{"id":3369,"date":"2013-03-13T10:00:09","date_gmt":"2013-03-13T10:00:09","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=3369"},"modified":"2013-03-13T10:00:09","modified_gmt":"2013-03-13T10:00:09","slug":"gorputza-burmuinean-marrazturik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/03\/gorputza-burmuinean-marrazturik\/","title":{"rendered":"Gorputza burmuinean marrazturik"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-03-12\/036\/001\/gorputza_burmuinean_marrazturik.htm\" target=\"_blank\">Jon Eskudero \/ 2013-03-12 \/ 494 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Artistek gaur egungo gizartean duten eragina aztertzen ari dira Sukaldeko Solasaldiak izeneko jardunaldietan. Burmuinak sormen lanean duen garrantziaz ohartarazi du Ignacio Morgadok.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Artista bat ez da ezer burmuinik gabe. Ignacio Morgadoren hitzak dira (San Vicente de Alcantara, Espainia, 1951). Psikobiologian katedraduna da Morgado, eta Donostian da egunotan, Basque Culinary Centerren: \u00abHutsean, gure garunaren baitan gaude gu. Are gehiago, garuna gara gu. Edozein materiaren definizioa gure burmuinak ematen digu. Garunaren gogoaren arabera zabaltzen gara gorputzera eta mundura. Norbaiti burmuin transplantea eginez gero, mundua ulertzeko eta ezagutzeko beste modu bat emango genioke\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Sukaldearen maitale diren hainbat lagun ikasleen larruan jarrita dabiltza. Sukaldeko Solasaldiak jardunaldiak abiatu dituzte eta, mundu zabaleko hainbat ikerlariren hitzaldiak entzuteko aukera dago. Hitzaldiek ez dute lotura handirik sukaldearekin. Artistek gaur egungo gizartean duten eragina aztertzen ari dira. Horren harira aritu zen Morgado ere. Oroimen inplizitua, emozioa eta sormena artistaren lanean nolakoa den azaldu zuen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hasteko, ondoko galderari erantzun zion: Nola egiten du lan burmuin batek? \u00abNeuronek informazioa jasotzen dute, eta garunak zoragarri bihurtzen du jasotako informazioa: kolorea ematen dio, musika&#8230;\u00bb. Garun batek 80 mila milioi neurona ditu, eta bakoitzak ardura ezberdina du: \u00abTomate bat eskutan hartzean badakigu tomatea dela begiratu ere egin gabe. Ukimenaz arduratzen diren neuronei esker gertatzen zaigu hori\u00bb. Neuronek bizitza ematen dute, beraz: \u00abAuto istripu batean burmuinaren zati bat mintzen badugu, bizitza baldintzatzen dugu. Bistaren neuronak kaltetuz gero, ikusmena galtzen dugu\u00bb. Morgadoren hitzetan, zaporearen neuronak dira garatuen ditugunak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Oroimen inplizituak hartzen du garunaren zati handi bat. Inor ez da jaio ezer ikasita, baina denborarekin gauzak nahi gabe egiteko gai gara: gidatu, galtzak jantzi&#8230; \u00abLantzea asko kostatzen den memoria da oroimen inplizitua, garunean kokatzeak lana eskatzen du, baina gero ez da sekula ahazten ikasitakoa\u00bb. Hobetuz joaten gara, gainera: \u00abHorretarako loa da garrantzitsuena. Bezperan testu bat buruz ikasi, eta hurrengo goizean hobeto egiteko gai gara. Lo egiteak laguntzen du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bistan denez, garuna da norberaren motorra, eta eskuak oso lagungarri zaizkio burmuinari: \u00abEskuek informazioa ematen diote norberaren garunari. Garai batean piano jolea zen bat gaixo dago, eta bisita egin nion lehengo batean. Pianoa jotzen jarraitzen duen galdetu nion, eta zera erantzun zidan: ezin dut, burmuinak ez dit erantzuten. Horrekin esan nahi dut zahartzen joan ahala burmuina ahultzen dela, ez eskuak\u00bb. Eskuekin batera, ahoak ere garrantzi handia dauka garunarentzat, Morgadoren esanetan: \u00abAhoari eta eskuei esker egin dute aurrera artistek\u00bb. Burmuinean gorputza dute marraztua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Artista baten erronka nagusia, ordea, sormena da. Zerbait ona egiteak lana eskatzen du: \u00abZerbait gaizki egiten ari garenean, neurona batzuek esaten digute aldatu egin behar dugula jarduna. Perfektuak izateko beharrezkoa da hori\u00bb, Morgadoren hitzetan. Sormen lan egokia egiteko asko laguntzen dute umoreak eta sentimenduek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Sormena, sukaldaritzan<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Sukaldean aritzen den artista batek ere abantaila izango du umoreko badago. \u00abSormen lana zaporearekin lotuta dago sukaldaritzan. Ikusi besterik ez dago Joan Mari Arzak sukaldariak zer-nolako lana egiten duen sormenari dagokionez. Horregatik lortzen du halako arrakasta\u00bb. Morgadoren arabera, artistek jendearen bizi-kalitatea handitzen dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Plater bat aurrean jartzean, gozatu egin behar dela uste du Morgadok: \u00abIzan gaitezen beti artistaren konplize, haren obrarekin ahalik eta gehien gozatzeko\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jon Eskudero \/ 2013-03-12 \/ 494 hitz Artistek gaur egungo gizartean duten eragina aztertzen ari dira Sukaldeko Solasaldiak izeneko jardunaldietan. Burmuinak sormen lanean duen garrantziaz ohartarazi du Ignacio Morgadok.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,70],"tags":[792,3,1397,1396,1170,5084],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3369"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3369"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3369\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3430,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3369\/revisions\/3430"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3369"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3369"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3369"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}