{"id":5127,"date":"2013-11-27T12:53:32","date_gmt":"2013-11-27T12:53:32","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5127"},"modified":"2013-11-27T12:53:32","modified_gmt":"2013-11-27T12:53:32","slug":"erresumaren-txanponak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/11\/erresumaren-txanponak\/","title":{"rendered":"Erresumaren txanponak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-11-27\/038\/001\/erresumaren_txanponak.htm\" target=\"_blank\">Irene\u00a0 Arrizurieta \/ 2013-11-27 \/ 1.349 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Baskoien garaitik hasi eta XIX. mendera arte Nafarroan egindako txanponak bildu eta deskribatu ditu &#8216;La Moneda de Navarra&#8217; liburuan Ricardo Ros lizarrarrak.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Euskal Herriko lurretan egindako txanponen bilduma egin du <i>Cat\u00e1logo General de la Moneda Navarra<\/i> (Nafarroako Txanponaren Katalogo Orokorra) Ricardo Ros lizarrarrak. Baskoiek Kristo aurreko II. mendean egin zituzten txanponetan hasten da bere bilduma Aro Modernoan, XIX. mendean, bukatzeko. Tartean, erromatarren garaiko txanponak eta Erdi Aroko Nafarroako Erresumetako txanponak ere bildu ditu. Txanponaren bidez Nafarroako Erresumaren historia egiten duela esan daiteke. Egileak berak dioenez, \u00abNafarroako txanpon guztiak zenbatuak eta sailkatuak ageri diren lehenengo aldia da\u00bb. Guztira, 1.018 pieza bildu ditu liburuan; horietako 710 benetako neurrian hartuta, aurkia eta ifrentzua erakutsiz, eta 85, handituak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Txanponetan interesa gurasoen etxean gaztetan ikusitako hiru maraiko txanpon batetik hartu zuen Ricardo Ros erretiroa hartutako ingeniari teknikoak eta numismatikan adituak. Bost hamarkada baino gehiago daramatza gaia aztertzen, baina liburua egiten azken lau urteak eman ditu. Etxean duen txanpon bildumatik abiatuta egin du liburua. \u00abDuela 50 urte hasi nintzen txanponen bilduma egiten. Azoketan eta enkanteetan eskuratu izan ditut, eta bilduma on bat lortu dut\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Lan horri txanponaren inguruan bildu duen dokumentazioa gehitu behar zaio. Gaian adituak direnekin mintzatu da maiz, Javier Bergua eta Joakin Lizarraga Arizmendi zenarekin, besteak beste. Nafarroako txanponari buruz argitaratu diren liburuak izan ditu bidelagun lanerako. Bilduma lana egiten urteak eman dituen arren, erretiroa hartuta hasi zen lanean erabat murgiltzen. Txanpon bakoitzaren fitxak egiten hasi zen, gero, semearen laguntzaz, informatizatzeko. \u00abPieza horiek sailkatu, zenbatu, katalogatu eta baloratu egin dira\u00bb, dio liburua eskuan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kronologikoki sailkatutako kapituluetan egituratzen da larehun orriko liburua. Kristo aurreko II. mendean egindako <i>Baskunes<\/i> baskoien txanponetik hasi eta XIX mendea arte, Aro Modernoaren bukaera arte egin ziren txanponak bildu ditu. Gaztelako Fernando VII.aren garaira arte \u2014Nafarroako III.a\u2014, 1834. urtera arte, alegia. Nafarroa Behereak bere txanponak egiten jarraitu zuen. Frantziako Iraultzarekin amaitu zen hori.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Politenak, Erresumakoak<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Euskal Herrian txanponak egiten lehenak baskoiak izan ziren. Garai hartako gizartean trukea nagusi zen arren, txanponak ere erabili ziren. Baskoniako 25 herritan egin ziren, Rosek dioenez. Baskoniak, artean, Hego Euskal Herria, Errioxa (Espainia) eta Aragoiko zati bat (Espainia) hartzen zuen. \u00abBaskoiak gaurko Zaragozaraino iristen ziren, eta, horregatik, haien txanponak Errioxan eta Huescan aurki daitezke [Espainia]\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Erromatarrak oraindik iristekoak ziren Euskal Herrira, eta lehen txanponek grafia iberiarra hartu zuten, eta, behin erromatarrak iritsita, latina inposatu zen. Baskoiak euskaraz mintzatzen ziren arren, euskaraz idatzitako txanponik ez du aurkitu liburuaen egileak. \u00abEz zen idazten zen hizkuntza bat. Herriaren edo hiriaren izena jartzen zen txanponean. Ez dakigu euskaraz zigilatzen ziren, baina horrek ez du esan nahi ez zegoenik\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Baskoien garaian txanponak egiteko erabiltzen zen materiala brontzea eta zilarra zen. \u00abGarrantzitsuak dira Iru\u00f1ean egin zirela uste delako. Brontzezkoak Kristo aurreko II. mendekoak dira, eta zilarrezkoak Kristo aurreko I. mendekoak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Txanponen kalitateari eta edertasunari erreparatuz, Erdi Aroko txanponak dira ederrenak Ricardo Rosentzat. \u00abErdi Aroko txanponak dira politenak, Erresuma zenekoak. Antso Handiaren garaitik hasi eta azken erregearen garaira arte, Joan Albretekoa eta Katalina Foixko errege-erreginen garaira arte\u00bb. Garai horretako txanponek Nafarroako Erresumak Erdi Aroan izan zuen garrantzia agerian uzten dutela azpimarratu du Rosek. \u00abEuropako erresuma nabarmenetakoa izan zen\u00bb. Horregatik, garai horretako txanponak oso kalitate onekoak dira. \u00abErdi Aroko txanponak kalitate handikoak ziren eta oso ongi bukatuak zeuden. Txanponak ospea ematen zuen, eta hori oso ongi zaintzen zuten\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nafarroako Erresuma oso txikia izan zen arren \u00aboso garrantzitsua\u00bb izan zela iritzi dio Rosek. \u00abEuropako garrantzitsuenetakoa izan zen. Eta txanpona asko zaintzen zuen. Horregatik edo, errege batzuk txanponak egiten zituzten artisauak atzerritik ekarri izan zituzten garai horretan, Frantziatik eta Erresuma Batutik\u00bb. Baina baskoien garaian ez bezala, Erdi Aroan txanponak hainbat tokitan egin ziren: Naiaran (Espainia), eta Nafarroan Elon, Iru\u00f1ean eta Lizarran egiten ziren, baita Donapaleun ere (Nafarroa Beherea). Baina, halere, txanponetan ageri den izen bakarra Naiarakoa dela ohartarazi du Rosek, beste batzuetan ez da ageri.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuan biltzen diren txanponen artean azpimarratzekoak dira Karlos II.a Gaiztoaren (1332-1387) florin bat eta urrezko koroa bat. Liburuaren azala ilustratzen dutenak ere adierazgarriak dira, Nafarroako Karlos III.a txanpona, XIV. mendekoa. \u00abOso txanpon arraroa da. Lortzen oso zaila, eta Nafarroako ezkutua kateekin daraman lehen txanpona da\u00bb. Garai horretan, orokorrean, txanponaren aurrealdean erreagearen irudia irudikatzen zen, eta zuhaitz gisako bat gurutze batekin zizelkatzen zuten atzealdean. Antso Azkarraren Erresumatik aurrera (1150-1234), gainera, ilargi erdi bat izar bat goian duela ageri da. Txanponak egiteko aukera erregeek bakarrik bazuten ere, Vianako printzeak ere egin zuen txanpona Nafarroan. Hark ez zuen inoiz koroa lortu, baina badira haren irudia daramaten txanponak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Erresuma independentea izan zenean, Donapaleun egin zen txanpona.1512-1620 arte egin zuen txanpona; urrea eta zilarra erabiltzen zuten, eta txanpon asko daude. Hemen baino gehiago erabiltzen zen eta Frantzia osora zabaltzen zen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Materialari dagokionez, ordura arte erabili zen kobrea eta zilarrari urrea eta beloia \u2014zilarra eta kobre nahasketa bat\u2014 gehitu behar zaizkio Erdi Aroan. \u00abNafarroa ez zen herrialde konkistatzaile bat izan, eta ez zuen metal preziaturik. Horregatik, erosi egin behar izaten zuen\u00bb. Metal preziatu gabeziagatik beloia, zilarra eta kobrea izan ziren erabilienak. Urrezkoak oso arraroak dira. \u00abErregeentzat soilik egiten ziren\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Erdi Aroan Nafarroako erregeek ematen zuten bakarrik txanpona egiteko agindua, baina salbuespen bat izan zen. Vianako Printzeak ere egin zuen txanpon bat. Ez zen sekulan errege izan, bai oinordeko, eta txanpona egin zuen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Aro Modernoa<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Gaztelak Nafarroa konkistatu zuen arren, Nafarroan txanpona egiten jarraitu zen. Aro Modernoa Fernando Katolikoarekin hasi zen (1452\u20141516), eta Fernando III.arekin bukatzen da, XIX. mendean. \u00abFernando Katolikoa egiten hasten denetik, Nafarroako ezkutua ageri da guztietan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aro Modernoan txanponen kalitatea ona izan zela nabarmendu du Rosek, Karlos II.a Itsusia (1661-1700) etorri zen arte. Zeuden diru moldeak txarrak ziren. \u00abTxanponak zentratu gabeak ageri ziren eta borobilak izan beharrean oktogonalak egiten ziren. Zentratuak eta data guztiekin aurkitzea oso zaila da\u00bb. Izan ere, txanponari data jartzen XVII. mendean hasi ziren; ordura arte ez zen datarik jartzen. Nafarroan 1608an hasi ziren data jartzen, eta Nafarroa Beherean, mende bat lehenago.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nafarroan egin ziren azken txanponak berriro berreskuratu zuten kalitatea, eta Fernando III.arekin txanpon dotoreak egin ziren.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Liburuaren azken zatian Nafarroa Beherean egindako txanponak aipatzen ditu numismatikan adituak, baina argi utzi du berak egin duena lan \u00abtxikia\u00bb dela. \u00abEz dut hainbeste ezagutzen. Liburuan bildu ditudan txanponak balioztatu gabe daude, eta ongi sailkatu gabe. Hor badago hutsune handia. Badaude bildumazaleak baina gutxi idatzi da\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Ezezaguna den arren \u00aboso garrantzitsua\u00bb dela iritzi dio, eta, etorkizunean, gogoa badu, hari horri tiraka hasiko da lanean. Nafarroa Beherean oso txanpon politak egiten ziren, eta erresuma izatean jarraitu zuten txanpona egiten, nahiz eta Frantziako erresumak bereganatu zuen. Metal gabezia hainbestekoa zen XIV. mendean zegoen Florina Nafarroak ere egin zuen prestigioagatik, eta bakarra dago esku partikularretan, besteak museoetan daude, Luis XIII.arekin bukatu zen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Altaffaylla etxeak argitaratu du Ricardo Rosen lana, eta Lizarrako liburu dendetan ez eze, Iru\u00f1ean ere eros daiteke Estafeta kaleko Colecciones Iru\u00f1ea dendan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;-<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>Txanponak ikustera, atzerrira<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Nafarroako Museoan dagoen bilduma ez dago ikusgai, eta beste museo batzuetara joan behar da txanponak ikustera.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Duela bi hamarkada arte, Nafarroako txanponak ikusi nahi zituen herritarrak Nafarroako Museora joan besterik ez zuen, museo horretaan numismatika bilduma baitago. \u00abHainbat garaitako Nafarroako txanponak ikus zitezkeen, haiek egiteko erabilitako moldeak, prentsak eta guzti\u00bb, gogoratu du Ricardo Rosek. Baina 1990. urtean museoa birmoldatu eta gero, txanponen bilduma erakusten zuen aretoa kendu egin zuten. \u00abMuseoaren funtsetan gordeak daude orain txanponak. Zerbait baldin bada benetan gurea eta nafarra, txanponak dira, eta ezin dira ikusi\u00bb, dio kritiko. Hortaz, Nafarroako txanponak ikusteko Euskal Herritik kanpora joan behar du interesa duenak, munduko hainbat museotan barreiatuta dauden txanpon aleak ikustera. Hainbat tokitan aurki daitezke Nafarroako txanponak: Madrilgo Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean; Parisko Frantziako Liburutegi Nazionalean; Londresko Britainiar Museoan; New Yorkeko The American Numismatic Societyn eta Alemaniako Westalisches Lasdemuseum Munichen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Dena dela, Nafarroako Gobernuaren jarrera ez dela beti horrelakoa izan aitortu du, eta 2011n Nafarroako txanponari buruz Nafarroako Museoan egin zen erakusketa gogoratu du. \u00abLehen aldiz, Nafarroako txanpon guztiak elkarrekin ikusteko aukera izan genuen. Erresuma Batutik eta AEBetatik ekarri ziren txanponak bi gizonek zainduta. Horrek erakusten du haien balioa. Kanpoan aintzat hartzen dute daukagun altxorra, eta hemen gordea dute\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Museoan gordeta ez eze, Nafarroako txanpon asko partikularren eskuetan daude. Euskal Herrian bildumazale asko dago. \u00abTxanpon asko eta oso baliotsuak partikularren esku daude, eta, eskerrak. Bestela, jada desagertua egongo zen Nafarroako txanpona\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Egun Nafarroako txanponak lortzeko modu bakarra enkanteetara joatea da, bereziki Madril eta Bartzelonan egiten diren enkanteetara.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irene\u00a0 Arrizurieta \/ 2013-11-27 \/ 1.349 hitz Baskoien garaitik hasi eta XIX. mendera arte Nafarroan egindako txanponak bildu eta deskribatu ditu &#8216;La Moneda de Navarra&#8217; liburuan Ricardo Ros lizarrarrak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,90],"tags":[792,2099,3,5087,104,2098,2097],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5127"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5127"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5127\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5129,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5127\/revisions\/5129"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5127"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5127"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5127"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}