{"id":4688,"date":"2013-10-07T08:45:04","date_gmt":"2013-10-07T08:45:04","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=4688"},"modified":"2013-10-07T08:45:04","modified_gmt":"2013-10-07T08:45:04","slug":"uxue-alberdi-lainoa-idazten-saiatu-naiz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/10\/uxue-alberdi-lainoa-idazten-saiatu-naiz\/","title":{"rendered":"Uxue Alberdi: \u00abLainoa idazten saiatu naiz\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-10-04\/034\/001\/lainoa_idazten_saiatu_naiz.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2013-10-04 \/ 660 hitz<\/a><\/p>\n<p><em>Uxue Alberdik \u00absentsazioetatik\u00bb abiatuta idatzitako bederatzi ipuin batu ditu &#8216;Euli-giro&#8217; liburuan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->\u00abLanbro bat bezala hedatzen da ezinegona\u00bb Uxue Alberdiren (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984) <i>Euli-giro<\/i> liburua (Susa) osatzen duten bederatzi ipuinetan, egileak azaldu duenez. \u00abSentsazioetatik sortutako ipuinak dira, eta sentsazio horietatik abiatuta eraiki ditut pertsonaiak, eta haiek biltzen dituzten atmosferak. Gertaeretatik eta ekintzetatik haratago, lainoa idazten saiatu naiz; euli-giroaren anabasa hori, etengabeko mugimenduan pertsonaiak inguratzen dituen zurrunbiloa paperean jasotzen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Alberdik ez du uste, hala ere, \u00abipuin estatikoak\u00bb direnik liburukoak. \u00abEz naiz giro deserosoen argazkiak egiten bakarrik saiatu. Pertsonaiak gatazkan daude aipatutako behe laino horrekin, eta erabakiak hartzen dituzte aldiro\u00bb. Ezinegona eragiten dieten arazoen aurrean, eulien aurrean bezala, nork bere jarrera dute pertsonaiek. \u00abBatzuek euliak akabatu egiten dituzte; beste batzuk haiek apartatu nahian saiatzen dira; eta badira burrunba hotsaren erdian errenditzea hautatzen dutenak. Aitzitik, errenditzea hautatzen duten pertsonaiek ere ez dute etsi nahi. Ate batzuk ixten dituzte, ipuina amaitzen da, baina lanbroak bere bidea egiten du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abBat izan ezik, ipuin denak gaurko garaian kokatuta daude, baina ipuinak euren artean oso diferenteak dira\u00bb, adierazi du Alberdik. Izenburuan aipatzen den euli-giro hori ez da hasieratik pentsatutakoa. \u00abNire helburua ez da izan euli-giroa zeukan ipuin bilduma bat sortzea. Ipuinez ipuin banaka idatzitako piezak dira. Baina ipuin guztietan pisu handia dauka atmosferak. Ipuin bakoitzak bere atmosfera dauka, ez dira denak berdinak, baina ezinegon bat bada guztietan; pertsonaiak ez daude lasai. Batzuetan giro hori itogarriagoa da; beste batzuetan, harrigarriagoa\u2026 Absurdoa ukitzen dute istorio batzuek\u2026\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ipuinak idazteko prozesua ez da egilearen aurreko ipuin liburuko \u2014<i>Aulki bat elurretan<\/i>, Elkar, 2007\u2014 berbera izan. Liburu hartako ipuinak idazteko, \u00abirudietatik\u00bb abiatu zen Alberdi: \u00abIrudi bat iradokitzailea iruditu, eta haren inguruan harilkatutako istorioak ziren\u00bb. Haiek ez bezala, <i>Euli-giro<\/i>-koak \u00abbarrutik kanpora\u00bb sortuak direla iruditzen zaio, sentsazio bat izan duelako beti abiapuntu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Pertsonaiak, gatazkan<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Honako hau izan da ipuin bakoitza osatzeko eman dituen pausoen hurrenkera: \u00ablehenengo sentsazio bat sentitu; gero, sentsazio horrek giro bat iradoki; giro hori ezagutu; giro horretan kokatutako pertsonaiak sortu; eta pertsonaia horiek jokoan jarri\u00bb. Pertsonaiak etengabe daude \u00abberen barne giroaren eta kanpo giroaren arteko gatazkan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aurretik helduentzako idatzirik dituen bi liburuak \u2014arestian aipatu <i>Aulki bat elurretan<\/i> ipuin liburuaz gain, <i>Aulki-jokoa<\/i> nobela, Elkar, 2009\u2014 bi bekaren laguntzaz eta amaitzeko denbora epe bat zuela idatziak ditu Alberdik. <i>Euli-giro<\/i>-ren kasuan, ez du halakorik izan. \u00abErabat neure erritmoan sortutakoak dira ipuinak. Hasieran, hiru edo lau ipuin bidali nizkion Gorkari [Gorka Arrese, Susa argitaletxeko editorea], eta gero banaka idatzi eta igorri dizkiot, amaitu ahala harekin batera lantzeko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Banaka eman zituen amaitutzat ipuinak, eta, une jakin batean, liburu osoa eman zuen amaitutzat. \u00abIrati Jimenezek esaten du liburuak ez direla amaitzen, abandonatu egiten direla, eta uste dut arrazoia daukala. Une batean sentitu nuen liburua amaitua zela. Idazten jarraituko dut \u2014beti idatzi izan dut\u2014 , baina esango nuke niretzat ziklo bat amaitu dela\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Atmosferak sortzen ez ezik, pertsonaiak eraikitzen ere oso trebe ageri da Uxue Alberdi <i>Euli-giro<\/i>-ko ipuinetan, Gorka Arrese editorearen ustez. Alderdi horretatik begiratuta, <i>Aulki bat elurretan<\/i>-etik <i>Euli-giro<\/i>-ra aldaketa bat izan dela uste du liburuaren egileak: \u00ab<i>Euli-giro<\/i>-ko pertsonaiak oso ondo ezagutzen ditut. <i>Aulki bat elurretan<\/i> idatzi nuenean, sentitu nuen haiek ere ondo ezagutzen nituela, baina orain askoz ere ertz gutxiagoko eta psikologia aldetik sakontasun gutxiagokoak direla iruditzen zait, <i>Euli-giro<\/i>-koekin alderatuta. Saiatu naiz ez dena esaten; uste dut gauzak asko iradoki, usaindu edo erakutsi egiten direla. Baina nik oso ondo dakit zer unetan dagoen pertsonaia bakoitza, hartzen dituzten erabakiak nondik hartzen dituzten, eta horretan saiatu naiz oso zorrotza izaten. Niretzat erabat sinesgarriak diren pertsonaiak sortzen ahalegindu naiz, nahiz eta askotan ertzeko egoeretan sartu ditudan. Une batean harrapatzen dira pertsonaiak ipuinetan, eta une horrek ez du erabat definitzen pertsonaia, baina une horretan bizi duena eta bere psikologia nola eraikitzen den zorroztasunez marrazten saiatu naiz\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abLiburuan badira errealismo magikora eta are istorio kafkiarretara hurbiltzen diren ipuinak\u00bb, jakinarazi du Alberdik, \u00abbaina haietan ere, edo haietan batez ere, idazkera zehatza, konkretua, fisikoa lehenetsi dut. Ezinegona, suspensea, harridura eta deserosotasuna gailendu litezkeen arren, pertsonaiek badakite, aldizka behintzat, gertatzen ari zaien horretatik distantzia hartzen eta umore printzak eskaintzen. Hori bai: orriotako umoreak gehienetan eulien kolorea du\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2013-10-04 \/ 660 hitz Uxue Alberdik \u00absentsazioetatik\u00bb abiatuta idatzitako bederatzi ipuin batu ditu &#8216;Euli-giro&#8217; liburuan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,3,1927,58,5073,559,1497],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4688"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4688"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4688\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4690,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4688\/revisions\/4690"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4688"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4688"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4688"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}