{"id":3365,"date":"2013-03-13T07:52:06","date_gmt":"2013-03-13T07:52:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=3365"},"modified":"2013-03-13T07:52:06","modified_gmt":"2013-03-13T07:52:06","slug":"jazarpenak-ez-du-etenik-izan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/03\/jazarpenak-ez-du-etenik-izan\/","title":{"rendered":"Jazarpenak ez du etenik izan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/euskalherria\/2013-03-12\/020\/001\/jazarpenak_ez_du_etenik_izan.htm\" target=\"_blank\">Garikoitz Goikoetxea \/ 2013-03-12 \/ 1.273 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>\u00abIgoera asaldagarria\u00bb izan du jazarpena pairatzen duten ikasleen kopuruak, eremu horretako elkarteen arabera. ISEIren azken ikerketan, 11 urterekin %21ek esan dute erasoak jasan dituztela. Inoizko zenbakirik handiena da.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Irainak etengabekoak ziren, eta mehatxuak, eta erasoak. Iseka egiten zioten hasieran; kolpeak hasi ziren gero. Uda ostean, ikasturteko lehen egunean ekin zioten erasotzeari; kolpeka eta irainka hartu zuten gelan. Hurrengo egunean, baloi batekin joka ibili zuten, erdian hartuta. Eskolara joateari utzi zion, inork bere alde egiten ez zuela ikusita. Egun batzuetara itzuli zen, egoera bideratu zelakoan. Ez zuen irtenbiderik ikusi, ordea. Goizaldera, etxetik atera, eta bere burua bota zuen Hondarribiko harresitik. Jokin Zeberio. 2004. Igaro dira urteak. Kasuak ez dira amaitu, ordea. \u00abIgoera asaldagarria\u00bb izan da azken asteetan, alor horretan ari diren taldeen arabera. EAEko Fiskaltzak ere baieztatu du \u00abetenik gabe\u00bb jasotzen ari dela salaketak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Bullying<\/i>. Hitza bera ere ezagun egin zuen Zeberioren suizidioak. Gizartearen aurrean izen-abizenak jarri zizkion ehunka ikasle jasaten ari ziren egoerari. \u00abIraultza zetorrela zirudien, guztia aztertuko zela. Zain geunden. Elkartea eratu genuenean, jende mordoa hasi zitzaigun deika. Zerbait ondo ez zela egin ikusi genuen\u00bb. Zeberio hil eta gero erakundeek izandako jokabidearekin oso kritiko azaldu da Encarna Garcia, ACAE eskola jazarpenaren aurkako Espainiako taldeko presidentea. \u00abEz dute ezer egin\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Datuek diote kezkatzekoa dela egoera. ISEI Irakats-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak iaz egin zuen ikerketa bat jazarpenari buruz. Honatx: LH Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, 11-12 urterekin, estudianteen %21ek aitortu zuten noizbait jasan dituztela tratu txarrak; gisa horretako ikerketetan, iazkoa da, hain zuzen ere, kopururik handiena. 2005ean, %17,7 ikaslek jakinarazi zuten jazarri egin zietela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Adinak gora egin ahala txikiagoa da jazarpena, edo gutxiagok aitortzen dute jasan dutela. DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleen %14,6k adierazi dute <i>bullying<\/i>-a jasan dutela. Ehunekoa igo da DBHn ere: %11,9 ziren 2005ean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Argi dute, hala ere, azaleratzen ez diren kasu asko daudela. \u00abGenero indarkeriarekin gertatzen den bezala, sinetsita nago salatzen diren kasuak baino gehiago badaudela\u00bb. Salaketaren gorakadarik ez dute sumatu auzitegian, baina \u00abetenik gabeko jarioa\u00bb izaten ari direla azaldu du Juan Kalparsorok, EAEko fiskal nagusiak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Salaketa batzuen berri hedabideetan eman dute azken asteetan. Horrek deiak gehitzen dituela onartu du Garciak, baina azaldu du Hegoaldetik \u00abetengabe\u00bb izaten dituztela berriak. \u00abEzin azalduzkoa da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zail da ulertzen. Inguruko herrialdeekin konparatuta Euskal Herrian sentsibilizazio handia baitago <i>bullying<\/i>-aren inguruan, Zeberioren suizidioa dela eta. \u00abZikloka joaten da, ordea. Kasu hark eztanda eragin zuen, alarma sozial handia. Ez nuke esango ahaztu egin dugunik, baina tarteka gogoratzea beharrezkoa da\u00bb, dio Kalparsorok. \u00abLarria da eskola batzuetan gertatzen ari dena. Eta ez soilik eskoletan\u00bb. Kasuak ikastetxetik irteten ari baitira. Garcia: \u00abIkasle batzuei ez diete bizitzen uzten. Irakasleek esku hartu behar dute, erasoak kanpora irten aurretik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aurre egitea zaildu egiten dute, ordea, Internetek eta sare sozialek. ISEIren ikerketan, lehenbiziko aldiz aztertu dute Interneten eta gailu berrien bidez egindako <i>bullying<\/i>-a: LHn, %11,3k aitortu dute jasan dutela; DBHn, %10,3k. <i>EU Kids<\/i> ikerketaren arabera, Europan, 15-16 urterekin, %7k pairatzen dute jazarpena Interneten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Sarean, \u00abarazorik handiena\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abProbabilitate kontua da: gehiago erabiltzen da Internet, gero eta bizitza sozial handiagoa egiten da sarean; beraz, aukera gehiago dago gauza onak eta txarrak gertatzeko\u00bb. Jorge Flores Pantaila Lagunak elkarteko ordezkariak ohartarazi du sareko <i>bullying<\/i>-ari aurre egitea are eta zailagoa dela. \u00abOso azkar joaten da dena hemen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gaztetxoek sarean zer arrisku dituzten aztertzen dihardu Floresek. \u00ab<i>Ziberbullying<\/i>-a da arazorik handiena gaur egun: beste eraso mota batzuek adinako eragina uzten dio biktimari; jasateko aukera handiagoa da; eta zailagoa da gerarazteko\u00bb. Areago, ohartarazi du \u00abdesplazamendu bat\u00bb nabaritzen ari direla, gero eta gazteagoak ari baitira sareko <i>bullying<\/i>-a jasaten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zer gertatzen ari den azaltzeko, gizartearen lasaikeriaz mintzo da Garcia etengabe. \u00abErabat erlaxatzen ari gara. Ez gara ohartzen ume horiek betiko markatuta geratuko direla\u00bb. Gaztetxoak babestu behar direla nabarmendu du Floresek: \u00abMitoa da asko dakitela teknologia berriei buruz. Botoiak sakatzen dakite. Gurasoen eredurik ez, eta parekoengandik ikasten dute\u00bb. Kontua ez da, ordea, sarearekin lotutako dena txartzat jotzea. \u00abHondartzaren gisakoa da: ona da joatea, baina krema ematen ikasi behar da, kasu egin banderei&#8230;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Erasoak zabalduta ere, jatorria eskola dela uste du Kalparsorok, eta neurriak hartzen handik hasi behar dela. \u00abKonplexua da auzia, baina lehenbizi ikastetxera jo behar da <i>bullying<\/i> kasu bat badago. Han ez badute ezer egiten edo kasua oso larria bada, orduan joan beharko litzateke auzitegietara\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Adingabeen legearen pean<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Salaketa gutxi izaten direla azaldu du, nolanahi ere, ACAEko arduradunak. \u00abBeldurra dago salaketak jartzeko. Horrelako kasuetan neurriak presaz hartu beharko lirateke, baina luze jotzen dute\u00bb. Adingabeen arteko erasoak izaten dira gehien-gehienak, eta lege aldetik gorabeherak sortzen ditu horrek. Kalparsorok azaldu du 14 urte baino gutxiagoko erasotzaileen aurka ezin dutela zigor neurririk hartu. \u00abErantzukizun penalik ez daukate gaztetxo horiek. Biktimei babes neurriak jartzen zaizkie kasu horietan. Eta ez dira kasu bakanak ere izaten horrelakoak\u00bb. Bitartekaritzak-eta egiten dituzte horrelako kasuetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jazarpenaren aurkako elkarteko presidentea ez dator bat jarduteko modu horrekin. \u00abAterabide berbera ematen diete kasu gehienei: beste ikastetxe batera bidaltzen dute jazarpena jasan duena. Biktimak pagatzen du, eta erasotzaileak lehengo tokian geratzen dira\u00bb. Jazartzaileek 14 urte baino gehiago badituzte, zigorra jartzeko aukera bada legean. Era hezitzailean jokatzen saiatzen direla nabarmendu du, nolanahi ere, fiskal nagusiak: \u00abLan hezitzaileak eta horrelakoak sustatzen dira. Soluzio bat aurkitzen saiatzen gara, biktimaren babesa errespetatuz, erasotzaileak bere jokatzeko era gainditu ahal izan dezan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Zeberioren kasuan berean izan zen orain arteko zigorrik gogorrena: jazarri zioten zazpi ikaskide bi urterako sartu zituzten adingabeen zentro batean, eta haietako bakoitzaren gurasoek 10.000 euro pagatu behar izan zizkioten Zeberioren sendiari. Kalparsoro: \u00abZenbakitan ez dira kasu asko, baina erne egon behar da. Oso arretatsu izan behar dugu <i>bullying<\/i>-arekin\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Adituek uste dute ikastetxean gaia lantzea oinarrizkoa dela, bai prebentziorako, bai kasuren bat dagoenean aurre egiteko, ahal bada. Fiskal nagusiak azaldu du kasuak auzitegira iristeak egoera tenkatzen duela. \u00abDeklarazioa hartu behar izaten zaie erasoa jasan duenari, ustezko erasotzaileei, ikaskideei&#8230; Adin horietan zailak izaten dira halako egoerak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eskoletan ba ote dute aski erreminta? Baietz esan du Floresek. \u00abBeste leku batzuetan baino lan hobea egin dugu, sentsibilizazio handia baitago\u00bb. Jazarpenari aurre egiteko protokoloak aipatu ditu. Eskoletan badago lana. ISEIren datuak, DBHko egoeraz: hiru institututik bitan neurriak hartu behar izan dituzte azken urtean, oso falta larriengatik; hamarretik seik ikasleak bota dituzte aldi baterako; hamarretik batek ikasleren bat aldatu du eskolaz; eta%8k Poliziarenean salaketa jarri dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8211;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>Hasi soilik egiten da ikastetxean<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eragin luzea du &#8216;bullying&#8217;-ak. Jasan duten gay eta lesbianei antsietate eta depresio handiagoa atzeman diete.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Momentuan bakarrik ez, luzera ere eragina izaten du ikastetxean jasandako jazarpenak. Ezkutuan igaro ohi den <i>bullying<\/i> era bat aztertuta iritsi dira ondorio horretara EHU Euskal Herriko Unibertsitatean: eskolan jazarpena pairatu zuten gay eta lesbianek depresio eta antsietate handiagoa daukate. Areago, ordea: \u00abGay, lesbiana edo bisexual direnek ez ezik, gizarteko estereotipoekin bat ez datozenek eta beste itxura bat eramaten dutenek ere jasaten dute jazarpena, eta eragina badu haien ongizatean\u00bb. Aitor Martxuetak taxutu du azterketa hori.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herrian ez da ikerketa asko egin <i>bullying<\/i> homofoboaz, baina Gehitu elkarteak Donostiako ikasleen artean egindako galdeketa batek azaleratu zuen egoera makurra: 14-18 urte bitarteko neska-mutiletan, %64k ikusi dute ikaskideren bat mehatxatu dutela homosexualitatearen harira; erdiek baino gehiagok ikusi dute jipoiren bat, eta hamarretik seik, nola bakartu duten ikasleren bat.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jazarpena jasan duten gay eta lesbianekin ikerketak egitea nekeza dela azaldu du Martxuetak, \u00abez baita erraza hitz egiteko prest dagoen jendea aurkitzea\u00bb. Hartara, \u00abmugatua\u00bb da eginiko ikerketa: 119 lagunek parte hartu dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>\u00abLehenago onartzen dute\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Antsietate eta depresio gehiago izaten dituzte <i>bullying<\/i> homofoboa jasan duten pertsonek, baina beren joera sexuala barneratuago daukate. \u00abJazarpena egunero jasan dutenez, egunero aurre egin behar izan diote. Horrek beren sexu joera lehenago onartzera eramaten ditu. Jazarpen sistematikoa denez, laguntza etxean lehenago eskatzen dute, eta familiek hor sostengua ematen dute\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Sexismoaren aurka bezala, jazarpen homofoboaren aurka ere ekin beharko liokete eskoletan, Martxuetaren ustez. \u00abAzkenean, batera doaz homofobia eta sexismoa\u00bb. Curriculumean gaia sartu beharko litzatekeela nabarmendu du. \u00abFrogatuta dago <i>bullying<\/i> homofoboaren kontrako neurriak hartzen dituzten ikastetxeetan giro egokiagoa dutela eta ikasleek ongizate handiagoa dutela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Garikoitz Goikoetxea \/ 2013-03-12 \/ 1.273 hitz \u00abIgoera asaldagarria\u00bb izan du jazarpena pairatzen duten ikasleen kopuruak, eremu horretako elkarteen arabera. ISEIren azken ikerketan, 11 urterekin %21ek esan dute erasoak jasan dituztela. Inoizko zenbakirik handiena da.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,34],"tags":[792,3,114,5078,1395],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3365"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3365"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3365\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3367,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3365\/revisions\/3367"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3365"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3365"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3365"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}