{"id":3720,"date":"2013-04-09T12:23:21","date_gmt":"2013-04-09T12:23:21","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=3720"},"modified":"2013-04-09T12:23:21","modified_gmt":"2013-04-09T12:23:21","slug":"bele-zuriak-aurkitu-ditu-janbattitt-dirassarek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/04\/bele-zuriak-aurkitu-ditu-janbattitt-dirassarek\/","title":{"rendered":"Bele zuriak aurkitu ditu Janbattitt Dirassarek"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-03-29\/034\/002\/bele_zuriak_aurkitu_ditu_janbattitt_dirassarek.htm\" target=\"_blank\">Nora Arbelbide \/ 2013-03-29 \/ 383 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Berriketari gisa aritu da idazlea 58 urtez; orain, oroitzapenez eta gogoetaz josi du &#8216;Bele xuriak&#8217; liburua.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Bele xuriak ez direla existitzen? Janbattitt Dirassarek aurkituak ditu, alta, eta anitz. \u00abKasik non-nahi\u00bb. Non diren ez du salatuko, haatik, bakoitzak bereak kausitu behar dituela gomendatzen baitu. Hori bai, bere bele zenbait elkartuak ditu <i>Bele xuriak<\/i> (Elkar) izeneko liburu argitaratu berrian. Gogoetaz eta \u00abegiazko oroitzapenez\u00bb josia du liburua idazleak. Kronika liburu gisa deskriba daitekeena. Hazparnen sortu zen, 1937an, eta 58 urtez kazetari lanbidea bete du. <i>Herria-<\/i>n 18 urte zituenetik idazten du, eta azken urte hauetan zuzendari gisa ari da oraino. Hamar urte emanak ditu <i>Basque Eclair<\/i> egunkari ohian, eta 25 urte <i>Sud Ouest-<\/i>en. Urte andana bat ikusten eta entzuten duena kontatzen, bere burua ahazteraino: \u00abGertakarien lekuko denak ez du bere sentimendurik ematen. Beretzat atxikitzen ditu\u00bb, bere burua ahanzteraino: \u00abBerriketaria hain da beti besteek erraten dutena eta besteek egiten dutena konta eta konta&#8230; Eta bere burua ahanzten du. Eta ahantzi ere behar du, gisa batez\u00bb. Behingoan, bere buruan duen hori jalgiarazi, \u00abbestaldera\u00bb pasatu eta bustitzeko desafioa gainditzeko parioa egin dio bere buruari Dirassarek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Idaztea franko gustukoa du aspaldian ziburutartu hazpandarrak. Horrek zuen, hain justu, kazetaritzara ekarri, eta nahiz eta erretretan den, jadanik 2010ean BERRIAko <i>Igandea-<\/i>n azaltzen zuenez: \u00abArrunt geldituko banintz, xahu nintzateke\u00bb. Liburu honetan, jainkoaz, satorrez, hiltzeaz, sexuaz, euskaldungoaz, Elizaz, kukusoez eta beste hainbat kontu ditu aipagai. Haren jarioa ezagutzen dutenek hor aurkituko dute orrialdez orrialde, urte batetik bestera salto eginez, gertakari \u00abhandiak baino gehiago\u00bb, bere bihotza hunki duten mementoak, inarrosi edo haserretu dutenak. Hau da, \u00abegiazko oroitzapenak\u00bb deitzen dituen horiek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Hunkitu duten gertakariak<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aukera ukan baitzezakeen, bere lantokietako artxibategietara jo eta horkoen bilduma hautatu bat egin. Tartean, hark azaldu adibide bat emateko, Baionan Fran\u00e7ois Mitterrand Frantziako presidente ohiak egin bisita 80ko hamarkada hasiera haietan. Baina ez du horrelakorik egin nahi izan idazleak. Mitterranden bisita ahantzia du, eta, beraz, ez du aipatu nahi izan. Ordea, aipatzen du nola emazte zahar bat jin zitzaion semeaz artikulu bat idatz zezan galdezka, lanaren ohorezko medaila ukana zuela eta. Lerro batzuk idatzi, eta ama hark, pobrea izanik ere, arnoa eskaini zion. Txarra zen, baina izugarri hunki zuen Dirassar. Eta gisa berean badira beste oroitzapen batzuk, hunkitu dutenak, zentzu baikorrean, baita haserrea eragin diotenak ere. Oro har, liburua irakurleari egin lehia gisa ere aurkezten du Dirassarek, bere gogoetek gogoeta berriak piztuko dizkiolakoan irakurleari.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nora Arbelbide \/ 2013-03-29 \/ 383 hitz Berriketari gisa aritu da idazlea 58 urtez; orain, oroitzapenez eta gogoetaz josi du &#8216;Bele xuriak&#8217; liburua.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,1536,3,188,1535,5073,626],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3720"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3720"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3720\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3751,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3720\/revisions\/3751"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3720"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3720"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3720"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}