{"id":3925,"date":"2013-04-17T10:12:46","date_gmt":"2013-04-17T10:12:46","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=3925"},"modified":"2013-04-17T10:12:46","modified_gmt":"2013-04-17T10:12:46","slug":"rasputinen-dohainez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/04\/rasputinen-dohainez\/","title":{"rendered":"Rasputinen dohainez"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-04-17\/033\/001\/rasputinen_dohainez.htm\" target=\"_blank\">Odei Irigoien Aizpitarte \/ 2013-04-17 \/ 307 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Joxe Mari Iturraldek iraultza boltxebikearen atarian girotu du &#8216;Rasputin eta San Petersburgoko gauak&#8217;.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Bikote euskaldun batek 1917ko iraultza boltxebikearen atarian Moskun harrapatuta ikusi du bere burua. Euren ahotatik kontatuta idatzi ditu Joxe Mari Iturraldek (Tolosa, 1951) <i>Rasputin eta San Petersburgoko gauak<\/i> eleberriko kontakizunak. Pertsonaia eta gertaera historikoak agertzen dira liburuan: \u00abIraultza eragin zuen, nahi gabe, Rasputinek. Berak ez zuen nahi tsarra gerran sartzea, iraultza lehertzea. Nahi gabe, bere orgiekin eta berak egindako kuxidade guztiekin, iraultza bultzatu egin zuen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bikote euskaldunak ikusi egiten du zer gertatzen den, baina ezin du ezer egin: \u00abHan daude, jauntxo batzuen etxean zerbitzatzen eta horrela. Ikusten duten guztia kontatzen dute. Ez dakite handik nola aterako diren ere\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Egia apaldu sinesgarri izateko<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abNobela hau har daiteke fikzio bezala, nobela erotiko bezala, nobela historiko bezala&#8230;\u00bb. Nobela historikoekin idazleek izan behar duten kontua nabarmendu du Iturraldek. Horretarako, ganoraz dokumentatu dela eta istorioan agertzen diren lekuak ere bisitatu dituela esan du: \u00abSaiatu naiz hanka sartzerik ez egiten\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Rasputinek protagonismo nabarmena dauka kontakizunean, idazleak azaldu duenez. Haren nondik norako historikoei luze eta zabal erreparatu die hura eleberriratzeko orduan, eta hari buruzko hainbat esames egiaztatu dituela esan du: \u00abBere bizitza, bere orgiak, bere bukaera, nola harrapatu zuen tsarina bere menpe, nola maneiatzen zituen ministroak, zer saldukeria zegoen&#8230; hori dena da historikoa\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egiak \u00abapaldu\u00bb ere egin behar izan ditu Iturraldek, Rasputini dagokionez: \u00abKontatzen badituzu, jendeak ez du sinesten&#8230; Egia da garai hartako kondesek-eta ilara egiten zutela berarekin egoteko. Kondesa batek txortan egiten zuen berarekin eta esaten zion: &#8216;hurrengo egunean nahi baduzu, berriz etorriko naiz ni, eta nire lagun bat ere ekarriko dut&#8217;\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beste hainbat dohain \u00abberezi\u00bb ere bazituela aipatu du: \u00abNonbait, etorkizuna aurreikusten zuen; nonbait, jendea hipnotizatzen zuen eta sendatu egiten zuen&#8230; horrela sartu zen palazioan. Alexis enperadore oinordekoa, gorteko medikuek ezin zuten sendatu, eta horrek sendatu zuen. Oraindik gaurko zientziak ez daki nola, baina egia da sendatu egiten zuela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Odei Irigoien Aizpitarte \/ 2013-04-17 \/ 307 hitz Joxe Mari Iturraldek iraultza boltxebikearen atarian girotu du &#8216;Rasputin eta San Petersburgoko gauak&#8217;.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,3,188,1600,5073,435,1601],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3925"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3925"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3925\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3939,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3925\/revisions\/3939"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3925"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3925"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3925"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}