta etorkizunaren protagonista bihurtu behar duela iruditzen zaio. Hargatik plazaratzen dizkiote bestelako gogoetak kultur eragileek gizarteari. \u00abHerritarrek ez dute bide askorik parte hartzeko, eta horretarako baliabideak eskaini behar zaizkio\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta lan horretan kulturak zeregin handia duela deritzo: \u00abGatazkari buruz aritzean, beharrezkoa da ikuspegi humanista kulturala. Kultura da nola gauden elkarrekin, nola harremantzen, komunikatzen garen; kulturarik gabe ez dago ez herri bat eraikitzerik, ez elkarrizketatzerik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beraz, herritarren parte hartzerako tresna gisa egin du <i>Gazta zati bat<\/i> dokumentala Maiak, autodeterminazio eskubideari buruz; \u00abherritarren lidergoa\u00bb aldarrikatzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gaztelumendik kezka bati erantzun nahian ekin dio filma egiteari: \u00abBenetako bakea nahi badugu, indarkeriez hitz egin behar da; ez dago indarkeria bakarra, eta guztiak hartu behar dira aintzat\u00bb. Horregatik sentitu zuen \u00abbakeaz eta emakumeaz\u00bb hitz egiteko premia. \u00abEmakumeen parte hartzea ezinbestekoa da; ezin da alboan utzi\u00bb, dio. \u00abGatazken ebazpenetan gauza asko alboratzen dira, eta aurrera begira jarri nahi badugu, gizarte hobeago baterako osagai guztiak hartu behar dira kontuan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Mota askotako indarkerien biktima izan diren emakumeen kontakizunak bildu, eta harro dago jaso duenaz: \u00abBiktimak izan arren, mina indar bihurtzeko gai izan dira; bestelako harreman bat lantzeko\u00bb. Esperientzia latzei buelta eman dieten emakume horiengandik ikasteko asko dagoela adierazi du <i>Mariposas en el hierro<\/i> filmaren zuzendariak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Errenteriako froga<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Halako sormen lanak herritarrentzako baliabidea direla esan dute egile guztiek, eta Julen Mendoza Errenteriako alkatearen hitzetan, hala direla frogatua geratu da bera buru duen udalak egin duen proiektuan. Saio berritzaile bat egin du udalak, helburu argi batekin: adiskidetze, konponbide eta bakerako bidean \u00aburrats txiki bat\u00bb egitea. Gatazkaren alde desberdinak jorratzen dituen lau film eta antzerki bat \u00abaitzakiatzat\u00bb hartu, eta ziklo bat antolatu du: Eraikiz. Ikus-entzunekoak herritarren aurrean erakutsi, protagonistak bertara eraman, eta hausnarketa zein eztabaidaguneak ireki ditu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Itzelezko arrakasta lortu du egitasmoak. Zinema aretoa lepo bete du emanaldi guztietan; kultura politiko denetako herritarrak elkarren ondoan eseri ditu, baita alde guztietako biktimak eta politikariak ere. Areago, udaleko alderdi guztiek antolatu dute egitasmoa, elkarlanean: Bilduk, PSEk, EAJk, PPk eta Ezker Anitzak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zikloa ez dela \u00abkasualitatez\u00bb sortu aitortu du alkateak; \u00abbeste garai batean ezinezkoa\u00bb izango litzatekeela, eta lan handia duela atzean. Harro dago lortutakoaz: \u00abElkar ezin ikusi egon direnek elkarrekin hausnartu dute\u00bb. Eta horixe nahi zuen; herritarrei elkarrengana hurbiltzeko tresna bat eskaintzea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ikus-entzunekoen emanaldiak hartarako baliabide ezin hobeak direla dio, \u00abez duelako eskatzen filmetan ateratzen dena partekatzea\u00bb. Josu Martinezek ere \u00abarteak bizikidetzan laguntzeko duen gaitasuna\u00bb goratu du, eta Galder Perezek halako \u00abtopaguneak\u00bb herriz herri egitearen egokitasuna aipatu ditu. \u00abEredugarria\u00bb iruditu zaio proiektua Bertha Gaztelumendiri: \u00abPosible dela erakutsi du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Errenteriako alkateak, arrakasta ikusita, zikloa egonkortzeko asmoa plazaratu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;-<br \/>\n<strong>\u00a0Zinema, gatazken berri mundu osoan emateko bide eraginkorra<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abZure herriko gatazka munduan ezagutu dadin nahi baduzu, egizu film handi bat, superprodukzio bat\u00bb. Gero eta indar handiagoz zabaltzen ari den ustea da. Gehiegikeria izan daiteke baieztapena, baina ez da ezerezetik sortutakoa. <i>Braveheart<\/i> da frogarik garbiena. Eskoziari buruz ordura arte zegoen ezagutza zein interesa eta ordutik aurrerakoa ez da bera. Areago, Eskoziaren beraren bide politikoa aldatu duela diote askok.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ipar Irlandako gatazkaren berriemaile kutuna ere izan da zinema: <i>In the name of the father<\/i> (Aitaren izenean) edo <i>Bloody sunday<\/i> dira aipagarrienak, beste film askoren artean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hegoafrikari zein arrazakeriari lotutako borrokak <i>The color purple<\/i> (Purpura kolorea), <i>The Mississippi burning<\/i> (Mississippi sutan) edo <i>Invictus<\/i> filmek zabaldu dituzte munduan, besteak beste.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitziber Laskibar Lizarribar \/ 2013-02-07 \/ 1.559 hitz Euskal gatazkak eragindako ondorioei eta aterabideari buruz ikus-entzunezko asko plazaratu dira azkenaldian. \u00abEz da kasualitatea\u00bb, diote egileek.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,65],"tags":[792,966,3,5083],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2247"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2247"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2247\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2288,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2247\/revisions\/2288"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2247"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2247"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2247"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}