{"id":5253,"date":"2013-12-18T09:57:06","date_gmt":"2013-12-18T09:57:06","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5253"},"modified":"2013-12-18T09:57:06","modified_gmt":"2013-12-18T09:57:06","slug":"konplizitatearen-bidetik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/12\/konplizitatearen-bidetik\/","title":{"rendered":"Konplizitatearen bidetik"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-12-18\/032\/001\/konplizitatearen_bidetik.htm\" target=\"_blank\">Igor Susaeta \/ 2013-12-18 \/ 457 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>&#8216;3L&#8217; musika eta poesia emanaldia liburu-DVD bihurtu dute Antton Valverdek eta Anjel Lertxundik.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->Xabier Lete 2010eko abenduaren 4an zendu zen. Handik gutxira, zenduberriaren kantuetako batzuekin emanaldi bat egiteko eskatu zioten Iru\u00f1eko Hizkuntza Eskolako kideek Antton Valverderi. Hura prestatzeko, pianoan eserita interpretatuko zituen kantuen sarrera egiteko eta, laguntza eske jo zuen Anjel Lertxundi lagunarengana. Hark ere, gainera, adiskide zuen Lete. Eta emanaldi hartan \u00abkonplizitate artistiko bat\u00bb loratu zen bien artean, idazlearen esanetan. Horregatik, Leteren beraren, Xabier Lizardiren eta Estepan Urkiaga <i>Lauaxeta-<\/i>ren poemekin <i>3L<\/i> kontzertu-errezitaldia atontzea otu zitzaien. Emanaldietako bat, joan den irailaren 3an Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko klubean emandakoa, DVD-liburu bihurtu dute orain.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pamielak argitaratu du Littera&amp;musika bildumaren barnean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren sostenguarekin. Poeta bakoitzaren musikatutako hiruna testu dauzka lanak: Lauaxetaren <i>Mendigoxaliarena<\/i>, <i>Langile eraildu bati<\/i>, <i>Neguko gaba<\/i>; Lizardiren <i>Oia<\/i>, <i>Baso itzal<\/i> eta <i>Asaba<\/i> <i>zaarren baratza<\/i>; eta Leteren <i>Herri zahar hontan<\/i>, <i>Bianditz<\/i> eta <i>Amaitu da bidaia<\/i>. Valverderen poeta \u00abkutunak\u00bb dira hirurak, maiz musikatu dituenak, baina <i>Neguko gaba<\/i>, <i>Bianditz<\/i> eta <i>Amaitu da bidaia<\/i> estreinakoz erregistratu ditu. Addendako poema, <i>Autobusetik<\/i>, Rikardo Arregi Diaz de Herediak idatzi du \u2014Lizardiren <i>Bultzi-leiotik<\/i>-en oinarrituz\u2014, eta Valverdek musikatu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Poemen aukeraketa egiteko orduan, \u00abtonuen desberdintasunari\u00bb erreparatu diote, Lertxundiren hitzetan. \u00abUgaria izan zedila bai poesien moldeagatik, bai musikatzeko moduagatik, eta baita testuen edukiagatik ere\u00bb. Kontu umoretsuenak zein lirikoenak entzun, ikusi eta irakur daitezke lanean, eta poeta bakoitzaren \u00abmomentu gailurrak\u00bb, bete-betean zeudenekoak, hautatu dituzte horretarako.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Valverdek hiru poetak musikatu izan ditu, baina Lertxundik ere maite du haiek egindako lana, eta bai poetikoki eta baita kulturalki ere haiek testuinguruan kokatzea izan da haren egitekoa emanaldietan. \u00abLiteratura irakaslea, idazlea eta irakurlea naiz, eta hiruretatik zerbait dute idatzi ditudan testuek\u00bb, azaldu zuen Lertxundik atzo Donostian, liburu-DVDaren aurkezpenean. Betidanik interesatu izan zaio Valverderen musika, pentsatzen baitu musikatzen duen poema bakoitza \u00aberritmo barnekoienetara\u00bb iristen den musika dela. \u00abPoesia onak badu erritmo bat: errimak, <i>silabeoa<\/i>&#8230; Gero badago beste erritmo bat, fisikoaz eta soinuaz harago doana, erritmo espirituala deituko nukeena. Eta Antton [Valverde] maisua da horretan\u00bb. Sentsazioa dauka irakurle batek poema batekin daukan sentipen bera eduki dezakeela entzule batek Valverderen musikarekin. \u00abOso eroso sentitu naiz. Afinitate sentimental, kultural eta estetiko batzuk elkartu ditugu\u00bb. Valverdek nabarmendu zuen, hain zuzen, lanak eman diola gehien estimatzen dituen poetak \u00abuztartzeko\u00bb aukera. \u00abAnjeli [Lertxundi] esker izan da. Poz handia hartu dut lan honekin\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Elkarlanean jarraituko dute<\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Eta badute elkarlanean jarraitzeko asmoa. \u00abTanteatzen ari gara\u00bb, aitortu zuen Lertxundik. Gainera, kulturan ez adinik ez mugarik ez dagoela iruditzen zaio. \u00abGeroz eta argiago daukat hori. Zernahi egiteko gogoa da behar dena\u00bb. Oraingoz, argitaratutakoa defendatzen jarraituko dute. Datak ez daude zehaztuta oraindik, baina urtarrilean eta otsailean, emanaldi bat egingo dute Gasteizen, eta beste bat Iru\u00f1ean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Pamielak eta aldundiak Littera&amp;musika bildumaren barnean elkarlean argitaratutako hirugarren lana da, <i>Negua izan zen<\/i> (2009) eta <i>Paradisua eta katua<\/i>-ren (2012) ondotik. Guztira hamar erreferentzia dauzka bildumak, 2000n abiarazi zutenetik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Igor Susaeta \/ 2013-12-18 \/ 457 hitz &#8216;3L&#8217; musika eta poesia emanaldia liburu-DVD bihurtu dute Antton Valverdek eta Anjel Lertxundik.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,14],"tags":[792,80,2165,3,112,1488,5073,2166,404,2164],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5253"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5253"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5253\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5256,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5253\/revisions\/5256"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5253"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5253"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5253"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}