{"id":3931,"date":"2013-04-17T10:13:36","date_gmt":"2013-04-17T10:13:36","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=3931"},"modified":"2013-04-17T10:14:04","modified_gmt":"2013-04-17T10:14:04","slug":"pandora-doako-eta-publiziztate-gabeko-musika","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/04\/pandora-doako-eta-publiziztate-gabeko-musika\/","title":{"rendered":"Pandora, doako eta publizitate gabeko musika"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-04-17\/037\/002\/pandora_doako_eta_publizitate_gabeko_musika.htm\" target=\"_blank\">Aitor Aretxaga \/ 2013-04-17 \/ 474 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Zortea izan dute Windows Phone 8 telefonoaren jabe diren guztiek, <i>streaming<\/i> eran edo Internet bidez musika entzuteko aplikazioaren bertsio berezi bat jasoko baitute: Pandora aplikazioaren bertsioa, hain zuzen ere. Deigarriena zera da: Premium zerbitzura edo ordaintzekora aurtengo urte guztirako sarbidea lortzen dela, eskaintzaz baliatuta. Microsoft-ekin sinatutako akordio horri esker, milioika abesti eta irrati kate entzun ahalko dituzte erabiltzaileek, mugarik gabe eta publizitaterik jasan beharrik gabe.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pandora aplikazioak irratiaren funtzionamendua imitatzen du, eta musika estiloen araberako kateak dauzka eskuragarri hautatu ahal izateko; abeslariak nahiz taldeak entzutea errazten du. Nahiago bada, norberak ere sor eta edita ditzake nahi dituen kateak, gustukoen dituen doinuekin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Windows Phone 8 bertsioa beste euskarri guztietatik bereizi, ordea, beste funtzio batzuei esker bereizten da. Besteak beste, telefonoaren mahai gainetik musika zerrendetarako lasterbideak sortzeko aukera ematen du; aplikazioaren menuko ataka berri batetik azkeneko abestiak atzigarri edukitzea ere ahalbidetzen du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Windows Phone 8 telefonoaren jabeek eskaintzaz baliatu eta Windows Phone Storen aurkituko dute Pandora aplikazioa. iOS eta Android erabiltzaileek Pandoraren bertsio mugatuagoa daukate App Store eta Google Play dendetan, hurrenez hurren.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitor Aretxaga \/ 2013-04-17 \/ 474 hitz<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,28],"tags":[792,321,3,5076,1603],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3931"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3931"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3931\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3942,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3931\/revisions\/3942"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3931"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3931"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3931"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}