{"id":3765,"date":"2013-04-11T11:57:33","date_gmt":"2013-04-11T11:57:33","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=3765"},"modified":"2013-04-11T11:57:33","modified_gmt":"2013-04-11T11:57:33","slug":"maite-gurrutxaga-niretzat-ariketa-bat-da-intuizioz-egindako-lana","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/04\/maite-gurrutxaga-niretzat-ariketa-bat-da-intuizioz-egindako-lana\/","title":{"rendered":"Maite Gurrutxaga: \u00abNiretzat ariketa bat da, intuizioz egindako lana\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-04-02\/033\/002\/maite_gurrutxaga_niretzat_ariketa_bat_da_intuizioz_egindako_lana.htm\" target=\"_blank\">Odei Irigoien Aizpitarte \/ 2013-04-02 \/ 466 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Alderik alde&#8217; ilustrazio liburua eman du argitara ilustratzaile amezketarrak, bere bozeto eta marrazkiekin.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more--><i>Alderik alde<\/i> ilustrazioen liburuxka eman du argitara Maite Gurrutxagak (Amezketa, Gipuzkoa, 1983), Edo argitaletxearekin. \u00abBete ditudan bozeto liburuak erabili ditugu. Hor daude ariketak, momentuko intuiziozko lanak, gehienbat\u00bb, azaldu du egileak. Pertsonaiak, etxeak, mota guztietako animaliak, paisaiak eta abar biltzen dira argitalpenean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bere koadernoei buruz \u00abondo pasatzeko eta eskua erabiltzeko leku bat\u00bb direla dio Gurrutxagak. Gozamen pertsonala eta ikastea bilatzen du hor. Boligrafoz eginak dira marrazki denak: \u00abArkatzik eta ezabagomarik ez erabiltzeko espazioa da, gero nire eguneroko lanean, ilustratzen-eta ari naizenean, erabiltzen ditudalako, asko gainera\u00bb. Boligrafo berbera erabiltzen du beti; horretaz gain, tintak edo egunkari eta aldizkari zatiak ere badarabiltza. \u00abEgunaren eta umorearen arabera erabiltzen ditut. Zatiak edo letrak erabiltzea joko bat bezalakoa da. Orri bat prestatzen dut letra batzuekin, haiei begira geratzen naiz, eta horiek ematen didate bidea sorkuntzarako. Jolas bat bezalakoa da niretzat <i>collage<\/i>-ekin egiten dudana\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Orrialdeen lau aldeetan egin ditu marrazkiak ilustratzaileak. \u00abIgual hasiko nintzen orriak aprobetxatzeagatik&#8230; Orain, behintzat, horrela egitea beharrezko sentitzen dut, ateratzen zaidan zer edo zer da, inkontzienteki. Ez dauka helburu bat\u00bb. Marrazki txikiak dira, bata bestearen ondoan, batzuk goian, besteak behean, eskuman zein ezkerrean&#8230; \u00abHorrek ematen dizu elkarrizketak sortzeko aukera. Banaketari begiratzen diozunean, elkarrizketa gehiago sortzen da horrela beren artean\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Marrazten ikastea izan da bere helburuetariko bat. Animaliak ugari dira, baita giza figurak ere. \u00abZure lengoaiarekin ebatzi nahi dituzun gauzak dira. Hona jo dut askotan nola marraztu zerbait ebazteko. Pertsonen marrazkiekin elkarrizketa sortzen den bezala, animaliekin ere bai\u00bb. Bere irudimenean presente dauden elementuak dira, haren ustez. \u00abImajinario bat sortzen duzu, eta horra jotzen duzu gero marrazteko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abAnimalia eta objektuetan neure burua erretratatuta ikus dezaket\u00bb. Erretratugilea ez bada ere, bera ilustrazioetan presente dagoela uste du Gurrutxagak. \u00abEz dut bilatzen nire antzik izatea, baina badaude erretratuak, nahiz eta ezkutuan. Nola zauden, edo nola sentitzen zaren, forma bat edo beste hartuko du, baina zeure buruaz edo inguruaz ari zara hizketan, horregatik da hain lan pertsonala; denetarako lekua dago\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Ezohiko planteamendua <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pozik dago Edo argitaletxerekin lanean aritu izanagatik. \u00abEzagutzen ditut haietariko batzuk, eta arteari dioten maitasunarengatik lan egiten dute. Gustatzen zait beren planteamendua. Interesa erakutsi zuten nire lanarengatik; hau ez da ohikoa, beste argitaletxe batek nekez argitaratuko zuen horrelako lan bat\u00bb. Edizioari oso zaindua deritzo Gurrutxagak. Agenda txiki baten itxura dauka liburuxkak, tapaki gogorduna eta goma batekin. Barruko papera akuarela-papera da, ohikoa baino sendoagoa. \u00abEstetikoki garrantzia eman zaio paperari eta inprimaketari. Alde horretatik, erabat konektatu genuen. Aurren-aurrenetik eman nien baiezkoa\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Urtebete eskas da argitaletxea liburuak kaleratzen hasi zela, Gurrutxagak azaldu duenez. Laugarren liburua dute hau. \u00abEz da ohikoa hain lan pertsonalak argitaratzea; niretzat alde horretatik luxu bat izan da. Euren filosofiaren parte bat hori da, normalean argitaratuta ikusiko ez zenituzkeen gauza horiek argitaratzea\u00bb. Gurrutxagak azaldu duenez, argitaletxeko arduradunek hor \u00abhutsune\u00bb bat antzematen zuten. \u00abBesteak beste, diziplina bisualari eskaini nahi diote espazioa\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Odei Irigoien Aizpitarte \/ 2013-04-02 \/ 466 hitz &#8216;Alderik alde&#8217; ilustrazio liburua eman du argitara ilustratzaile amezketarrak, bere bozeto eta marrazkiekin.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,1553,3,814,5073,435],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3765"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3765"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3765\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3812,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3765\/revisions\/3812"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3765"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3765"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3765"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}