{"id":2472,"date":"2013-02-18T10:57:14","date_gmt":"2013-02-18T10:57:14","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=2472"},"modified":"2013-02-18T10:57:14","modified_gmt":"2013-02-18T10:57:14","slug":"memoria-aztertzeko-fikzioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/02\/memoria-aztertzeko-fikzioa\/","title":{"rendered":"Memoria aztertzeko, fikzioa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-02-16\/032\/001\/memoria_aztertzeko_fikzioa.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2013-02-16 \/ 549 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Gatazken lorratzak&#8217; liburu kolektiboak 1936ko gerraz eta euskal gatazkaz mintzo diren narrazioak ditu hizpide.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Amaia Serrano Mariezkurrenak uste du memoriaren gaia, \u00abeta are memoria kolektiboarena\u00bb, esparru askotan ikertu dela. Filosofian, historian, soziologian&#8230; \u00abGu, berriz, fikzioa aztertuta heldu gara horra\u00bb. <i>Gatazken lorratzak. Euskal arazoen isla narratiban 1936tik gaurdaino<\/i> liburu kolektiboaren jardunaz mintzo da. Iragan hurbileko eta urrunagoko bi garai hizpide izan dituzten narrazioei heldu diete lana ontzeko: \u00ab1936ko gerraz eta euskal gatazkaz dihardutenei, alegia\u00bb. Serranok berak eta Jon Kortazarrek koordinatu dute Utriusque Vasconiae argitaletxeak <i>Kritika literarioa<\/i> sailaren barruan plazaratutako 22. alea, eta koordinatzaileez gain, Ur Apalategi, Manu Lopez Gaseni, Ibon Ega\u00f1a, Xabier Etxaniz eta Alvaro Rabelli kritikari literarioek idatzi dituzte artikuluak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuan \u00abhainbat ikuspuntu eta iritzi\u00bb biltzen dituen hausnarketa bilduma horrekin euskal kritikan zegoen \u00abhutsune bat\u00bb bete dutela uste du Serranok, \u00abnahiz eta oraindik gauza asko dauden aztertzeko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hasierako asmoa zen 1936ko gerrari buruz hitz egiten zuen narraziogintza \u00absoilik\u00bb aztertzea. Baina jabetu ziren euskal gatazkaz aritzen diren eleberri eta ipuin liburuak ere ikertu behar zirela, irakurleari ikuspuntu zabalago bat eman ahal izateko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horretarako, sei artikulu ekarri dituzte liburura. \u00abAurreneko hirurek euskal narratibaren alderdi bat hartzen dute, bere osotasunean azaltzeko alderdi hori. Eta beste hirurak obra jakin batzuen inguruko hausnarketak dira\u00bb, azaldu zuen Serranok, atzo Donostian egindako aurkezpenean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aurreneko artikuluan, Kortazarrek euskal literaturan 1936ko gerrak nola eragin duen azaltzen du, gerraren beraren garaitik gaur egun arte. \u00abHastapeneko saiakera horrek garai batetik bestera idazle belaunaldiak gerraz nola mintzatu diren ikusteko aukera ematen du\u00bb, nabarmendu zuen Serranok. Bigarrenean, Etxanizek eta Lopez Gasenik haur eta gazte literaturan gaia nola jorratu den erakusten dute. Ega\u00f1ak, berriz, euskal gatazkak euskal narratiban zein presentzia duen erakutsi du, hirugarren artikuluan. \u00abBesteak beste, nortasunaren, etikaren eta moralaren edo engaiamenduaren inguruan literaturak bultzatutako gogoeta agerian utziz\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Serranoren iritziz, \u00abikuspuntu orokorreko\u00bb hiru gogoeta horiek euskarazko literatur kritikan gai horren inguruan egindako lehendabizikoak dira, \u00abhorrek berekin dakarren erantzukizunarekin, noski\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Obra jakin bat aztertzen duten hiru artikuluetako aurrenekoa Ur Apalategik idatzi du. Memoriaz aritzean \u00abezinbestean\u00bb aipatu beharreko Ramon Saizarbitoriaren <i>Gudari zaharren gerra galdua<\/i> (2000) aukeratu du. Euskal literatur sistemari buruzko \u00abkontakizun metaliterariotzat\u00bb har daiteke narrazio hori, koordinatzailearen ustez. Rabellik Inazio Mujika Iraolaren <i>Gerezi denbora<\/i> (1999) du mintzagai. \u00abObra horren garrantzia bikoitza da. Batetik, garai hartako autobiografia edo narrazio epikoetatik urruntzen den lehena delako; bestetik, anarkistak egiten dituelako protagonista, eta ordura arte ezohikoa zen hori\u00bb. Azken artikuluan, berriz, Serranok Jokin Mu\u00f1ozen <i>Antzararen bidea<\/i> (2007) eleberriaren \u00abinterpretazio proposamena\u00bb egin du, \u00abbertan gatazken gomutak arakatu eta, besteak beste, pertsonaiek noiz, non, nola eta zergatik eta zertarako gogoratzen duten aztertuz\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Literaturan 1936ko gerra eta euskal gatazka interesgune bihurtzea hainbat gertaeraren ondorio izan daitekeela pentsatzen du Serranok. \u00abAdituek diotenari so eginez\u00bb, bi arrazoi gailentzen dira, haren ustez. \u00abSantos Julia historialariak dio etorkizun posible bat lortzeko zailtasuna dela. Tzvetan Todorov bulgariarraren iritziz, berriz, lehenaldian mintzatzeak orainaldiko kezkak aienatzea dakar\u00bb. Horren ondorioetako bat da \u00ablehenaldia hain present dugun honetan\u00bb narrazioak asko ugaritu direla: \u00abBai errealitate ontologikoari dagozkionak, baita fikzioari dagozkionak ere\u00bb. Beraz, \u00abistorioak birsortzeari eta iraganeko gertaerak interpretatzeari\u00bb ekin zaio.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Orain \u00abhiru bat hamarkada\u00bb hasi zen gerren inguruko memoria literaturan aztertzen, Serranok azaldu zuenez. \u00abEuskaraz, aldiz, lan bakan eta soil batzuk baino ez ditugu\u00bb. Hori bai, uste du egin direla 1936ko gerra eta euskal gatazka lotzen dituzten literatur lanak. Mu\u00f1ozena, Saizarbitoriaren <i>Hamaika pauso<\/i> (1995), <i>Ehun metro<\/i> (1975) eta <i>Martutene<\/i> (2012), Bernardo Atxagaren <i>Soinujolearen semea<\/i> (2003), eta Harkaitz Canoren <i>Twist<\/i> (2011).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2013-02-16 \/ 549 hitz &#8216;Gatazken lorratzak&#8217; liburu kolektiboak 1936ko gerraz eta euskal gatazkaz mintzo diren narrazioak ditu hizpide.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14,46],"tags":[792,1047,3,1048,5073,5082,1049],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2472"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2472"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2472\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2496,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2472\/revisions\/2496"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2472"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2472"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2472"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}