{"id":4002,"date":"2013-04-18T10:32:40","date_gmt":"2013-04-18T10:32:40","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=4002"},"modified":"2013-04-18T10:32:40","modified_gmt":"2013-04-18T10:32:40","slug":"ezer-ez-eta-nobela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/04\/ezer-ez-eta-nobela\/","title":{"rendered":"Ezer ez eta nobela"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-04-18\/033\/001\/ezer_ez_eta_nobela.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2013-04-18 \/ 486 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Karlos Linazasorok &#8216;Versus&#8217; argitaratu du, pertsonaia bakarreko eta ekintzarik gabeko eleberri \u00abminimalista\u00bb.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Berrogeita hamar metro koadroko uharte bat, palmondo bat eta, han, \u00abezerezaren erdian\u00bb, Versus izeneko pertsonaia, 1985az geroztik bertan bakartuta geratu den naufragoa. Besterik ez du behar izan Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962) <i>Versus<\/i> idazteko, helduentzako bilduma batean argitaratu duen aurreneko nobela, Elkar argitaletxeak plazaratua. Eleberri \u00abminimalista\u00bb da, egileak berak azaldu duenez. \u00abAkziorik gabeko nobela bat da. Gertatu, ez da ezer gertatzen; ez dago peripeziarik. Versusengana ez da inor etorriko salbatzera, eta bera uharte horretan dago beti\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nobela laburra da <i>Versus<\/i>, orrialde bana izatera ere iristen ez diren 99 atalek osatutakoa. \u00abNola nik ez dakidan luze eta hari bati jarraituz idazten, pentsatu nuen 99 atal labur idaztea, Raymond Queneauren <i>Estilo-ariketak<\/i> liburuari keinu bat eginez\u00bb, azaldu du Linazasorok. \u00abQueneauren liburuan, beti eszena bera errepikatzen da, aldi bakoitzean modu batean, estiloa aldatuz. Nik nobela 99 ataletan banatuta osatzea erabaki nuen, baina atal bakoitzean gauza desberdin bat kontatuz. Versus ez da uhartetik mugitzen, eta ikusi nahi nuen ea uharteko kontu xeheekin nobela bat nola egiten nuen. Horixe zen nire asmoa. Hain zuzen, 99 atal horiekin, argumentuaren hari bati jarraitu gabe, denboran atzera eta aurrera eginez, pertsonaia-nobela bat egin dudala uste dut; horretan saiatu naiz, behintzat\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nobelak naufragoaren egunerokoa erakusten du, nola moldatzen den Versus uhartean, baina, betiere, Linazasororen ikuspegi literariotik begiratuta. Idazleak \u00abpertsonaia gogoangarri bat\u00bb sortu nahi izan du, \u00abirakurleen buruetan geldituko dena\u00bb. Pertsona \u00abmaitagarria\u00bb da, \u00aboso alderdi kontrajarriak dituena, ero samarra\u00bb. Beste ezaugarri batzuk ere agerian geratzen dira eleberrian: \u00abIrakurzale handia da, eta askotan ematen du bere irakurketen berri; poliglota da; kleptomanoa izan zen, zinegotzia ere bai \u2014ez du zerikusirik batak besteraekin\u2014; artezalea; inutil totala \u2014ni bezala\u2014; metafisika maite du; autozalea da\u2026\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Idazteko bere moldeari ondo egokitzen zaion nobela taxutu du egileak, normalean jorratzen dituen testu labur askotarikoei harrera egiten diena \u2014poemak, oihartzun aforistikoa duten esaldiak, ipuinak, mikroipuinak, hitz-jokoak, txisteak, adarjotzeak\u2026\u2014 eta umore absurdorako joera argi eta nabarmenekoa. \u00abOso elementu gutxirekin osatu nahi nuen nobela bat, eta, horretarako, nire arma literarioak baliatu ditut\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Kontalari \u00abnahiko berezia\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hirugarren pertsonan kontatzen da nobela, eta kontalaria \u00abnahiko berezia\u00bb da. \u00abEmaten du asko dakiela Versusi buruz, baina nahiko zabarra da. Gauza batzuk badakizki, eta beste batzuk, ez; edo hemerotekan ez begiratzeagatik ez ditu zehatz kontatzen. Gauza batzuk zalantzekin kontatzen ditu; beste batzuk, berriz, oso zehatz\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Versusek munduaz duen ezagutza 1985ean bukatu zen, \u00abnegozio poetiko batek\u00bb hartaratuta hartu zuen itsasontzia hondoratu eta uharte txikira heldu zenean. \u00abVersusek ez daki zer gertatzen ari den ez Euskal Herrian eta ez munduan. Bere oroitzapenen eta bere esperantzen artean bizi da. Norbait bila etorriko zaiolako esperantza dauka, baina urteak eta urteak pasatu dira, eta inor ez zaio etorri, eta seguru asko ez zaio honezkero inor etorriko\u00bb. Horrek Linazasorok hain gustuko dituen egoera paradoxikoetarako aukera zabaltzen du; itsasoak uhartera GPS bat eramaten duenekoa, esate baterako: Versusek ez daki non dagoen bere uhartea, baina ezta GPSa zertarako erabil daitekeen ere, eta traste hura berriro ere itsasora botatzea erabakitzen du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2013-04-18 \/ 486 hitz Karlos Linazasorok &#8216;Versus&#8217; argitaratu du, pertsonaia bakarreko eta ekintzarik gabeko eleberri \u00abminimalista\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,3,188,58,520,5073,1628],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4002"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4002"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4002\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4017,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4002\/revisions\/4017"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4002"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4002"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4002"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}