{"id":5090,"date":"2013-11-26T09:05:46","date_gmt":"2013-11-26T09:05:46","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5090"},"modified":"2013-11-26T09:05:46","modified_gmt":"2013-11-26T09:05:46","slug":"arestin-bizi-da-poeta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/11\/arestin-bizi-da-poeta\/","title":{"rendered":"Arestin bizi da poeta"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"ahiztoarekin erabat moztu ordez, piska bat moztu, eta, ondoren, eskuarekin patata zatia askatu. Pauso honek geroago egosterakoan patatak berak dituen osagaien laguntzaz salda loditzen lagunduko du.  \u2022 Patatak pusketatan ditugula, lapikora bota, buelta batzuk eman, eta urez estali. Jarraian, gatz pitin bat bota, eta irakiten jarri. Orduan, piper txorizeroak azal eta guzti lapikora sartu. Piperrak lehorrak badaude, txortena kendu eta hazirik gabe sartuko ditugu.  \u2022 Guztia beste 35 bat minutuz egosi. Sua itzali, eta barruan ditugun piper txorizeroak kanpora atera.  \u2022 Erretilu batean epeltzen utzi. Piperrek duten mami guztia barrenetik atera, eta egurrezko tabla batean labanarekin xehetu. Ondoren, berriro lapikora gehitu. Dena ongi nahastu, eta egun hotz hauetarako plater aproposa izango dugu, bero-beroa.\" target=\"_blank\">Mikel Asurmendi \/ 2013-11-24 \/ 490 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> Parisen bizi naiz<\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> Koldo Izagirre<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Susa<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->P<i>arisen bizi naiz<\/i>, diosku poetak. Gehiago ere badio, ordea: <i>besterik ezean<\/i>. Lerro-buru bakar batek ezin baitu mundua azaldu, lerro nagusien azpikoek ere mundua adierazten baitute, irakurle.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Parisen bizi da poeta, Parisko Marrutxipi auzoan. Alta, Berlingo Marrutxipin ere bizi da, baita Bilboko Marrutxipin ere. Izagirrek auzoetan ikasi baitzuen berbetan \u2014urdaiazpiko frijitua jaten zuenean\u2014. Auzo-euskaraz mintzo da, Izagirre munduko haize guztien <i>agirrean<\/i> bizi baita, orain <i>ageria<\/i>n bizi ere, ene pozerako. Euskal Herria mundu <i>izagirre<\/i> da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Metaforak dituzu horiek, aixkide.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Koldo Izagirre bizi, benaz, \u00abDonostiako Marrutxipi deritzan auzoko hogeita hamabostean, hirugarrena ezker\u00bb bizi da. Bihotza ezkerrean dauka. Auzotar arrunta da alde horretatik. Donostian bizi ei da, euria sortzen, Donostia sortzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta horiek ez dira metaforak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskara klaruan erranen dizut: hiriaz mintzo zaigu poeta. Bere hiriaz, mundu-hiriaz, euskalegileok artean eraiki ez dugun hiriaz, eta herriaz. Lasai, hiria ez da soilik euskaldunon auzi galdua, gizabanakook hirian \u2014edozein dela hiria\u2014 frakasatu dugula diosku poetak<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Izagirre baikor heldu zaigu alabaina, bere berbek egundainoko haize baikorrena helarazten digute. Bere poemek ederto inarrosten dute hiriaren bisaia, haize fresko batek deskribatzen du hiria, baita bere bisaia ere \u2014bizardun ageri zaigu\u2014. Bilboko poetak antzo heldu zaigu \u2014Astepeko sekretarioa lez\u2014, agintariei eta arkitektoei kontu eske, baita horien sekretario eta komisarioei ere. Beti erraten du egia. Edo auzo-egia dakar bederen. Bere ahotik ez da hitzik aterako, egia ez dena. Auzo-basoko errealitatea baita bere egia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta berba horiek ere, ez dira metafora.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Hiri bat ederraren ertzean ei da Donostia. Perla polit distiratsua. Argitsua. Izagirrek ez du hirian argia ikusten haatik. Arestik \u00abargi ez da ikusten\u00bb zioen, Bilbon alegia. Halarik ere, Altzako pasaiatar donostiartuak Bilbo hobesten du, Arestik Bilboko portuan nola, Izagirrek Pasaiako portuan ikasi baitzuen berbetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta hori ere ez da metafora, ez horixe!<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aresti ez da hil, Izagirre bizi baita. Hura legez, lagunez inguraturik heldu da: Ramon, Ibon, Txillardegi, Laboa, Apollinaire edo Artola. <i>Zazpi kaleak<\/i> bilatzen ditu, eta kalerik ezean, besterik ezean, Jose Manuel Enea oroian du promenan doala.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Golgotara igan da poeta Aresti nola (<i>Golgota<\/i> irakurri, otoi-tz!). Izagirrek bere Gorbeiatik \u2014Marrutxipitik\u2014 ikusten du hiria. <i>Laminaciones de Lesaca<\/i> dakusa. Irakurri poema, arren! Irakurri Izagirre bertso errimatuan nola librean. Ez gaitezen engaina baina, Izagirrek goratik egiten du hegan, Axularren begietatik behatzen du mundua. Bere poesiak kontzesiorik gabe agertzen du hiria. Literatura elitista da berea, euskaldun bizitzeko elite baten behako beharra daukan herri baten aldeko emaria.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Prosazko karga ere badakar. Hiriko kaleak nahiz probintziako plazak kurritu ditu idazleak, Salbatoreko apeaderoa nola Chillida-Leku. Zabalaga baserria galtzear dugu, baina poesiaren baliabideak <i>Esperantza<\/i>z jarri dizkio hiriari. Poetak gaina hartu dio arkitektoari, etsian baina baikor.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gizaldi erdia joan da <i>Harri eta Herri<\/i>k argia ikusi zuenetik. Goroldioa harriari lez lotzen zaio herria karrikari. Euskal Herria ez dago hilda, Aresti(n) bizi da: \u00abItsas aldean izarra \/ hari begira lizarra \/ Euskera salbo ikusi arte\/ eztut kenduko bizarra \u2014irakurri <i>Maitazoro<\/i>, berbarako!\u2014\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Arestirengandik \u2014<i>haize agirre<\/i>\u2014 Izagirre hau: \u00abErrekaldean lizarra \/ hari begira izarra \/ bere burua eskuratzea \/ euskaldunen liskarra\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurmendi \/ 2013-11-24 \/ 490 hitz Izenburua: Parisen bizi naiz Egilea: Koldo Izagirre Argitaletxea: Susa<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,3,882,5073,429,2029,559],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5090"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5090"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5090\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5096,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5090\/revisions\/5096"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5090"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5090"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5090"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}