{"id":4554,"date":"2013-09-16T08:58:34","date_gmt":"2013-09-16T08:58:34","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=4554"},"modified":"2013-09-16T08:58:48","modified_gmt":"2013-09-16T08:58:48","slug":"euskal-aditzen-joakera-sakelan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/09\/euskal-aditzen-joakera-sakelan\/","title":{"rendered":"Euskal aditzen jokaera sakelan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-09-15\/035\/001\/euskal_aditzen_jokaera_sakelan.htm\" target=\"_blank\">Iker Tubia \/ 2013-09-15 \/ 396 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;Aditzak.com&#8217; webgunearen aplikazioa sortu dute Android eta iPhone telefono adimendunetan erabili ahal izateko.<\/em><\/p>\n<p><em>\u00abEuskararen profesionalentzat\u00bb bada ere, euskara ikasteko ere balio du programak.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Nor-Nori-Nork. Euskaltegiko ikasleek hainbeste buruhauste izan dituzte horrekin euskarazko aditzak ikasterakoan. Hizkuntza menperatzen dutenek ere izaten dituzte zalantzak noiz edo noiz. Horregatik eta horretarako sortu zen duela bi urte <i>aditzak.com<\/i> webgunea. Hor, euskal aditzak jokatzeko aukera ematen duen programa erabili dezake edozeinek. Orain, urrats bat gehiago egin dute haren egileek, eta sakelako telefonoetan sartu dituzte aditzak. Android edo iPhone telefono adimendunek aditzak jokatzen dakite ordutik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aplikazioa doakoa da, eta erabiltzeko erraza. Modua \u2014indikatiboa, ahalera, subjuntiboa edo agintera\u2014, aldia \u2014oraina, iragana, baldintza edo ondorioa\u2014 eta mota \u2014nor, nor-nori, nor-nork, nor-nori-nork\u2014 hautatu, eta <i>voila<\/i>, pantailan aditza jokaturik ageri da. <i>Aditzak.com<\/i> webgunearen sortzaile Gorka Knorrek esan duenez, aditz forma bat aurkitzeko modurik errazena topatu dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ia bi urte dira Knorrek aditzak jokatzen zituen programa bat egiteko ideia izan zuela. Bere beharrei so bultzatu zuen proiektua. \u00abItzultzailea ere banaiz, eta horren beharra sentitu nuen, denok izaten ditugulako zalantzak aditz korapilatsuekin\u00bb, azaldu du. Beraz, tauletan galdu baino nahiago izan zuen aditza automatikoki jokatzen zuen programa sortzea. Horretarako Ideatekaren laguntza izan zuen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Tresna hori, baina, ez zen soilik berarentzat erabilgarri. Hasieran, \u00abeuskararen profesionalentzat\u00bb asmatu zuela azaldu du: itzultzaileentzat, idazleentzat, kazetarientzat&#8230; Baina, konturatu gabe, beste hartzaile batzuengana ailegatu zen: irakasle eta ikasleengana. Euskaltegian ez ezik, gaztetxoek ere aditzak ikasteko modu erakargarriagoa dute sakelako telefonoekin. Badira arriskuak ere antzeman dituztenak, eta azterketetan kopiatzeko erabil dezaketela uste dutenak. Dena den, Knorren aburuz, gehiago dira alde onak txarrak baino. \u00abJolas gisa hartuta, behintzat aditz bat edo beste ikasiko dute\u00bb, esan du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Orain arte, harrera ona izan du <i>smartphone<\/i> telefonoetarako aplikazioak. Oraingoz Android eta iPhone sistemetarako eskuragai dago programa, eta etorkizunean Windows eta Black Berry sakelakoetan erabiltzeko aukera ere eskaini nahiko lukete.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Aplikazio osoagoa helburu<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aditzak jokatzeko programa asmatuta, Knorrek ez du beste proiekturik buruan, oraingoz. Dena den, aplikazioa hobetzeko asmoa duela aitortu du. Batetik, aditzak euskara batuan ez ezik, euskalki \u00abnagusietan\u00bb jokatzeko aukera eskaintzea prentsatzen ari da. Hitanoaren presentzia ere handitzeko gogoz dabil Knorr. Izan ere, programak <i>hi<\/i> pertsona erabiltzeko aukera ematen badu ere, alokutiboa falta zaio.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bestalde, aditzak trinkotzeko tresna ere badu buruan. Hala ere, oraingoz proiektuak baino ez dira, ideia soilak, Knorrek ez baitu aplikazioa korapilatzerik nahi. \u00abFuntzionaltasunak sartzen hasita, tresna korapilatzeko arriskua dago, eta, beraz, oreka bilatu beharra dago\u00bb, esan du. Oraingoz, gehien erabiltzen diren aditzak jokatzeko aukerarekin konformatu beharko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iker Tubia \/ 2013-09-15 \/ 396 hitz &#8216;Aditzak.com&#8217; webgunearen aplikazioa sortu dute Android eta iPhone telefono adimendunetan erabili ahal izateko. \u00abEuskararen profesionalentzat\u00bb bada ere, euskara ikasteko ere balio du programak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,38,28],"tags":[792,799,3,312,1858,5079,1555,5076,1859],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4554"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4554"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4554\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4557,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4554\/revisions\/4557"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4554"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4554"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4554"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}