{"id":4539,"date":"2013-09-16T08:06:34","date_gmt":"2013-09-16T08:06:34","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=4539"},"modified":"2013-09-16T08:06:34","modified_gmt":"2013-09-16T08:06:34","slug":"gauaren-iluntasuna-aldarri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/09\/gauaren-iluntasuna-aldarri\/","title":{"rendered":"Gauaren iluntasuna aldarri"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-09-12\/040\/001\/gauaren_iluntasuna_aldarri.htm\" target=\"_blank\">Iker Tubia \/ 2013-09-12 \/ 442 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Argi kutsadurak eragiten dituen kalteak eta haiek konpontzeko bideak azaltzen dituen dokumentala aurkeztu dute Iru\u00f1eko Planetarioan, gaueko zerua babesteko jardunaldien barruan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Iluntasuna da gauaren ezaugarri nagusia. XXI. mendeko gizarteak, baina, ahantzi egin du zer den gauaren iluntasuna. Hirietan argia da nagusi eguzkia desagertzen denean ere. Kolorez argiztatutako eraikinak han eta hemen. Argia nekazari eremuetara ere ailegatu da. Argi kutsadurak kezkaturik, Gaueko Zerua Babesteko XIII. Europako Jardunaldiak antolatu dituzte Iru\u00f1ean. Atzo International Dark Sky Association elkarteak sortutako <i>Losing the Dark<\/i> (Iluntasuna galduz) dokumentala aurkeztu zuten Planetarioko kupulan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dokumentalean argi kutsaduraren kalteak azaltzen dira, baita konponbide eta proposamenak ere. Gehiegizko argiztapenak argi kutsadura sortzeaz gainera, bizidunen osasunean kalteak eragiten ditu. Badira bestelako arazoak ere, besteak beste, energia xahutzearena eta gastu publikoarena.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Fernando Jauregi Cel Fosc elkarteko presidenteak esan duenez, lau arlori erreparatu beharko genieke: kalitateari, potentziari, koloreari eta denborari. \u00abArgia behar den tokietan baizik ez da egon behar, soilik beharrezkoa den potentzia ezarri behar da, argiaren kalitateak ingurumenari eta osasunari kalte gutxien egiten diona izan behar du eta argiztatutako tokietatik jenderik igarotzen ez den orduetan argia itzali beharko litzateke\u00bb, aholkatu du. Haren aburuz, \u00abongi\u00bb argiztatzeak \u00abgaizki\u00bb argiztatzeak baino gutxiago kontsumitzen du. Azkenengo ikerketen arabera, oraingo kontsumoaren %80 baino gehiago aurreztu liteke.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jauregik uste du borondate politikoa eta kontzientziazio soziala beharrezkoak direla argi kutsadurak sortzen dituen arazoak konpontzeko. Horregatik, gaurtik etzira Iru\u00f1ean eginen diren jardunaldietan \u00abarrazoizko proposamenak\u00bb eginen dituztela azaldu du. Gainera, zeru ilunak babesten dituzten elkarteei buruz esaten direnak gezurtatu egin ditu: \u00abIluntasunarekin eta beltzarekin lotzen gaituzte, baina hori ez da egia, zeruan, logeletan eta ingurumenean argi gutxiago egotea baizik ez dugu nahi\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Konponbideak kutsadurari<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Planetarioan eskainitako dokumentalean, argi kutsaduraren eragin agerikoena adibide grafiko baten bitartez ikusteko aukera dago. Hala, mendebaldeko hirietan zerua nola ikusten den erakutsi ondotik, argiztapen gutxiagorekin nola ikusiko litzatekeen erakusten du. Bertan esaten denez, kaleko argiak dira gehien kutsatzen dutenak. Horregatik, konponbide \u00aberrazak\u00bb ematen ditu, \u00aberaginkorrak eta zerua ilun mantentzen dutenak\u00bb. Alde batetik, argia gora botatzen duten kale-argiak jarri beharrean, behea, \u00abbeharrezkoa den tokia\u00bb argiztatzen dutenak erabiltzea. Bestetik, soilik beharrezko diren tokiak argiztatzea aholkatzen du, eta behar ez direnean itzaltzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horrez gain, argi kutsadurak izaki bizidunei nola eragiten dien ere azaltzen du dokumentalak. Hegazti migratzaileek argiztatutako eraikinak jotzen dituzte, dortoka jaio berriek ozeanoko argi naturalarekin nahasten dute hirietatik ailegatzen den argiztapena, eta gizakiek ere jasaten dituzte ondorioak, loaldiari eta zelulen berritzea kontrolatzen duten barne erregulatzaileei eragiten baitie. Hain zuzen ere, argi kutsadurak gizakiengan duen eraginaz mintzatuko da Angeles Rol de Lama gaur arratsaldean eskainiko duen hitzaldian.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dokumentala mundu osoan ikusiko da, eta hainbat hizkuntzatara itzuliko dute. Jauregik azaldu duenez, aurki euskaraz ere ikusteko parada izanen da. Lana <i>http:\/\/www.darksky.org<\/i> webgunean dago eskuragai, eta ez dago zabaltzeko arazorik Creative Commons lizentzia baitu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iker Tubia \/ 2013-09-12 \/ 442 hitz Argi kutsadurak eragiten dituen kalteak eta haiek konpontzeko bideak azaltzen dituen dokumentala aurkeztu dute Iru\u00f1eko Planetarioan, gaueko zerua babesteko jardunaldien barruan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,12],"tags":[792,3,1555,5072,1846,1847],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4539"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4539"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4539\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4541,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4539\/revisions\/4541"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4539"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4539"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4539"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}