{"id":4029,"date":"2013-04-19T08:47:42","date_gmt":"2013-04-19T08:47:42","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=4029"},"modified":"2013-04-19T08:47:42","modified_gmt":"2013-04-19T08:47:42","slug":"nafarkaria-ko-zenbaki-guztiak-sarean-eskuragarri-daude-gaurtik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/04\/nafarkaria-ko-zenbaki-guztiak-sarean-eskuragarri-daude-gaurtik\/","title":{"rendered":"&#8216;Nafarkaria&#8217;-ko zenbaki guztiak sarean eskuragarri daude gaurtik"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/agenda\/2013-04-19\/028\/002\/nafarkaria_ko_zenbaki_guztiak_sarean_eskuragarri_daude_gaurtik.htm\" target=\"_blank\">Adrian Garcia \/ 2013-04-19 \/ 533 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Hamar urtez Nafarroako informazioa gertutik eman zuen &#8216;Egunkaria&#8217;-ko gehigarriak 2002ra arte.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->\u00abProduktu berezia zen. Beste zerbait ematen zion <i>Egunkaria<\/i>-ri: egunerokoan eman ezin zezakeen hurbiltasuna\u00bb. Alberto Barandiaranek ondo gogoratzen ditu <i>Nafarkaria<\/i> gehigarriko garaiak, hura izan baitzen <i>Euskaldunon Egunkariko<\/i> Nafarroako gehigarriko ardura lehen urteetan. Argitaratu zen urte horietan guztietan \u20141991tik 2002ra\u2014 Nafarroako ekinbideekin eta kazetaritzarekin lotuta jende asko biltzea lortu zuen <i>Egunkaria<\/i>-ren lehen gehigarriak. \u00abBide bat egin zuen. Nafarroako agertokia izan zen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak 2011n eginiko hitzarmenari esker, gaurtik eskuragarri daude <i>Nafarkaria<\/i>-ren zenbaki guztiak Euskaltzaindiaren webgunean: <i>http:\/\/ttiki.com\/49598<\/i> helbidean. Zenbaki guztiak kontsultatzeko eta hartzeko aukera dago. Gainera, bilaketak egileen arabera egin daitezke. Emaitzak paperezko albistariak zuen itxura berberarekin ikusten dira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ostiralero, Nafarroako informazio hurbila eta zuzena ematen zuen gehigarriak. 1991ko abenduaren 6an, ostiralarekin, argitaratu zuten lehen zenbakia, <i>Egunkaria<\/i> sortu eta urtebetera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hastapenetik Nafarroako euskal sortzaileen bilgunea izan zen. \u00abNafarroako idazle gehienak idatzi dute zerbait: atal bereziak izan dituzte, edo zutabeak\u00bb. Jon Alonso, Pello Lizarralde, Aingeru Epaltza, Joxemiel Bidador, Felipe Rius, Bingen Amadoz&#8230; Gehigarria argitaratu zen ia hamar urtetan kolaboratzaile zerrenda amaigabea izan zuen gehigarriak. \u00abJende askorentzat plaza berezi bat zen. Jendeak asko estimatzen zuen hurbiltasun puntu interesgarri bat lortu zuen. Gerora <i>Hitzetan<\/i> sumatu den hurbiltasun hori zuen\u00bb. Hurbiltasunaz gain, <i>Nafarkariak<\/i> gaiak lantzeko \u00abaskatasun puntu bat\u00bb bat bazuela gogorarazi du Barandiaranek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Nafarroako hutsunea bete<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nafarroako Gobernuko hizkuntza politikarako diru laguntzei esker sortu zuten gehigarria. Ostiraletan argitaratzen zuten <i>Egunkaria<\/i>-rekin batera zortzi orritako gehigarria. \u00abKazetari bakarrak egiten zituen zortzi orriak, pentsa hor zegoen martxa\u00bb. Alberto Barandiaranen ondotik, Edurne Elizondo, Irene Arrizurieta eta Asier Azpilikueta kazetariek hartu zuten gehigarriaren ardura.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nafarroako prentsan zegoen hutsunea bete zuen gehigarriak. Lehenago argitaratzen ziren <i>Principe de Viana<\/i> euskarazko aldizkariaren eta <i>Nafarroa Gaur<\/i> astekariaren falta sumatzen zituzten askok, eta, horrexegatik, harrera bikaina izan zuen hasieratik gehigarriak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aitortzak ere segituan iritsi zitzaizkion: lehen zenbakia argitaratu eta urtebetera Argia saria jaso zuen, 1992an. Patxi Huarte <i>Zaldieroa<\/i> komikigileak ere Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso zuen asteroko zinta komikoari esker. Noski Jator pertsonaiaren gorabeherak marrazten zituen gehigarrirako Huartek. Hiru urte geroago, Josetxo Azkonak jaso zuen sari bera, astekarian argitaratutako <i>Marta<\/i> artikuluarengatik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lehenengo garaitan, astero kolaboratzaile batek zutabe bat idazten zuen. \u00abGainerako lanak kazetariak egiten zituen. Erreportajeak, elkarrizketak&#8230;\u00bb. Ondoren atal finkoak sortuz eta kolaboratzaile gehiagok parte hartuz joan ziren. \u00abDezente geroago etorri zen hori \u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nafarroari buruzko hurbileko erreportajeak egiteaz gain, informazio erabilgarria ere eskaintzen zuten. Agendako bi orri egiten zituzten: asteko esanak, euskarazko irrati frekuentzien gida, egitarauen programa&#8230; Azken orrian Patxi Huarteren komikia ikus zitekeen. \u00abKomunikabide batean era finko batean argitaratu zuen lehen zinta komikoa <i>Nafarkaria-<\/i>n izan zen\u00bb, gogoratu du Barandiaranek. \u00abAtal asko zituen, oso desberdinak, eta emaitza polita atera zen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">2001. urtean Nafarroako Gobernuaren babesik gabe geratu zen, hizkuntza politika erabat aldatu baitzuten. \u00abAurreko hamar urteko hizkuntza politika aldatzeko kontrarreforma bat abiarazi zuten\u00bb, azaldu du Barandiaranek. Diru laguntzak emateko baldintza berriak ezartzen hasi ziren. \u00abZirrikitu guztiak itxi zituzten <i>Egunkaria-<\/i>k diru laguntzarik jaso ez zitzan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Babesik gabe, urtebete gehiago iraun zuen astekariak; 2002ko uztailaren 26an kaleratu zuten azken aldiz. \u00ab<i>Egunkaria-<\/i>k beste eskaintza handiago bat zuen ordurako, gehigarri gehiagorekin, baina desagerpena asko nabaritu zen Nafarroan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kaleratzeari utzi ziotenean, hamar urteko bidea egina zuen <i>Nafarkaria<\/i>-k, eta ongi baino hobeto bete zituen hasieratik proposatutako helburuak. \u00abPena handia izan zen han lan egin genuen kazetari guztiontzat, baina kontent geunden eginiko lanagatik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Adrian Garcia \/ 2013-04-19 \/ 533 hitz Hamar urtez Nafarroako informazioa gertutik eman zuen &#8216;Egunkaria&#8217;-ko gehigarriak 2002ra arte.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,210],"tags":[792,100,3,1637,5093,1638],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4029"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4029"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4029\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4031,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4029\/revisions\/4031"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4029"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4029"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4029"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}