{"id":5199,"date":"2013-12-11T13:09:46","date_gmt":"2013-12-11T13:09:46","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5199"},"modified":"2013-12-11T13:09:46","modified_gmt":"2013-12-11T13:09:46","slug":"haustura-eraberritzaile-baten-lekuko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/12\/haustura-eraberritzaile-baten-lekuko\/","title":{"rendered":"Haustura eraberritzaile baten lekuko"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-12-11\/031\/001\/haustura_eraberritzaile_baten_lekuko.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2013-12-11 \/ 401 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Pako Sudupek Eusebio Osaren pentsamendua aztertu du &#8216;Eusebio Osa: belaunaldi baten lekuko&#8217; liburuan.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->\u00abGure pentsamendua eraberritu zuen belaunaldi baten lekuko abantailatuenetako bat\u00bb izan zen Eusebio Osa (Bergara, 1936- Gasteiz, 1993), Pako Sudupe idazle eta EHUko irakasle eta ikerlariaren ustez. \u00abPentsamendu tradizionala hausten eta berria sortzen aitzindari izan ziren Krutwig, Txillardegi, Aresti, eta Rikardo Arregiren ildoan\u00bb garatu zuen bere pentsamendua Osak, Suduperen ustez, \u00abTxillardegirekin talkan zenbaitetan, baina haiekin eta Joxe Azurmendi adiskidearekin\u00bb. Osaren pentsamenduari buruzko liburua kaleratu berri du Pako Sudupek (Azkoitia, Gipuzkoa, 1959), <i>Eusebio Osa: belaunaldi baten lekuko<\/i> (EHU).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00ab60ko eta 70eko hamarkada pipermintsuak bizitzea\u00bb egokitu zitzaion Eusebio Osari, Sudupek gogora ekarri duenez, \u00abeta 80ko hamarkada bareagoa baina ez barea, eta konpromiso eta engaiamendu handiz bizi izan zituen, borroka sozial-kulturaletan murgilduta\u00bb. Gasteizko Olabide ikastolan eta alfabetatze eskoletan irakasle izan zen; 1976ko martxoaren 3ko grebetan parte hartu zuen; 1985ean, NATOn sartzearen aurkako koordinakundeko kide izan zen\u2026 \u00abPentsamendua eta praxia, biak elikatu zituen. Ez alderdi biak hein berean, haatik. Ezagutu zutenek gehiago kokatzen dute pentsalarien taldean, ekintza-gizonen artean baino; gehiago intelektual, aktibista baino\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Marxismoari estu lotuak izan ziren Osaren lehen pausoak politikan: OIC\/EKEren kolaboratzaile, <i>Iraultza<\/i> aldizkariaren euskal orriaren arduradun 1977-78ko urteetan\u2026 \u00abDemokrazia eta sozialismoa gauza bera zirela zioen Osak Espainian lehen hauteskundeak egin aurretik, benetako iraultza sozialaren alde paratuz\u00bb, Sudupek dioenez. \u00abKuba eredu ona izan zitekeen, eta Frantzia txarra zen, eta indarrean zegoena frankismo faxistatik demokrazia burges kapitalista autoritarioranzko trantsizioa zen\u00bb. Hauteskundeen emaitzak ikusita, eta batzarretan antolaturiko langileen borroka sindikatu borroka izatera igarotzean, espezializazio hori kritikatzearekin batera, Osak etsi egin zuen, eta kritika soziopolitikora eta lan kulturalera lerratu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abKritika soziopolitikoa <i>Egin<\/i> eta <i>Euskaldunon Egunkaria<\/i>-tik egin zuen, kutsu literario-filosofikoz zirtaturik testuak\u00bb, dakar gogora Sudupek. \u00abHots handiko intelektual liberal espainiar eta amerikarren aurka egoki argudiatu zuen \u2014Fernando Savater, Juan Aranzadi, Juan Pablo Fusi, Julio Caro Baroja, Octavio Paz\u2026\u2014, eta ez gutxiago salatu zuen estatubatuarren jendarme izaera, eta haien sarraskiak Amerikako kontinentean, eta munduan\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Euskara &#8216;mantxatuaren&#8217; alde<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">\u00abBeti euskaltzale eta euskal idazle izan zen\u00bb Eusebio Osa. \u00abHasieran nahiko tradizional, euskaldun fededun, aurrerago euskara <i>mantxatuaren<\/i> alde; euskara bai, baina ez zapaltzaileen alde erabiltzeko. Bere bizitzako azken hamabi urtean dena euskaraz idatzi zuen, tesia barne\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><i>Pedagogia eta gizartea<\/i> (Lur, 1971), <i>Pentsakera eta kultura<\/i> (Lur, 1974), <i>Dialektikaz eta kulturaz<\/i> (Kriselu, 1975) eta <i>Euskararen hitzordena, komunikazio zereginaren arauera<\/i> (EHU, 1990) liburuak argitaratu zituen, besteak beste, Eusebio Osak, artikulu ugariz gain. Horietako asko <i>Barne-barnetik<\/i> liburuan (Arabako Foru Aldundia, 1997) bildu zituzten Xabier Etxaniz Erlek, Jose Luis Ormaetxeak eta Patxi Salaberrik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2013-12-11 \/ 401 hitz Pako Sudupek Eusebio Osaren pentsamendua aztertu du &#8216;Eusebio Osa: belaunaldi baten lekuko&#8217; liburuan.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,3,1752,2146,2147,58,1843],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5199"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5199"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5199\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5202,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5199\/revisions\/5202"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5199"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5199"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5199"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}