{"id":5167,"date":"2013-11-29T13:10:11","date_gmt":"2013-11-29T13:10:11","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5167"},"modified":"2013-11-29T13:10:24","modified_gmt":"2013-11-29T13:10:24","slug":"zaindariak-aurkitu-ez-dituenak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/11\/zaindariak-aurkitu-ez-dituenak\/","title":{"rendered":"Zaindariak aurkitu ez dituenak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-11-29\/031\/002\/zaindariak_aurkitu_ez_dituenak.htm\" target=\"_blank\">I\u00f1igo Astiz \/ 2013-11-29 \/ 558 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Mikel Antzaren liburu bat, Jokin Urainen beste bat eta 23 presoren lanak biltzen dituen bilduma kaleratu du Atarami\u00f1ek.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Joseba Sarrionandiaren aipu bat dakar gogora Oier Gonzalez Atarami\u00f1e argitaletxeko kideak. <i>Galtzetan gordetzeko koblak<\/i> poemako lerro bakar bat. \u00abZaindariak paper bila ari dira zeldetan\u00bb. Azaltzen du bere hautua Gonzalezek. \u00abPoemak dio zaindariak paper bila dabiltzala. Ez dabiltza dinamita edo arma bila, eta aipu horrek oso ongi laburbiltzen du zein den espetxean sorkuntzak duen balioa, zaindariak paper bila aritzeraino\u00bb. Eta zaindariek aurkitu ez dituzten horiek dira Atarami\u00f1ek argitaratzen dituenak. Hiru nobedade kaleratu dituzte aurten. Mikel Antzaren <i>Z2<\/i> antzezlana, Jokin Urainen <i>Agurra eta ohorea<\/i>. <i>Euskal militanteen heriotzaren kronika<\/i> saiakera eta 23 presok idatzitako testuak batzen dituen bilduma.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Espetxerik espetxeena da Antzaren lanaren abiapuntua. Zigor ziega. Eta hortik dator piezaren titulua ere, Antzak liburuaren hitzaurrean azaltzen duenez. \u00abAspaldian Jean Geneten <i>Haute Surveillance<\/i> itzuli nuen. Susak argitara eman zuen <i>Zaindaritza zorrotza<\/i> izenburupean. Antzezlan honetako pasarte batzuek badute haren oihartzunen bat. Eta izenburuak ere horri egiten dio erreferentzia: <i>Zaindaritza Zorrotza<\/i>: zaindaritza ber bi: <i>Z2<\/i> \u00bb. Baina ez da hori bakarrik. Bere eskutitzetan ere hala izendatzen baitu Antzak Zigor Ziega: Z2. Eta hori da bere antzezlanaren erdigunea.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Autoreak espetxeari begiratzeko gramatika berri bat bilatu duela dio Gonzalezek. Eta adibide bat ere jarri du hori frogatzeko. Zigor zelda deskribatu beharrak hizkuntza behartzera baitarama une batean antzezlaneko pertsonaia: \u00abNor etzan zen ni baino lehen lastaira honetan? Atzo. Nor etzango da ondoren? Bihar. Gaur, ni, gu gara. Hire gorputzaren kontra estututa, hire azala jantzita besarkatzen <i>naut<\/i>, harriduraz, gramatika ausartzen ez den lurraldetan, aditz laguntzailearen konbinatoriak etsi duen zingiran, maite <i>gaitut<\/i>\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Estrasburgoko auzitegiak <i>Parot doktrina<\/i> bertan behera utzi, eta astebete darama kalean Jokin Urainek. 27 urte egin ditu espetxean, ordea. Kartzelan zegoela idatzi ditu aurrez bere liburu guztiak, eta han idatzi du <i>Agurra eta ohorea. Euskal militanteen heriotza kronika<\/i> saiakera ere. \u00abHarribitxi bat da lan hau\u00bb, adierazi du Mitxel Sarasketa Atarami\u00f1e argitaletxeko kideak. Heriotza, hiletak eta dolua ditu gai nagusi Uriainek, eta hildako hainbat euskal militanteren senideen testigantzak jaso ditu. Azken hamarkadetakoak dira bildu dituen testigantza gehienak, baina atzera ere egiten du zenbaitetan. 1936ko gerran hildakoen senideen bizipenak biltzerakoan, kasu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Errespetuzko isilunea<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Doluaren beharraz ere mintzo da idazlea. Hitzaurrean azaltzen du zergatik. \u00abOndo ikasi dugu euskal militante abertzaleen hiletak eta hilobiak, oroitarriak eta omenaldiak jo puntu lehenetsiak direla (&#8230;). Hileta horiek baliatu izan dituzte sarritan senideak areago mindu eta umiliatzen saiatzeko\u00bb. Ahanzturaren isiltasunaren kontra, errespetuzko isiltasuna sortu nahi du idazleak, argitaletxeko arduradunen hitzetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Espetxean sorkuntzak duen garrantzia azpimarratu du Karlos Apeztegiak. 21 urte egin ditu preso, eta aurreko astean gelditu zen aske. Bera da Atarami\u00f1eren aurtengo testu bilduman parte hartu duen sortzaileetariko bat. Barruan idatzitakoez aritu da kanpoan. \u00abBeharra bihurtzen da barruan dagoenarentzat sorkuntza espetxean, barruak husteko modu bat\u00bb. Kronika bat idatzi du bildumarako, baina orotarikoak dira liburuan bildutakoak. Badaude poemak, badaude ipuinak, marrazkiak&#8230; \u00abEuskal preso politikoen kronika intimo bat da liburua\u00bb, azaldu du Gonzalezek. Besteak beste, Ekaitz Samaniego, Ekhi\u00f1e Eizagirre eta Ibon Mu\u00f1oaren lanak batu dituzte, eta baita jadanik kalean diren Teresa Toda eta Txomin Troiti\u00f1oren piezak ere. Datorren astean kaleratuko duten Mikel Zarrabek egin ditu, gainera, hiru azalak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Nobedadeez gainera, Mikel Orbegozoren <i>Preso nago 2<\/i> komiki liburua argitaratu dute berriz. Durangoko Azokan egongo dira salgai guztiak, eta baita dendetan ere. Sakoneko helburua, baina, liburu gehiago ez ateratzea dela diote argitaletxeko kideek. \u00abGuk ez dugu argitaletxe bokaziorik. Guk presoak kalean nahi ditugu, eta halako libururik argitaratu behar ez izatea\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>I\u00f1igo Astiz \/ 2013-11-29 \/ 558 hitz Mikel Antzaren liburu bat, Jokin Urainen beste bat eta 23 presoren lanak biltzen dituen bilduma kaleratu du Atarami\u00f1ek.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,2131,2128,3,2132,2129,5073,2130,2133],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5167"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5167"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5167\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5173,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5167\/revisions\/5173"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5167"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5167"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5167"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}