{"id":5270,"date":"2013-12-20T08:08:08","date_gmt":"2013-12-20T08:08:08","guid":{"rendered":"http:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/?p=5270"},"modified":"2013-12-20T08:08:08","modified_gmt":"2013-12-20T08:08:08","slug":"euskara-ez-da-gugandik-kanpo-dagoen-ondarea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/2013\/12\/euskara-ez-da-gugandik-kanpo-dagoen-ondarea\/","title":{"rendered":"\u00abEuskara ez da gugandik kanpo dagoen ondarea\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-12-19\/034\/002\/euskara_ez_da_gugandik_kanpo_dagoen_ondarea.htm\" target=\"_blank\">Juan Luis Zabala \/ 2013-12-19 \/ 381 hitz<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><em>Joxe Austin Arrietak bi saiakera labur bildu ditu &#8216;Berriro eta behin&#8217;-en, euskarari buruzkoa bata, Txillardegiz bestea.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><!--more-->\u00abEz dut uste ideia berri askorik dagoenik liburu honetan, edo batere ez beharbada\u00bb, adierazi zuen atzo Joxe Austin Arrietak (Donostia, 1949) <i>Berriro eta behin. Euskara dela eta Txillardegi gogoan<\/i> liburua (Txalaparta) aurkeztean. \u00abLaburbilduta dago hemen nik nola ikusten dudan gure betiko arazoa, gure <i>trending topic<\/i> edo dena delakoa: gure hizkuntzaren arazoa eta bizirauteko dituen ahalbideak. Hemendik eta handik asko jorratutako eta askotan adierazitako ideiak daude, denak neure <i>pasapuretik<\/i> paseak\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Bi saiakera labur biltzen ditu liburuak: <i>Dorraoren inguruan berriro eta behin<\/i>, Arrietak 2012ko urriaren 24an Eskoriatzako (Gipuzkoa) Hihezi fakultatean emandako hitzaldiaren bertsio idatzia; eta <i>Itsasoaz honaindi<\/i>, Arrietak 2013ko urtarrilaren 25ean Euskaltzaindiak Donostian egindako ageriko bilkuran irakurritako Jose Luis Alvarez Enparantza <i>Txillardegi<\/i>-ri buruzko txostena. Joxe Azurmendik idatzitako hitzaurrea eta eranskin bat ere baditu liburuak. Eranskinean, Joxe Manuel Odriozolaren <i>Estatu etnozidaren kontra<\/i> liburuaren (Elkar, 2011) hainbat pasarte komentatu ditu Arrietak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Arrietaren ustez, \u00abespejismo galgarria\u00bb litzateke euskararen egungo egoera suziriak botatzeko modukotzat jotzea. \u00abBeste bi hizkuntzak, espainiera eta frantsesa, maratoia korritzen ari dira eta gu, gehienez ere, Zainketa Intentsiboen Unitatean ez baldin bagaude, erietxeko pasilloan, gure tantaz tantako gazuraren tramankulua garraio. Baina maratoia korritu behar genuke\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\"><b>Ados jartzeko ezintasuna <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Aurrera egiteko lehen oztopoa adostasun falta da, Arrietaren ustez, jeltzaleek eta ezker abertzaleak Telesforo Monzonek metaforikoki aipatutako Maltzagaraino elkarrekin joateko duten ezintasuna. \u00abUste dut ez garela ados jartzen askotan ahazten zaigulako gauza xume baina funtsezko bat: euskara ez dela gugandik kanpo dagoen ondare bat. Gu geu gara aldi berean gaixo eta mediku, aldi berean eri eta erizain. Bata zuria jantzita gaixoaren ohe bueltan diagnostikoaz elkarrekin liskarrean eztabaidatzea beharrezkoa izango da, baina jabe gaitezen, edo oroit dezagun, euskara ez dela ezer; gu geu gara. Konstatazio xume horretatik abiatuta, edo berrabiatuta, agian zerbait egin genezake\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Txillardegiri buruzko <i>Itsasoaz honaindi<\/i> saiakera \u00abTxillardegiren obraren berrirakurketa baten testigantza\u00bb da. Adiskide ez ezik maisu ere izan zuena omentzeko modurik \u00aboinarrizkoena, funtsezkoena, mereziena\u00bb iritzita egin zuen lan hori Arrietak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">Soziolinguistikako gaien inguruan aritzen den idazle bakanetako bat da Joxe Austin Arrieta, Joxe Manuel Odriozolaren ustez, eta gai horiek testu aberats eta erakargarriz tratatzen asmatu izanaren meritua aitortzen dio. \u00abMamira\u00bb jotzen du Arrietak bere idazlanetan, Odriozolaren ustez, eta \u00abbadaki katarroa eta minbizia\u00bb bereizten\u00bb. Eskertzekoa irizten dio horri, \u00abeuskararen katarroaz gehiegi eta euskararen minbiziaz gutxiegi\u00bb hitz egiten den garaian.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Luis Zabala \/ 2013-12-19 \/ 381 hitz Joxe Austin Arrietak bi saiakera labur bildu ditu &#8216;Berriro eta behin&#8217;-en, euskarari buruzkoa bata, Txillardegiz bestea.<\/p>\n","protected":false},"author":6,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[7,38,14],"tags":[792,3,2176,2175,58,198],"featured_image_src":null,"featured_image_src_square":null,"author_info":{"display_name":"liburutegia","author_link":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/author\/liburutegia\/"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5270"}],"collection":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/6"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5270"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5270\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5273,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5270\/revisions\/5273"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5270"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5270"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/eibz.educacion.navarra.es\/blogak\/liburutegia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5270"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}