{"id":3490,"date":"2013-03-14T09:33:56","date_gmt":"2013-03-14T09:33:56","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=3490"},"modified":"2013-03-14T09:33:56","modified_gmt":"2013-03-14T09:33:56","slug":"nazioartean-present-egoteko-behintzat-idatzitako-istorio-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/03\/nazioartean-present-egoteko-behintzat-idatzitako-istorio-bat\/","title":{"rendered":"Nazioartean present egoteko, \u00abbehintzat\u00bb idatzitako istorio bat"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2013-03-14\/034\/001\/nazioartean_present_egoteko_behintzat_idatzitako_istorio_bat.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2013-03-14 \/ 506 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Basque Literary History&#8217; liburu kolektiboa atera du Renoko Euskal Ikasketen Zentroak, hamahiru adituren lan autonomoekin<\/em><\/p>\n<p><em>Metaketa egin ordez, euskal literaturaren bilakaeraren ikuspegi bat azaltzea du asmo.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Renoko Unibertsitateko (Nevada, AEB) Euskal Ikasketen Zentroak 2004an abiarazitako Euskal Literatura Sailak zortzi izenburu kaleratu ditu. <i>Basque Literary History<\/i> da azkenekoa, eta Mari Jose Olaziregi liburuaren editorearen esanetan \u2014hitzaurrea ere egin du\u2014, obra eta autoreen metaketa hutsa egin ordez, euskal literaturaren bilakaeraren \u00abikuspegi bat\u00bb azaltzea da liburuaren asmoa. Hamahiru adituk modu \u00abautonomoan\u00bb idatzitako lan kolektiboa da, eta \u00abhelburu praktiko batekin\u00bb, atalka banatu dute. Olaziregiren iritziz, \u00abkanpora begirako istorio bat\u00bb osatzea eduki dute buruan. Izan ere, eta Joseba Zulaika Euskal Ikasketen Zentroko Occasional Papers saileko arduradunaren ustez, \u00abnazioartean present egotea, behintzat, inportantea da, nahiz eta asko ez saldu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Amaia Gabantxok itzuli du ingelesera, eta kapituluka banatu dute XX. mendea arteko ibilbidea. \u00abAzken bi mendeetakoa, berriz, bai kapituluka eta baita generoka ere\u00bb, azaldu zuen Olaziregik, atzo, Donostian egindako aurkezpenean. Haren ustez, \u00abesanguratsua\u00bb da XX. mendeak liburuan hartzen duen \u00abpisua\u00bb. Baina \u00abjustifikatuta\u00bb dago. \u00abGure literatura, jarduera autonomo gisa, XX. mendean instituzionalizatu zelako\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuaren izenburuaz ere mintzatu zen, eta arrazoitu zuen zergatik ez den izan <i>History of Basque Literature<\/i>: \u00abEz delako izan bata bestearen atzean eta inongo loturarik gabe egindako autore eta obren metaketa. Esplikatu nahi dena da literaturaren bilakaera gizarte batean, euskal gizartean\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuak \u00abikusgarri\u00bb egiten ditu \u00abnormalean\u00bb istorioetan aipatzen ez diren generoak, edo era \u00abmarjinalean\u00bb aipatzen direnak: \u00abAhozkoa, haur eta gazte literatura, eta euskarara itzulitako literatura\u00bb. Hala, itzulitako literaturak euskal prosa literarioari, hizketa literarioari eta ekarritako poetika berritzaileei egindako \u00abekarpenari\u00bb kapitulu oso bat eskaini dio Manu Lopez Gasenik. \u00abHori normalean ez da horrela planteatzen\u00bb, nabarmendu zuen Olaziregik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bada, gainera, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez idatzi duten \u00abgure\u00bb idazleei buruzko kapitulu bat liburuaren bukaeran. \u00abEuskaraz idatzitako literatura ez baita izan euskal errealitatearen adierazpen literario bakar eta erabatekoa, euskara hizkuntza bera izan ez den bezalaxe\u00bb. Eta Jesus Mari Lasagabasterrek ondutako \u2014sarrera ere idatzi du liburuan\u2014 <i>Las literaturas de los vascos<\/i> (2002) liburuan aipatutako ideia bati heldu zion Olaziregik: \u00abBistan da euskal herritarrok ez dugula beti hizkuntza bakar batean sortu literatura. Badirela beste hizkuntzetan sortutako literaturak gurean. Euren arteko harremanak eta loturak aztertzeke daude, baina liburu honek ikuspegi posnazionala dauka\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">600 bat aleko tirada eduki du liburuak, eta horietako 300 baino gehiago AEBetako liburutegietan doan utziko dituzte, Zulaikak atzo jakinarazi zuenez. Euskal Herriko zenbait liburu dendatan ere salgai dago, eta PDF formatuan ere deskargatu ahal izango da.<a name=\"despiezea1\"><\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;<br \/>\n<strong>Liburuaren atalak<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>AHOZKO EUSKAL LITERATURA<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;Ahozko euskal literatura&#8217;. <\/b>Igone Etxebarria.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;Bertsolaritzaren historia&#8217;: <\/b>Joxerra Garzia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>LITERATURA KLASIKOA (XVII-XIX. MENDEAK)<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;XVI. mendea: Euskal literaturaren hasikinak&#8217;: <\/b>Aurelia Arkotxa eta Be\u00f1at Oiharzabal.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;XVII. mendea: Iparraldeko letren garapena&#8217;: <\/b>Aurelia Arkotxa eta Be\u00f1at Oiharzabal.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;XVIII-XIX. mendeak: mugaz haraindiko zubiak&#8217;: <\/b>Jean Haritxelhar.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>EUSKAL LITERATURA MODERNOA (XX ETA XXI. MENDEAK) <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;Fikziozko munduak: euskal narratibara hurbiltzen&#8217;: <\/b>Mari Jose Olaziregi.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;Euskal poesia modernoa&#8217;: <\/b>Lourdes Otaegi.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;Euskal antzerkia: kostunbrismotik sinbolismo politikora&#8217;: <\/b>Patri Urkizu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;Euskarazko saiakera&#8217;: <\/b>Xabier Altzibar Aretxabaleta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;Euskal haur eta gazte literatura&#8217;: <\/b>Xabier Etxaniz Erle.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;Itzulitako euskal literatura&#8217;: <\/b>Manu Lopez Gaseni.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u2022 <b>&#8216;Euskal herritarren gainerako literaturak&#8217;: <\/b>Estibalitz Ezkerra.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2013-03-14 \/ 506 hitz &#8216;Basque Literary History&#8217; liburu kolektiboa atera du Renoko Euskal Ikasketen Zentroak, hamahiru adituren lan autonomoekin Metaketa egin ordez, euskal literaturaren bilakaeraren ikuspegi bat azaltzea du asmo.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14,46],"tags":[792,3,112,1444,5073,5082,1445],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3490"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3490"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3490\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3492,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3490\/revisions\/3492"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3490"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3490"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3490"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}