{"id":5093,"date":"2013-11-26T09:07:22","date_gmt":"2013-11-26T09:07:22","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5093"},"modified":"2013-11-26T09:07:22","modified_gmt":"2013-11-26T09:07:22","slug":"goenkale-transzenditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/11\/goenkale-transzenditu\/","title":{"rendered":"Goenkale transzenditu"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-11-24\/036\/005\/goenkale_transzenditu.htm\" target=\"_blank\">Hasier Rekondo \/ 2013-11-24 \/ 433 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua: <\/strong>Sirena-hotsak<\/li>\n<li><strong>Egilea:<\/strong> Xabier Etxaniz Rojo<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Erein<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Idazlearen lehen betebeharra interesgarria izatea da. Interesgarri bilakatzea, ez mundua aldatzea\u00bb, esaten zuen John Barth estatubatuar idazle postmodernoak. Hala ere, esaldi potolo horren egileak ere ez zuen beti lehen betebehar hori erdiesten. <i>The Sot-Weed Factor<\/i> 800 orrialdetako adreilua lekuko. Horretan baitatza literatura ororen erronkarik nagusiena: irakurleari gauza interesgarriak eskaintzea asmo on guztien gainetik, mundua aldatzeko errealitatea bera baitaukagu, eta ez da gutxi.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Xabier Etxaniz Rojoren (Trintxerpe, Pasaia, 1971) narrazio liburu honetan, errealitate tematia abiapuntutzat hartuta, errealismoa berriro jarri baita modan, kontakizun interesgarriak eta egungo mundu anitzaren gaineko ikuspegi <i>soziologikoa<\/i> uztartu nahi izan dira. Eta esango nuke lar <i>soziologikoa<\/i> bilakatzen denean nabarmen makaltzen dela liburu honek daukan pisu literarioa, prosaren erraztasunean eta gardentasunean oinarritzen den literatur hegaldia galtzen duela. <i>Sirena-hotsak<\/i> (Erein, 2013) honek lau narrazio luze, batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak, eskaintzen ditu. Kale borrokaren ajeak urteen ostean pairatzen dituzten hiru lagunen gaineko denbora-paraleloetan eraikitako <i>Sirena-hotsak<\/i> izenburuko azken narrazioa da interesgarriena ezbairik gabe. Beste batzuetan, ordea, egileak distantzia larregi hartzen du pertsonaiak sinesgarri egiteko eta estereotipo bilakatzen dira lehen bi narrazioetan batez ere: <i>Matxupitxu<\/i> eta <i>Akelarreak<\/i>. Eta sinesgarritasuna da melodramaren aurkako pilularik eraginkorrena, ez baitu mendekotasunik ez eragin sekundariorik eragiten narrazio errealistan. Sinesgarritasun horren moldea sendoagoa da azken bi narrazioetan: <i>American way of life<\/i> eta aipatu <i>Sirena-hotsak<\/i>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Literatura jasoaren aldareetan tabutzat jotzen den melodrama aipatu dut, liburuak berak mahai-gainean jartzen duen erronka delako; melodrama kutsua transzenditzea hain zuzen ere. Esan dezadan, bidenabar, liburuaren azal hiperrealista horrek ez nauela batere konbentzitu, melodramaren alderik nabarmenenak uzten baititu agerian: buruan daroan txapelari erreparatuz gero gurpil-aulkidun euskal agure batek eta aulkia bultzatzen duen gazte hegoamerikarrak osatzen duten mosaikoa erabat melodramatikoa baita, errealitatea bera izan daitekeen gisara bestalde, esango dit norbaitek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Birritan aipatzen da <i>Goenkale<\/i> telebista saioa liburuan: \u00abLiburua, eskaintza, argazkia\u2026 elementu haiei guztiei iritzi nien irrealak, eleberri txatxu eta txar batetik aterata baleude bezala, <i>Goenkale<\/i>-ko gidoilari baten burutapen eroak balira bezala\u00bb, dio <i>Akelarreak<\/i> narrazioaren protagonistak. Bestetik, aipatu azken narrazioko Julenek ere <i>Goenkale<\/i>-n hartu zuen parte, borroka armatua aukeratu beharrean aktore lanetara zuzendu zuenean bere bizitza. Goenkaletik haratago leudekeen osagaiak erabiltzen ditu Etxaniz Rojok eta horri esker aldentzen da melodramatik: Nikaraguan iraultza eta kontra-iraultza bizitako etorkina, fantasiazko errealitateak eraikitzen dituen jubilatu-idazle ohi ezindua, aitaren iragan faltsua jasan ezin duen alaba, erregulazio espedienteen osteko grebak, manifak etab., klase sozialen arteko liskarrak, NBAren eta AEBen lilura, kale borrokaren osteko bizitzaren bidezidorrak\u2026 Baina osagai gordinagoak erabiltzeak bakarrik ez du beti interesgarritasuna bermatzen. Asmoak asmo hutsal bilakatu litezke pertsonaiak kartoizkoak eta sakontasunik gabekoak direnean. Etxaniz Rojok bere elementuan murgiltzen duenean gainditzen du froga, EHko <i>errelatoaren<\/i> eta egungo krisi sistemikoaren ajeak sinesgarri eta interesgarri egiten dituenean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hasier Rekondo \/ 2013-11-24 \/ 433 hitz Izenburua: Sirena-hotsak Egilea: Xabier Etxaniz Rojo Argitaletxea: Erein<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,3,580,1965,2089,2088],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5093"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5093"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5093\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5095,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5093\/revisions\/5095"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5093"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5093"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5093"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}