{"id":4577,"date":"2013-09-18T10:26:58","date_gmt":"2013-09-18T10:26:58","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=4577"},"modified":"2013-09-18T10:26:58","modified_gmt":"2013-09-18T10:26:58","slug":"phonebloks-nahieran-eta-zatika-eratutako-telefonoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/09\/phonebloks-nahieran-eta-zatika-eratutako-telefonoa\/","title":{"rendered":"&#8216;Phonebloks&#8217; nahieran eta zatika eratutako telefonoa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-09-18\/037\/001\/phonebloks_nahieran_eta_zatika_eratutako_telefonoa.htm\" target=\"_blank\">Aitor Aretxaga \/ 2013-09-18 \/ 454 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Sarritan, sakelako telefonoa osorik jaurti ohi da zaborretara, arazo iturria pieza bakar bat izanda ere. Bada, egoera hori aldatzeko asmoz, proiektu bat sortu du Dave Hakkensek. Hain zuzen ere, jendearen eta enpresen atxikimendua lortu nahian dabil orain, proiektua ezerezean gera ez dadin.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Telefonoek apurtzeko edo zaharkituta geratzeko urte pare bat nahikoa izaten dute gehienetan. Larriena zera da: arazo iturri pieza bakarra izanda ere, sakelako telefonoa osorik jaurtitzen dela zaborretara, ezinezkoa delako atal hori bakarrik eguneratzea edota ordezkatzea. Pentsamolde hori aldatzea du xede Dave Hakkens herbeheretarraren proiektu batek, ken daitezkeen blokeez osatutako telefono baten bidez. Bloke horiek oinarri batera konektatuta joango lirateke, zeinak, era berean aurrealdetik pantaila bati lotuta, telefono sendo baten itxura hartuko lukeen. <i>Phonebloks<\/i> deitu dio kontzeptu berritzaileari.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Blokeak erroan<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lehenik, nork bere telefonoa neurrira osatu ahalko luke blokeka, eta, ondoren, zati horietako bakoitza berriekin aldatu ahal izango luke apurtzean edo zaharkitua geratzean. Besteak beste, pantaila arrakalatzea edo telefonoaren abiadura 1GB RAM-etik 4GB-era hobetzea ez litzateke inolako eragozpen izango <i>Phonebloks<\/i> batean. Aurrez, era berean, lehentasunez eratutako <i>Phonebloks<\/i> telefonoa erosi ahalko litzateke edo bakoitzak nahi dituen funtzionalitateak aukeratuz hainbat etxeren blokeekin osatu gailua. Helburua zera da: orain, estandar ireki bat sortzea, eta, gero, hainbat enpresak beren blokeak garatzea, eta aukera zabala jartzea erosleen eskura.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kontua da, beraz, ordenagailuetan PCaren sorkuntzatik ikusi den modularitatea kopiatzea, eta baztertzea iPhone sistema itxien eta enparauen iluntasuna eta sekretismoa. Horretarako, <i>Blokstore<\/i> deitu duten hardware denda batean pentsatu dute; bezeroek blokeak erosteko, berrikuspenak eta kritikak irakurtzeko edota haien bloke zaharrak saltzeko balioko luke. Hakkensek sortutako eredu horretan, gainera, telefonoen osagaiak hainbat enpresari erosi ahal izango genizkieke, behin plataformaren estandarrak ondo zehaztuta. Etxe bakoitzak \u2014handiek nahiz txikiek\u2014 bloke berriak garatuko lituzkete, beharrizan askotarikoak asetzeko balioko luketenak: eguzki indarrez kargatzeko bateriak, itsuentzako pantaila sentikorrak, bidaiatzeko material arindunak bidaiatzeko\u2026<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Horiek guztiek ekarriko luketen pertsonalizazio aukera handia izango litzateke, inolako zalantzarik gabe. Indarra jarriz piezak aukeratzeko askatasunaz haratago, batek beharrezkoak ikusten ez dituen osagaiengatik ordaindu behar izatearekin bukatuko litzateke.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Irauteko diseinatua, aro berria<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Prestakuntzak etengabe hobetzea bilatzen duen teknologiaren gizartean, dinamikatik irten baina horregatik martxa galdu nahi ez dutenentzat pentsatuta dagoen gailua dela esan daiteke. Eguneratzeko nahiz konpontzeko egina dagoela, alegia. Abantailak berehalakoak lirateke, beraz: iraunkorragoak, merkeagoak eta soberakin elektroniko gutxiago sortuko luketen garapen eredua aurkeztuko luke. Kontsumoari lotutako ereduaren jarraipena izanda ere, naturarekin begirune handiagoa lekarkeen bat litzateke. Eta egun elektronika kontsumoan izarra denaren gurpil zoroaren abiadura moteltzea; ez litzateke gutxi, hortaz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Atxikimendurako deia<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hakkensek pauso bat gehiago eman nahi du, eta era guztietako eragileak konbentzitzea da lehen eginbeharrekoa. <i>Phonebloks<\/i> teknikoki posible egiteko, enpresa, inbertitzaile, diseinatzaile, ingeniari eta ikertzaileen atxikimendua beharrezkoagoa baita dirua baino. Horretarako, deia egin du <i>http:\/\/www.thunderclap.it\/<\/i> plataforma erabilita. Sare sozialetan baino ohiartzun handiagoa lortzea zaila da, eta, beraz, lagundu nahi duenak mezu honi erantsita idatz ditzake hitz batzuk: <i>\u00ab#phonebloks thndr.it\/15eLHbz\u00bb<\/i>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitor Aretxaga \/ 2013-09-18 \/ 454 hitz Sarritan, sakelako telefonoa osorik jaurti ohi da zaborretara, arazo iturria pieza bakar bat izanda ere. Bada, egoera hori aldatzeko asmoz, proiektu bat sortu du Dave Hakkensek. Hain zuzen ere, jendearen eta enpresen atxikimendua &hellip; <a href=\"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/09\/phonebloks-nahieran-eta-zatika-eratutako-telefonoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,28],"tags":[792,321,3,5076,1866],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4577"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4577"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4577\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4579,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4577\/revisions\/4579"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4577"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4577"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4577"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}