{"id":5180,"date":"2013-12-11T08:31:59","date_gmt":"2013-12-11T08:31:59","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5180"},"modified":"2013-12-11T09:40:15","modified_gmt":"2013-12-11T09:40:15","slug":"inplizitu-eta-esplizitu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/12\/inplizitu-eta-esplizitu\/","title":{"rendered":"Inplizitu eta esplizitu"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/kultura\/2013-12-08\/037\/005\/inplizitu_eta_esplizitu.htm\" target=\"_blank\">Mikel Asurmendi \/ 2013-12-08 \/ 474 hitz<\/a><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Izenburua:<\/strong> Aiztoa eta arkatza<\/li>\n<li><strong>Egileak:<\/strong> Irati Jimenez, Antton Olariaga eta Harkaitz Cano<\/li>\n<li><strong>Argitaletxea:<\/strong> Txalaparta<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Letrak irudiaren sormen euskarriak dira; idazleak, berriz, letrak elkarren segidan paratuz, poemak, ipuinak edota nobelak osatzen dituztenak. Irati Jimenez idazleak idaztearen gaineko \u2014idazle andanaren\u2014 aholkuak bildu ditu, eta idazteko auto-laguntza gida hau osatu. <i>Aiztoa eta arkatza<\/i> liburu bitxia opatu digu literaturaren menturazaleoi, eta bereziki idazlearen bidea urratu gura duenari.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Literaturaren ezaugarrietako bat irudia da, irudien sormena da letren dohainetako bat. Helduentzako literatura liburuak ilustraziorik gabekoak izaten dira, azalaren irudia izaten da bakarra, eskuarki. Honako honek, aldiz, zenbait ilustrazio dakar, Antton Olariaga trebatuak marraztuak. Norberaren irudimenak berezko irudiak sortzen ditu. Aizkora marraztu du irudigileak; aiztoa eta arkatza aizkora dira bere irudimenean. Harkaitz Canok, idazle trebatua hura ere, <i>Laprast edo Proust<\/i> sar-hitza ipini die literatura unibertsaleko idazle kontsakratuen aholkuei. Hark ere aholkuak ekarri dizkigu: 1) <i>Hitzaurreak<\/i> ez irakurri, diosku. Ordea, aholkuak \u2014arauak eta aginduak legez\u2014 desobeditzeko daude, eta hala egitea haizu jo ere. 2) Gorka Bereziartuari <i>idazkurle<\/i> neologismoa hartu dio maileguz, idazleak ez baitu izaterik irakurle izan gabe. 3) Liburuak ez dakar Marcel Prousten aholkurik, baina laprast egitea saihesteko Proust aintzat hartzea aholkatzen dio idazle bilakatu nahi duenari. <i>Le mot juste<\/i> edo ele doia erabiliz, alegia. 4) Hitzaurreak estiloari, tonuari eta erritmoari aipu egiten die inplizituki eta esplizituki: <i>laprast<\/i> edo <i>Proust<\/i>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Inplizitu edo esplizitu idaztearen arteko teman aritzen da idazlea. Lantegi latza da harena. Idazleak berezia behar du, bereizi bizi eta lan egin behar du, baina, halaber, idaztearen lantegian parte hartzen duten beste egileak aintzat hartu behar ditu: editorea, zuzentzailea, diseinatzailea, baita kritikaria ere. Idazleak arkatza zorroztu behar du, eta aldi berean, eskuak ez mozteko, arkatza zorrozteko behar duen aiztoari adi so egin behar dio.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aholkuok aintzat hartuta ere, idazle izan nahi duenak alferrik baliatuko ditu guztiak, horietako asko berez baitira kontraesankorrak. Aholkuak aintzagarriak dira, eta arauak, urragarriak. Idaztea kontraesanen bidean abiatzea da. Idaztea iradokitzea da, bizitzeko era eta jarrera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Beste sortzaile andana baten aipuak ere badakartza liburuak. Sormen prozesuan inspirazioaz, blokeoaz, estiloaz eta kritikaz artegileek dituzten aburuak dira. Idazle-gaiak ezagutzen du Picassok inspirazioaz zioena. Stephen King-ek honela dio: \u00abIdazle hasiberriak eseri eta inspirazioaren zain geratzen dira. Besteok altxatu eta lanera joaten gara\u00bb. Blokeoa hizpide, \u00ablehen paragrafoa da zailena\u00bb. Ez etsi. Frank Yerbyk hauxe dio estiloaz: \u00abEleberri on bat aiztoarekin egiten da, ez arkatzarekin\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Kritika da, baina, idazle <i>arraskatsua<\/i> bilakatu nahi duenaren kalbarioa. Lasai, idazle berri hori, aholkuen artean honako hauek aintzat hartzea gomendatzen dizut: \u00abKritikari batek irakurri duen liburua soilik kritika dezake, ez idazleak idatzi duena\u00bb. (Mignon Mclaughlin). \u00abKritikariak haren bateko eunukoak dira: badakite nola egiten den, ikusten dute nola egiten den baina ezin dute egin\u00bb. (Brendan Behan).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Idazle izan gura duzun horrek, idazten hastearen emozioa, bilatzearen dardara eta amaitzearen gorakada esperimentatzeko nahikaria baduzu \u2014Jimenez parafraseatuz\u2014, liburu honek argitu diezazuke bidea. Kritika honek Durangoko Azokaren azken egunean ikusiko du argia, bertan eskura dezakezu. Osteratzean, lasai, biharamunean ere eguna urratuko du.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mikel Asurmendi \/ 2013-12-08 \/ 474 hitz Izenburua: Aiztoa eta arkatza Egileak: Irati Jimenez, Antton Olariaga eta Harkaitz Cano Argitaletxea: Txalaparta<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,1937,135,2136,3,1936,5073,429,198],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5180"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5180"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5180\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5198,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5180\/revisions\/5198"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5180"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5180"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5180"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}