{"id":4476,"date":"2013-09-06T07:37:32","date_gmt":"2013-09-06T07:37:32","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=4476"},"modified":"2013-09-06T07:38:23","modified_gmt":"2013-09-06T07:38:23","slug":"iragazki-eta-epairik-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/09\/iragazki-eta-epairik-gabe\/","title":{"rendered":"Iragazki eta epairik gabe"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-09-06\/018\/001\/iragazki_eta_epairik_gabe.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2013-09-06 \/ 1.230 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Bai idazle ezezagunek eta bai ezagun batzuek ere, autoedizioa baliatuta kaleratzen dituzte liburuak, ohiko argitaletxeen babesik gabe. Kalte baino, literatur plazari on gehiago egiten diotela uste dute adituek.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Azkeneko urteotan gora egin du, bai euskaraz eta bai beste edozein hizkuntzatan ere, autoedizioaren bidez kaleratutako liburu kopuruak. Argitaletxearen iragazki estutik iragan ez diren sormen lanak dira; editorearen epairik gabe, baiezkorik edo ezezkorik jaso gabe, plazan irakurgai dauden nobelak, poesiak, saiakerak edo bestelakoak. \u00abTarteka-marteka, errepide nagusietatik kanpo dabiltzanen altxor ezkutuak ekarriko dizkigu autoedizioak. Koskak koska, kalte baino on askoz gehiago egingo duela dudarik ez dut\u00bb. Fernando Morillo Gaumin argitaletxeko editorea mintzo da. Xabier Mendiguren Elkar etxekoarentzat argitaletxeek ezin dute baldintzatu adierazpen artistikorako askatasuna, eta uste du sortzaileak beti eduki beharko lukeela autoediziorako eskubidea. \u00abEz daukat inongo kexarik, bere esparrua betetzen du\u00bb. Iruditzen zaio, halere, editore on baten onespena jaso izanak ematen diola liburuari nolabaiteko berme bat irakurlearen aurrean. \u00abZuk ikusten baduzu autoedizio bat, esan dezakezu: &#8216;hau nolakoa ote da?&#8217;. Eta, aldiz, zure gustuko argitaletxe batek kaleratutakoa bada, eduki dezakezu irakurtzeko aldeko joera bat\u00bb. \u00abMakina bat\u00bb idazle ezezagun eta \u00abezagun askoak\u00bb ari dira autoediziora jotzen, Morilloren esanetan, beste bide batzuk probatu nahi dituztelako. \u00abAzken finean, askeago izateko modua da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta euskarri fisikoan izan ez arren, argitaratzeko beste modu bat ahalbidetzen duena <i>www.entreescritores.com<\/i> plataforma da. Loturak sortu du, Internet zerbitzuak eskaintzen dituen Donostiako enpresa batek. Atarian erregistratu ondoren, sortzaileek haien lanak sarean zintzilikatzeko aukera daukate. Erabiltzaileek <i>on line<\/i> irakur ditzakete gero, edo liburu irakurgailura deskargatu. Literatura zabaltzeko zerbitzu bat ematen dutela pentsatzen du Idoia Iradi Loturako Internet aholkulariak. Zerbitzaria gaztelaniaz soilik dago oraingoz, baina hilabete honetan euskaratzeko asmoa daukate; eta katalanez ere jarriko dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hainbat atal ditu, eta 144 liburu dauzka irakurgai une honetan. Bat irakurri ahala, irakurleek haien iritziak plazaratu ditzakete, eta idazlea babestu dezakete. Izan ere, atal bakoitzak \u2014euskaraz bakarra dago: nobelarena\u2014 garaile bat edukiko du. Hartara, euskarazko eleberriari dagokionez, boto gehien lortutako liburuak \u20142014ko martxoaren 1a bitartean jar daitezke webgunean\u2014 hartuko ditu Gaumin argitaletxeak, eta horietako bat hautatuko du kaleratzeko. Dena den, sariketa orotan bezala, argitaletxeak badauka liburu bakar bat ere ez kaleratzeko eskubidea; dela gutxieneko kalitaterik daukan obrarik ez dagoelako; dela baloratzeko obra nahikorik ez dagoelako. Eta gerta daiteke, era berean, idazleak ez onartzea Gauminen proposamena. Gaur egun, euskarazko ale bakarra dago plataforman irakurgai: Ainara Mayaren <i>Igandeak<\/i> nobela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Literatura bultzatzeko, zabaltzeko, hedatzeko eta jendearen artean mintzagai bihurtzeko zenbat eta bide gehiago sortu, orduan eta hobeto, Mendigurenen iritziz. \u00abHori bai, ikusi behar da zenbateraino diren interesgarriak lan horiek, zenbaterainoko interakzioa dagoen irakurleekin&#8230;\u00bb. Badauzka dudak. \u00abGaztelaniaz funtzionatzen duen plataforma batean, adar gisa-edo, euskarazko bat jartzeak&#8230; Funtzionatuko duen edo ez&#8230; Dudak dauzkat\u00bb. Sortzaileak hainbat irakurlerengana hurbiltzeko aukera da webgunea, Morilloren irudiko. \u00abZenbat eta aukera gehiago egon (gurean euskal sortzaile eta irakurleentzat), orduan eta hobeto (euskal) gizartearentzat\u00bb. Pentsatzen du, gainera, gisa horretako ideia batek \u00abametsen espektroa\u00bb zabaltzen lagunduko duela. Irakurleak, idazleak eta argitaletxeak harremanetan jartzeko \u00abmodu desberdin bat\u00bb proposatu zieten webgunekoek. \u00abGure lana euskarazko testuak begiratzea da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Iradiren ustez, \u00abgalbahe lana\u00bb egiten dute plataformako irakurleek haien iritziekin. \u00abArgitaletxeei lana errazteko modu bat ere bada. Izan ere, badakizu irakurleek baloratutako liburu bat dela, gustukoa izan dutela\u00bb. Egin dezakeen galbahe lanari ez, sortzaile berriak aurkitzeko ematen duen abaguneari ematen dio garrantzia Morillok. \u00abIrakurleak, hala, okasio paregabea edukiko du sortzaile desberdinak edo ezkutuak aurkitu eta dastatzeko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Mendigurenek, baina, ez daki euskaraz beharrezkoa ote den halako plataforma bat. \u00abDauden argitaletxeek, ondo edo gaizki, jasotzen dutena irakurri eta epaitzeko lana hartzen dute\u00bb. Hori bai, Entreescritoresek proposatzen duen berezitasuna iruditzen zaio, aukeraketa argitaletxe bateko irakurleek egin ordez, erregistratzen diren irakurleek egitea, \u00abmodu demokratiko batean\u00bb. Halere, duda egiten du euskaraz hainbeste irakurle izango ote dituen; \u00abea zenbat erregistratuko diren benetan, zenbatek irakurriko dituzten testuak, nortzuek baloratu&#8230;\u00bb. Izan ere, uste du \u00abgaztelaniazko mundutik\u00bb pentsatuta dagoela plataforma. \u00abEuskarazkoa oso desberdina da. Hasteko, denok txikiak gara; hemengo handiena ere txikia da gaztelaniazko argitaletxe batekin konparatuta\u00bb. Badaki Morillok plataformak euskarazko oso irakurle gutxi dituela, \u00abtamalez\u00bb. Asmoa ez da \u00absamalda bat\u00bb irakurle erakartzea, \u00abez baitago\u00bb. \u00abMokoka-mokoka gure habian adreilutxo batzuk gehiago jartzen laguntzea da helburua\u00bb. Argi dauka, \u00abgure txikian\u00bb ez dela \u00ablasterbiderik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Errotetaren esperientzia<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ohiko argitaletxeen babesa ezin lortu duen edo babes hori gabe bere kabuz plazara atera nahi duen sortzaileari bide hori errazten hasi zen Erroteta zerbitzua, duela hamar urte. Jendeari lanak kaleratzeko aukera ematea zen hasieran haien asmoa, Joseba Berriotxoa zuzendariaren hitzetan. Aukeratutako tiradaren, eta tamainaren eta edizioaren kalitearen araberakoa izaten da egileak liburuagatik ordaindu beharrekoa. \u00abEgun, liburu erraz batek, neurri txikikoa, eta tirada laburrekoa, 500 euroko kostua dauka\u00bb, argitu du Berriotxoak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Errotetak\u2014Euban (Bizkaia) dauka bulegoa\u2014, baina, eskaintza dibertsifikatu du azken urteotan, eta \u00abidazle ezagunagoen\u00bb lanak ere kaleratzen dituzte. \u00abKasu horietan, ohiko argitaletxeek bezala lan egiten dugu\u00bb. Eta badute, gainera, erdibideko eredu bat: \u00abEgileak baldin badaki liburuak ez duela ibilbide luzerik izango, akordio batera iristen gara eta erdibana ordaintzen dira gastuak\u00bb. 20-25 bat liburu kaleratzen dituzte urtero, horien %60, \u00abgutxi gorabehera\u00bb, euskaraz. \u00abZabalik gaude aukera guztiak aztertzeko\u00bb. Argitaletxeak ez daukala ildo argi edo nabarmenik, alegia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Mendigurenen iritziz, berriz, argitaletxe batek \u00abbere estiloa, estetika, ideologia, gustua&#8230;\u00bb bilatu behar du. \u00abDena delako irizpideen arabera argitaratu behar dira liburuak. Beste bide hori [Gauminek <i>entreescritores<\/i> plataformatik hautat dezakeenaz ari da], aleatorioko ateratzearena, iruditzen zait, pixkat bat, nortasuna galtzea bezala\u00bb. Gauminen ildoa \u00abzabala bezala estua\u00bb da, Morillok aitortu duenez. \u00abBarrura iristen zaigun zerbait izan beharra dauka\u00bb. Hasieratik zeukaten argi nahi zutena: haien txikitik euskal irakurleak sortzen laguntzea, bereziki gazteen artean. \u00abHorretarako, erakargarri zaigun zeinahi ahots, gai, formatu, jardun eta esperimenturi ekiteko prest gaude\u00bb. Ez du ildo argi baten faltaren adibidetzat hartzen plataformarekin kolaboratu izana. \u00abGugana jo zuten laguntza eta lankidetza eske. Gauminek euskararen bidea zabaltzen eta argitzen laguntzeko ametsa du, eta probatu zitekeen ideia iruditu zitzaigun\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Mayak ere probatzea erabaki zuen. Argitaratu izan ditu olerkiak eta artikuluak euskal hedabideetan, eta iazko azaroan <i>Chansons d&#8217;amour, ilargi beterik gabeko gauak<\/i> kaleratu zuen Maiatz argitaletxearekin. \u00abArgitaratzeko beharra nuelako zintzilikatu nuen nire euskarazko eleberria plataforman, eta, beharbada, bestela ere aurretik argitaletxeetan ukatu didatena, euskal irakurleek onestearen itxaropenarekin\u00bb. Orain arte Txalaparta, Pamiela, Alberdania eta Susa etxeetara bidali izan ditu bere olerki bildumak, eta beti ezezkoa jaso dute. \u00abEzezkorako argudioak lanen kalitatea eta arrazoi ekonomikoak zirela esan izan didate\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Elkarrek \u00ablau edo bost liburu\u00bb botatzen ditu atzera bat publikatzen duen bakoitzeko, Mendigurenek azaldu duenez. \u00abHorien artean batzuk dira txukunak, eta zalantza askoren artean atzera botatzen direnak, arrazoi batengatik edo besteagatik. Beste batzuk oso kaxkarrak dira; idazten ere ez dakiten pertsonenak-eta. Printzipioz, denak jasotzen eta irakurtzen ditugu\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>\u00abEzezagunari beldur\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Berriotxoak onartu du kaleratu izan dituztela kalitaterik gabeko liburuak. Dena den, Mendigurenek gauza bat utzi nahi du argi: \u00abEzin da esan editorerik gabe kalitaterik ez dagoenik; hori ez da egia. Batek oso ondo idazten badu, eta erabakitzen baldin badu berak egitea liburua \u2014editoreengan konfiantzarik ez duelako edo berak kontrolatu nahi duelako prozesu osoa\u2014, oso ona izan daiteke\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Morillorentzat, baina, \u00abiritzi (ekonomiko eta intelektual) interesatu asko\u00bb dago autoeditatutako liburuen gainean. \u00abZenbaiten ustez arriskutsuak dira. To! Kalitaterik ezin dela bermatu errepikatzen da, esaterako. Baina hain nabarmena balitz, berehala antzemango liokete irakurleek, eta baztertu!\u00bb. Mendigurenek bezala, Gaumineko editoreak uste du liburuaren arlo guztiak zaintzeko abagunea eskaintzen diola autoedizioak egileari, \u00abobra aberastuz\u00bb. Uste du, ordea, \u00abkontua\u00bb beste bat dela. \u00abAldagai asko daude ekuazio horretan;eta gizakiok ezezagunari beldur beti\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baina badira, Elkarreko editorearen iritziz, \u00abkapritxoz, edo benetan sormen min, gogo eta nahi bati erantzunez\u00bb haien lanak plazan ikusi nahi dituztenak. \u00abEta beste aukerarik ikusten ez baldin badute, hauek [autoedizioak] bide zilegi eta aitzakiarik gabekoak dira\u00bb. Eta aukera edukita ere, halere, argitaletxeen iragazkitik eta editorearen epaitik, baiezkotik edo ezezkotik, aldentzen diren sortzaileak badaude.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2013-09-06 \/ 1.230 hitz Bai idazle ezezagunek eta bai ezagun batzuek ere, autoedizioa baliatuta kaleratzen dituzte liburuak, ohiko argitaletxeen babesik gabe. Kalte baino, literatur plazari on gehiago egiten diotela uste dute adituek.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,46],"tags":[792,1819,3,854,1820,112,1821,5082,397],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4476"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4476"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4476\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4479,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4476\/revisions\/4479"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4476"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4476"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4476"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}