{"id":440,"date":"2012-05-24T07:41:51","date_gmt":"2012-05-24T07:41:51","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=440"},"modified":"2012-05-24T07:41:51","modified_gmt":"2012-05-24T07:41:51","slug":"koloreen-unibertsoa-hegalaren-azpian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2012\/05\/koloreen-unibertsoa-hegalaren-azpian\/","title":{"rendered":"Koloreen unibertsoa hegalaren azpian"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-05-24\/046\/001\/koloreen_unibertsoa_hegalaren_azpian.htm\" target=\"_blank\">Xabier Martin \/ 2012-05-24 \/ 587 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Lumek bere barruan dituzten nano egiturei esker lortu dute hegaztiek beren eboluzioan hain kolore espektro handia, Richard Prum biologoak Donostian azaldu duenez.<\/em><\/p>\n<p><!--more-->Hegaztien lumek molekula nanoen mailan osatutako egiturak dituzte. Molekula horiek argia xurgatzen dute, eta zein modutan eta zenbat xurgatzen duten, horren arabera ikusten dugu kolore bat edo bestea. Gizakia ez da gai hegaztiek ikusten eta bereizten dituzten adina kolore atzemateko. Haien koloreen espektroa gurea baino zabalagoa da, argi ultramorea ikusteko gai direlako, besteak beste. \u00abEsan daiteke gu daltonikoak garela haien alboan\u00bb, dio Richard Prum biologoak.<\/p>\n<p>Yale Unibertsitateko katedraduna bederatzi hilabetez izan da Donostian, DIPCen, Ikerbasqueko ikerlari gonbidatu gisa. Nazioartean erreferentzia da ornitologian Prum; besteak beste, Yale Unibertsitateko Peabody Historia Naturaleko Museoko kontserbatzailea da. Hegaztiak dinosauro teropodoen oinordeko zuzenak direla dioen teoria baten aita ere bada. \u00abDinosauro hauen lumak ez ziren azaldu hegan egiteko, haien artean komunikatzeko baizik\u00bb. Kate ebolutiboan bete-betean barneratuta, Prumek kolorearen garapenaz aritu da <em>Animalien kolore multzoa eta edertasunaren bilakaera Naturan<\/em> hitzaldian, Zientzia Foroak (Ikerbasque eta Jakiunde) antolaturikoan.<\/p>\n<p>\u00abIkusten dugun espektroaren mende dago kolorea. Hegalek oso egitura konplexua dute, molekula organikoekin; haiek hartzen duten argiaren arabera kolore bat ikusiko dugu edo bestea. Melanosomen tamainak zehazten du pigmentazioa sarritan\u00bb, dio. Melanosomen aldagaia oso garrantzitsutzat jotzen du paleontologian aurrerapausoak emateko. <em>Sciencie<\/em> aldizkarian Prumek berak zuzendutako ikerketan argi azaltzen da garrantzi hori.<\/p>\n<p><strong>&#8216;Velociraptor&#8217; lumaduna<\/strong><\/p>\n<p>\u00abDuela 150 milioi urteko <em>Anchiornis Huxleyi<\/em> dinosauroaren fosil baten azterketa egin genuen, Txinan. Oso kalteturik zegoen fosila, oso baldintza eskasetan. Bakteriak ematen zutena, ez ziren bakteriak, melanosomek utzitako arrastoak baizik; haiei esker dinosauroaren kolorea berreraiki ahal izan genuen\u00bb. Alegia, hegaztien hegalen nano egituren eta melanosomaren garrantziaz ohartuta, Richard Prum gai izan zen <em>Jurassic Park<\/em> film ezagunaren <em>Velociraptor<\/em>-aren familiaren dinosauroari kolorea emateko.<\/p>\n<p>Hegaztien edertasuna eboluzioaren ondorio da. Elikagaien arabera, beren organismoan molekula batzuk edo besteak sortu dituzte, eta molekula horiek ezinbesteko rola jokatu dute kolore batzuk azal daitezen hegaletan. \u00abBeren hegalak ez dituzte ederrak egin guretzat, gure gozamenerako, beren beharren arabera baizik\u00bb, azaltzen du. Teoria zabaldua da lumen edertasunaren bidez erakartzen duela harrak emea, baina teoria hori oso murriztailea dela uste du Prumek. \u00abModa baten modukoa da: hegazti bat gai izan bada kolore berri bat bere hegalean erakusteko, kolore hori modan jarriko du agian. Banako horrek molekula berri bat sortu du kolore berri bat sortu ahal izateko\u00bb. Beraz, koloreak edertasunaren oinarri dira hala hegaztietan nola naturaren beste alorretan ere; Prumek dioenez, \u00abhegaztiek asmatu zuten koloreen garapena duela milaka urte\u00bb. Proteina jakin batzuk, nano egiturak pasatzen uzten duten aire eta argia kopuruak\u2026 aldagai hainbat daude hegal baten koloreak azaltzeko. \u00abNano egiturak kanalen itxurakoak izan daitezke edo esfera itxurakoak. Urdina esferei esker sortzen da kasurako\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Gorria, berdea eta urdina<\/strong><\/p>\n<p>Hegaztiek gizakiek baino kolore gehiago bereizteko gai izatea oinarrizkoa da gauza bat ulertzeko: hegazti batengan ikusten ditugun koloreak ikusten dituzte hegaztiek ere, baita askoz gehiago ere; \u00abondorioz, hegaztiek ez dituzte antzematen beren espeziekoak guk antzematen ditugun bezala\u00bb. Gorria, berdea eta urdina antzematen ditu gizakiak, eta beste kolore guztiak hiru horien nahasketei esker ikusten ditu. \u00abHegaztiek argi ultramorea ikusten dute, eta, beraz, ez dituzte beste kolore batzuk ikusten, beste dimentsio batean baizik\u00bb. Hegaztiek \u00abbeste dimentsio\u00bb horren koloreak baliatzen dituzte, eta guk ez ditugu ikusi; \u00abguk berdea ikusten dugu, eta haiek berde ultramorea\u00bb.<\/p>\n<p>Richard Prumek dioenez, hegaztiek ikusten dituzten koloreak gehiago dira ekoitz ditzaketenak baino. \u00abEboluzioari esker gai izango dira kolore berriak sortzeko\u00bb. Beren komunikazioan eraginkorrago izateko etorriko da koloreen eta edertasunaren eboluzioa, nahiz eta guk edertasun soila antzeman. Kolorea eta edertasuna eboluzioaren mende dago, \u00abbaina hegaztien beharren arabera\u00bb; \u00abugalketa gauzatu ahal izateko kolore berriak sortu behar badituzte molekula berriak eta nano egituren aldaketak eragingo dituzte haiek sortzeko\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Xabier Martin \/ 2012-05-24 \/ 587 hitz Lumek bere barruan dituzten nano egiturei esker lortu dute hegaztiek beren eboluzioan hain kolore espektro handia, Richard Prum biologoak Donostian azaldu duenez.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,70],"tags":[9,3,200,201,56,5084],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/440"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=440"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/440\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":441,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/440\/revisions\/441"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=440"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=440"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=440"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}