{"id":2814,"date":"2013-02-27T09:44:17","date_gmt":"2013-02-27T09:44:17","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=2814"},"modified":"2013-02-27T09:44:17","modified_gmt":"2013-02-27T09:44:17","slug":"tolstoiren-ikuspuntutik-abiatuta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/02\/tolstoiren-ikuspuntutik-abiatuta\/","title":{"rendered":"Tolstoiren ikuspuntutik abiatuta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-02-27\/033\/001\/tolstoiren_ikuspuntutik_abiatuta.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2013-02-27 \/\u00a0 770 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Zer da artea?&#8217; saiakera euskaratu, eta Atxaga, Cano eta Ega\u00f1aren iritziekin osatu du Aritz Gorrotxategik.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Eleberrigintza unibertsalaren historiako monumentutzat jotzen dituzte aditu askok <i>Ana Karenina<\/i> eta <i>Gerra eta bakea<\/i>, baina bi nobela horiek gaitzetsi eta arte faltsuaren adibidetzat jo zituen egileak, Lev Tolstoi idazle errusiarrak (Iasnaia Poliana, 1828-Astapovo, 1910), bere bizitzako azken urteetan, garai hartan kanonikotzat eta eztabaidaezintzat hartu ohi ziren hainbat sortzaile askoren lanak bezala: Shakespeare, Goethe, Dante, Beethoven, Baudelaire, Wagner, Verlaine\u2026 1896an plazaratu zituen iritzi horiek Tolstoik, <i>Zer da artea?<\/i> saiakeran. Irakurri zuen lehen alditik, oso interesgarria iritzi izan dio obra horri Aritz Gorrotxategik (Donostia, 1975), eta, orain, liburuaren zati hautatuak euskaratuta eman ditu <i>Zer da artea?<\/i> liburuan (Meettok), bi gehigarri erantsita: Gorrotxategik berak idatzitako sarrera eta Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano eta Andoni Ega\u00f1ak Tolstoiren liburua oinarri hartuta egindako solasaldi luze baten transkripzioa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuaren sarreran, \u00abTolstoiren krisia\u00bb esplikatu du Gorrotxategik. \u00abTolstoiren saiakeran dauden tesiak ulertzeko, ulertu behar dugu zergatik iristen den Tolstoi tesi horietara\u00bb, Gorrotxategiren ustez; hots, zergatik iristen den hala berak idatzitako eleberriak nola kanonikotzat jotzen diren sortzaileen obra laudatuak gaitzestera. \u00abHalako batean, dena zuenean \u2014ospe literarioa, bizitzeko bezainbeste diru eta gehiago, familia bat, seme-alabak, maitasuna\u2026\u2014 , bizitzaren zentzuaz hasi zen galdezka. Ahalegin horretan, mundu arrazionala alde batera utzi, eta fedean aurkitu zuen benetakotasuna; baina Tolstoiren fedea berezia da, orduko eliza ortodoxoaren agintariekin ere arazoak izan baitzituen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gaztelaniatik eta frantsesetik euskaratu du Tolstoiren saiakera Gorrotxategik. Itzulpenak ez du testu osoa jasotzen, baina ez da zati batzuen itzulpen soila ere, Gorrotxategik argitu duenez soilik errepikakorrak edo interes gutxikoak iruditu zaizkion pasarteak utzi baititu liburutik kanpo. \u00abLaburbilduta baino gehiago, kondentsatuta dago testua. Egilearen ideia garrantzitsuenak jasota daude\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburua argitaratu zenetik 110 urte baino gehiago pasatu diren arren, han aipatutako kontu asko \u00abindarrean\u00bb daudela uste du Gorrotxategik. \u00abTolstoiren tesi nagusia da artea sentimendu baten transmisioa dela. Artelantzat jotzen den zerbait izan daiteke harrigarria, entretenigarria, poetikoa, baina ez da artea izango, artefaktua baizik, ez baldin badu benetan bizi izandako sentimendu bat transmititzen. Horren ondorioz, artea ezin da esplikatu. Artea, edo sentitzen da edo ez da sentitzen. Eta artea esplikatzen hasten bagara, Tolstoiren ustez, porrot bat da, ez dugulako sentitu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Gizakiak lotzeko, senidetzeko <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Arteari \u00aberlijio kontzientzia\u00bb eskatzen zion Tolstoik. \u00abGaur egun erlijio kontzientzia aipatzea oso gauza antigoalekoa dirudi, baina nik ulertzen dut erlijio kontzientzia horren atzean espiritualtasuna edo halako sakontasun bat dagoela\u00bb, azaldu du Gorrotxategik. \u00abArte onaren funtsezko ideia da senidetasuna. Tolstoik dio artea munduan dauden beste baliabide batzuk bezain garrantzitsua dela gizakiak lotzeko, senidetzeko. Ez bagaitu senidetzen, ez bagaitu gizatiarrago egiten, eta ez bagaitu bestearen lekuan jartzen, arteak ez du baliorik, faltsua da, Tolstoiren iritziz\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuaren amaierako atalak Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano eta Andoni Ega\u00f1ak Gorrotxategik itzulitako liburua irakurri ondoren eta Gorrotxategi bera moderatzaile zutela egin zuten solasaldiaren transkripzioa jasotzen du. Tolstoiren gogaide ageri dira hainbat kontutan Atxaga, Cano eta Ega\u00f1a, baina ez guztietan. Adibidez, Canok ez du uste, Tolstoik hala badio ere, originaltasuna nahitaezko balioa denik artearentzat, eta egungo artista \u00abgustu oneko kleptomanoa\u00bb izan daitekeelakoan dago, David Foster Wallacek esan zuen moduan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8211;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>Solasaldiko pasarte batzuk<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Andoni Ega\u00f1a, b<\/b>ertsolaria<i>: <\/i>\u00abSentsazionalitatea kritikatzen du Tolstoik\u00bb<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Esango nuke gaur egun ere zer pentsatua ematen duten gauza asko esaten dituela Tolstoik. Adibidez, kristautasunaren aipamen behin eta berrizko hori harrigarria egiten zaigu, baina, agian, kristautasuna jartzen duen tokian espiritualitatea, kontzientzia, etika jarrita\u2026 [&#8230;] Egia da, baita ere, nahiko kritikoa dela azken hamabost-hogei urtean eta, batez ere, publizitate mundutik etorri zaigun sentsazionalitate horrekin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bernardo Atxaga, idazlea: \u00abHitler eta beretarrak ere utopia bat ziren\u00bb<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Oraindik badago utopian sinesten duen jende asko, eta ez naiz ari orain sentimendu positiboei buruz. Esate baterako, ezin dut autoritatez esan, bakarrik esan dezaket liburu bat irakurri dudala horri buruz, Neocon mugimenduari buruz, hain zuzen. Mugimendu honen sorreran, ideia utopiko bat dago. Desastre bat izan da 60etako hippyen mugimendua\u2026 Zeren hau kaos bat da, eta mundua pikutara doa. Neoconak esaten du, \u00abbueno, hau aldatu beharra dago. Mundu hau kaosa da, ezin gara kupitu pobreekin\u00bb. Hori entzutean, izugarri harrituta gelditu nintzen. Hor badago pare bat liburu Neoconek egindako teorizazioaz. Honekin bakarrik esan nahi dut askotan utopia esaten dugunean zintzotasunean pentsatzen dugula, eta batzuetan ez da horrela edo ez da gertatzen. <i>El Poeta<\/i> deitzen zioten Hitlerri beretarrek. Haiek ere utopia bat ziren: \u00abkendu juduak, zein nazkagarriak diren, zikinak dira\u2026\u00bb. Alegia, indar handia dutela ideiek. Tolstoiren liburuak hori planteatzen du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Harkaitz Cano, idazlea: \u00abGaur egun, &#8216;esfortzua&#8217; oso gaizki ikusia dago\u00bb<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Autokontsumo gogo-ase baten sintomak ere ematen dira\u2026 Eguneroko gauza banalen heroizazio hori lehen aipatu dugun artea egiteko tresnen demokratizazioarekin lotuta dago: positiboa da tresnak denon esku izatea, zalantzarik ez, baina ez da berez nahikoa. Eta une batean, Tolstoik \u00abesfortzua\u00bb aipatzen du, gaur egun oso gaizki ikusita dagoena, bai eskolan, bai artea egin edo interpretatu behar den unean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2013-02-27 \/\u00a0 770 hitz &#8216;Zer da artea?&#8217; saiakera euskaratu, eta Atxaga, Cano eta Ega\u00f1aren iritziekin osatu du Aritz Gorrotxategik.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[1167,456,1168,241,539,58,667,5073],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2814"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2814"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2814\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2829,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2814\/revisions\/2829"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2814"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2814"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2814"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}