{"id":5163,"date":"2013-11-29T12:45:48","date_gmt":"2013-11-29T12:45:48","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5163"},"modified":"2013-11-29T12:45:48","modified_gmt":"2013-11-29T12:45:48","slug":"lokatzetan-sartu-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/11\/lokatzetan-sartu-ditu\/","title":{"rendered":"Lokatzetan sartu ditu"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-11-29\/029\/001\/lokatzetan_sartu_ditu.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2013-11-29 \/ 694 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Aspaldiko lau lagunen harremana haietako baten semea atxilotzean nola aldatzen den azaldu du Xabier Montoiak &#8216;Azken afaria&#8217;-n.<\/em><br \/>\n<em>Adiskidetasuna, leialtasuna eta gizakiaren hauskortasuna dira nobelaren gai nagusiak.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Aspaldiko lau lagun elkartu ditu Xabier Montoiak <i>Azken afaria<\/i> (Susa) haren azkeneko nobelan, zazpigarrenean. Haietako bat, egun Kalifornian bizi den idazle laudatua, omentzeko aitzakiarekin egin dute hitzordua Bilboko Zazpikaleetako soziedade batean. Deustuko Unibertsitatean egin zituzten Zuzenbide ikasketak 60ko hamarkadaren amaieran, 70ekoaren hasieran, eta Mario Conde, Jose Maria Bergaretxe eta Joaquin Almunia izan zituzten ikaskide \u2014 \u00aboligarkia espainolaren semeak\u00bb\u2014, esaterako. Elkarri zirika hasi, eta harrituta gogoratu dituzte gazte zireneko garaiak. Bakoitza bere ideologiarekin, baina eroso eta ustez lasai bizi dira egun. Asentatuta. Bazkariaren ondoren, ordea, lagunetako baten, Felix Go\u00f1i abokatuaren, semea atxilotuko du Ertzaintzak bortizki. Gertakariak haien arteko harreman berez konplexua zailduko du, eta konturatuko dira haiek ere hauskorrak direla. Pertsonaiak lokatzetan sartu dituela iruditzen zaio Montoiari, eta hori aprobetxatu du adiskidetasunaz, leialtasunaz eta ahuldadeaz hitz egiteko, besteak beste.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Haien ezinikusiak gorabehera, azaroako egun euritsu bateko bazkaria alaia da, Gorka Arrese Susako editorearentzat. \u00abBidaia ilun eta luze baten hasiera da\u00bb. Gero etorriko dira atxiloketa, torturak eta kartzelatzea. Azken afarira heltzen direnerako, egoera zeharo aldatuko da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Jon Benitoren iritziz, inoiz baino \u00abesplizituagoa\u00bb izan da Montoia, eta haren lanik politikoena dela uste du. Hain zuzen, Benitoren galderak erantzun zituen <i>Azken afaria<\/i>-ren egileak atzo, Donostian, aurkezpen ekitaldian. Pentsatzen du nobela guztiak eta baita gizakien ekintzak ere, izan pribatuak izan publikoak, politikoak direla derrigorrean. \u00abEz nuen pentsatu zerbaiten aldeko edo kontrako eleberria egitea. Oinarrian benetako istorio batzuk daude, eta horiek harrapatuta eta behartuta idatzi dut\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aspaldi hasi zen lana ontzen, baina <i>Golgota<\/i> (Elkar, 2008) idatzi zuen tartean, eta ordura arte egina zuena tiraderan gorde. Heldu zion atzera, eta orain kaleratutako liburuaren \u00abhalako hiru\u00bb idatzi zuen. \u00abHura bukatutakoan, ikusi nuen ez ninduela asebetetzen. Orduan istorio bera beste modu batean kontatzea erabaki nuen\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pertsonaiek, Go\u00f1i eta Juanjo Rodera abokatuek, Samuel Salaberria idazleak eta Kosme Astoreka EAJko politikari kargudunak, \u00abharreman konplexuak\u00bb dituzte, eta hori bera adierazteko, idatzitakoak eleberriaren forma hartu behar zuela deliberatu zuen. Lau kapitulu ditu, eta \u00abhiru osagai\u00bb, pertsonaia bakoitzari bere ahotsa emateko. Batetik, gertakizunak, hirugarren pertsonan eta lehenaldian, \u00abahalik eta objektiboen\u00bb, emandakoak. Bestetik, \u00abiritziena\u00bb dago; bakoitzaren ideologia eta bizitzeko era azaldu du. Eta azkenik, \u00abalderdi subjektiboa\u00bb, bakarrizketa introspektiboa, sentimenduen atala lantzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>\u00abJeltzalekoen ingurukoa\u00bb<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta atal hori, liburu osoa bezala, Go\u00f1ik ardaztuko du. Shock egoeran geratuko da semearen atxiloketarekin, eta bat-batean amesgaizto bat biziko du. \u00abBazekien gertatzen zirela halako gauzak, baina ez zuen uste bera bezalakoei ere tokatzen zitzaizkienik; pentsatzen zuen ezker abertzalekoei-eta gertatzen zitzaizkiela\u00bb. Jeltzaleen ingurukoa da Go\u00f1i, \u00abboto- emailea eta&#8230;\u00bb. Gertatutakoaren ondorioz, ordea, aldatuko da haren pentsatzeko era, eta baita haren harremana lagunekin, emaztearekin eta jendearekin orokorrean ere, bide batez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Halere, bazkari alaiaren ostean etorriko denak denei eragingo die. \u00abPentsatzen dute bizitza gorabehera handirik gabekoa izango dela, eta konturatuko dira uste izan duten guztia hauskorra dela\u00bb. Izan ere, ustekabean iristen dira zauritzen gaituztenak, Montoiaren esanetan, \u00abgure bizitzak katramiltzen dituztenak\u00bb. Edozein belaunalditako jendearen bizitzak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta eleberrirako bera baino apur bat zaharragoak aukeratu ditu \u20141955ean jaiotakoa da liburuaren egilea\u2014. \u00abKronologikoki ongi zetorkidalako egin dut hautua\u00bb. 30 bat urte egin dute atzera bazkaritan lau lagunek, eta ohartu dira ez dira leialak izan orduan pentsatzen zutenarekin. \u00abNobelaren beste auzietako bat da hori, hain zuzen ere; eta ez, gehienak ez dira leialak izan\u00bb. XXI.aren hasieran garatu du istorioa egileak, eta 2012an itxi. \u00abBururatu zitzaidanean, krisi ekonomikoaren aurretiko garaiak ziren. Beraz, geroago egin izan banu, oso ezberdina litzateke\u00bb. Bilbon kokatzea erabaki kontziente bat izan da, \u00abnoski\u00bb. Zazpikaleetako soziedadeko bazkaritik lokaztuta iritsiko dira azkeneko afarira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><strong>Liburua aurkeztu du, bere buruaz ematen den irudiarekin aspertuta dagoelako<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Xabier Montoiak ez du inoiz haren liburuen sustapenik egin, baina oraingoan, aurkezpenera joatea eta \u00abhiru elkarrizketa\u00bb ematea erabaki du. Horri buruz galdetuta, erdi txantxetan erantzun zuen galdera horren esperoan zegoela, eta esan beharrekoa ondo hausnartuta ekarri zuela etxetik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Susarekin argitaratu nahi zuen, eta argitaletxekoek aurkezpenera joatera \u00abbehartu\u00bb zuten. \u00abBaina nik erraz amore eman dut\u00bb, bota zuen, umorez. Gainera, bere estereotipoarekin \u00abnazkatuta\u00bb zegoela aitortu zuen. \u00ab&#8217;Montoia, inoiz elkarrizketarik ematen ez duena&#8217;. Ikusten nuen neure burua pertsonaia barregarri bat bezala. Horrekin bizi beharra pixka bat astuna da\u00bb. Gainera, bere liburuak ez dira lehen beste saltzen, eta argitaletxearen mesedetan \u00abahalegin bat\u00bb egin beharra daukala pentsatu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2013-11-29 \/ 694 hitz Aspaldiko lau lagunen harremana haietako baten semea atxilotzean nola aldatzen den azaldu du Xabier Montoiak &#8216;Azken afaria&#8217;-n. Adiskidetasuna, leialtasuna eta gizakiaren hauskortasuna dira nobelaren gai nagusiak.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,2127,3,112,5073,559,2126],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5163"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5163"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5163\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5166,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5163\/revisions\/5166"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5163"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5163"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5163"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}